Sautrela 448: Pako Aristi, udarako irakurketa eta Altzeta

Sautrela 448: Pako Aristi, udarako irakurketa eta Altzeta

Sautrela 448: Pako Aristi, udarako irakurketa eta AltzetaDenboraldi honetako azken Sautrela dugu larunbatekoa eta Pako Aristiren bisita izango dugu. Arrotz eta eder poema liburua argitaratu berri du Aristik, bere bosgarren poesia lana. Zazpi atal eta 55 poemetan zehar, jasotako herentzia kulturalaren apurketa kontatzen du idazleak. Liburuko pertsonaiak bere buruari begiratu eta aurrez aurre egiten dizkio galderak, dela iraganari begira, dela etorkizunari begira, edo dela bere herri eta gizarteari begira.

Erreportajean umore onari heldu eta udarako irakurketari erreparatuko diogu. Gure idazleak udan irakurtzeko duten ohituraz, gomendioez eta irakurri behar ez direnez mintzatuko zaizkigu.

Juan Luis Zabalak Karlos Linazasororen Altzeta nobela ekarriko digu. Kutsu nostalgiko bat baliatuta, alegiazko Altzeta nekazal herria sortu eta iraganera begira jarri zen Linazasoro. Gazteentzako eleberria izan arren, helduentzako literaturan ere lekua lortu zuen liburuak. Alberdania etxeak argitaratu zuen 1996an.

Hau guztia, ohi bezala, larunbatean, 15:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en. Esan bezala, heldu den ikasturtera arte ez da Sautrelaren emankizun berririk izango.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 448: Pako Aristi, udarako irakurketa eta Altzeta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude