Homizidio tasa munduan eta gure herriko segurtasuna
homizidio tasa munduan –
Duela aste gutxi kaleko segurtasunari buruzko kezka hedabideetan azaleratu da. Batez ere Bilbon gertatutako eraso, lapurreta eta hilketengatik, baina gure hiriak seguruak direla esaten dute politikariek. Segurtasuna erlatiboa da, hau da, segun eta norekin alderatzen dugun. Segurtasuna neurtzeko datu argi bat homizidio (hilketa) ratioa da.
.
Non daude munduko homizidio tasa handienak?
Tasa altuenak hemen daude: Ertamerika (Erdiko Amerika eta Karibe), Hegoamerika (Brasil eta Venezuela batez ere) eta Afrika (Sahara azpiko herrialdeak batez ere). Seguruenak Asia Ekialde eta Europako herrialde askotan.
Iturria: wikipedia
.
Zergatik daude homizidio ugari leku batzuetan?
- Mara edo banda antolatuak egoteagatik.
- Gizartean nagusi diren kultura eta baloreengatik.
- Inpunitatea:
- Lekukoek ez dute poliziarekin kolaboratu nahi beldurragatik.
- Poliziak ez ditu hilketak argitu nahi ustela (korruptoa) delako (bandekin bat egiten duelako, akordiak dituzte euren artean).
- Poliziak ez ditu baliabide edo medioak.
.
Euskal Herriko homizidio tasa eta segurtasuna
100.000 biztanleko 100 pertsona hiltzen badira (El Salvadorren bezala), 3.000.000 biztanleko populazioan (Euskal Herriaren antzera), 3.000 hildako izango lirateke!! Zorionez, gaur egun, gure herrian tasa 0,5 denez, 15 hildako egoten dira batez beste.
Gure gizartea momentu honetan nahiko segurua dela esan ahal dugu. Baina seguruago izan ahal da (adibidez, Japonia, Austria, Norbegia…) eta jakina ez dugu nahi guk dugun segurtasun mailari uko egin. Kaletik joan, egunean zein gauean, ia ezinezkoa delarik ezer gertatzea, gauza oso ona da.
Baina gure herrira delituak egiteko prest dagoen norbait etortzen bada, beste mentalitate batekin, ikusiko du hemen ez dagoela hainbeste inpunitate. Baina, gure legeak eta kartzelak ez dira Hegoamerika edo Afrika bezain txarrak. Beraz, gure legeak aldatu behar ditugu? Gogorragoak egin behar dira? Gizarte baten egoera lasaia, beste gizarte bateko indibiduo arriskutsuekin nahasten bada, gizarte lasaiaren egoera aldatu daiteke.
Pertsona batzuek gutxi dute galtzeko eta kartzelako baldintzak ez dira hain txarrak haientzat. Beraz, ez dute ezer galtzeko. Guretzat, kartzela leku oso gogorra eta desatsegina da, baina beste pentsaera dutenentzat, kartzela “delikunetziaren unibertsitatea” izan ahal da.
Gure kartzeletan preso bat mantentzeak 2.000€ balio du hilabetean (kostu handiena pertsonala da). Honduras-en adibidez, 400€/hilabetean. Hortaz, EHn Honduras-eko batek delitu bat egiten badu, ez da hobeto kondena Honduras-en betetzea? Gure gobernuak Honduras-i 500€ ordaindu ahal dio. Horrekin, kartzelako gastua ordaintzen du eta soberan dauden 100€ak, herrialde horretan kooperazio lanetan eman ahal da (eskolak edo ospitaleak egiteko, adibidez). Gainera, gure gobernuak 1.600€ aurreztu ahal ditu (2.000€-1.600€). Gainera, Honduras-eko pertsona horrek, bi aldiz pentsatuko du delitua egin baino lehen, izan ere, Honduras-eko kartzelara joango dela jakingo du.
Proposamen originala denik ezin uka. Gaizkilea atzerritarra denean hemendik zuzenean eta betirako kanporatzearen aldekoa naiz hala eta guztiz ere, eta horretarako formula mota bat izan daiteke hau
Honduraseko batek hemen delitua egiten badu Hondurasera kanporatu eta ez 500 euro eta ez ezer. Bere herrian nahi duena egin dezala, kooperazioko laguntza hemengo herritarrentzat, badago zer egina eta.
Hemen delitua egiten duen horrek euskara jakingo balu, agian orduan izango luke aukera hemengo kartzela probatzeko, bestela ezer ere ez.