Hiltzaileak kontratatu?

Hiltzaileak kontratatu?

Zezenketen aurkako mugimendua, indar gehiago edo gutxiagorekin, orain dela hamarkada asko existitu izan da, baina orain dela gutxi zezenketen indargabetzeak alarma-sozialaren estatusa hartu zuen. Era on bat zezenketen aurkako mugimenduari buruz hitz egiten hasteko Julia Otero kazetariak 2016an PACMAren bideoan esan zituen hitzak dira: “Herrialde hoberenak, non pertsonek baldintza hobeagoak dituzten, badira ere animaliei errespetu gehiagoz tratatzen dietenak”. Hemen ikus dezakegu Espainiak izan zen, den eta izan nahi duenaren maila.

Iruñeko zezen plaza, ikurrina bihurtua

Espainia beti zezenketen herrialdea bezala ospetsua izan da, San Ferminak, ‘El Toro de la Vega’, ‘el toro embolao’, eta abarreko jaiengatik. Lotsa ematen dit bizitzen naizen estatua ezaguna izatea “artea” kontsideratzen den ekintza bategatik, egia esaten hilketa bat denean. Nola kontsideratu ahal da kultura “jai” bat non zezenak hiltzen duten ikusleen txaloen artean? “Zezenak bere bizitzagatik borrokatzen du eta ohorez hiltzen da” zezenzale askoren erantzuna da.

Hiltzaileak kontratatu?Hau gutxi balitz bezala, askok zezenketak arrazoitzen dituzte esanez toreatzailea eta zezena baldintza beretan daudela eta zezenak jaiotzen direnetik “errege” bat bezala zainduta daudela. Gezurra. Zezentokira atera baino lehen fenilbutazona deituriko droga batekin ahultzen dituzte, adarpuntak mozten dizkiete… Zezena drogatuta eta toreatzailea banderilla eta ezpatekin ateratzea baldintza beretan egotea da? Zorionez, urtero zezenketen ikusle portzentajea gutxitzen doa. Badirudi espainiar pentsamoldea garatzen dagoela eta jendeak konturatzen ari dela ondo pasatzeko beste modu ezberdin asko daudela inori sufrimendua eragin barik.

Nire iritzia oraindik ez bada argi geratu aurreko hiru paragrafoetan, zezenketak, eta animaliek tratu txarrak jasaten dituzten beste “jaiak”, debekatuak egon beharko lirateke munduko herrialde guztietan, hori uste dut. Helburu hau lortzea ez da bide erraz bat izango, baina helduko da egun bat  non pertsona guztiek animalien aurkako indarkeria ikusiko duten benetan den moduan, astakeria bat… Oraindik zezenketak zerbait polita, dibertigarria… direla pentsatzen baduzu, erreflexionatu eta pentsatu: benetan beharrezkoa da animalia bati sufrimendua eragitea zuk ondo pasatzeko? Benetan astakeria horrek momentu on bat pasatzea eragiten dizu?

Animalien azalaren atzean kanpaina 2016 PETA

Hiltzaileak kontratatu?