Heriotza zigorraren alde
Heriotza zigorraren alde
Heriotza-zigorra munduko hainbat lekutan aplikatzen da, adibidez; Txinan, Iranen, Kalifornian… Iranen aplikatzen den heriotz zigorra, honako hau da: Gorputzaren erdia lurrean sartzen dizute (bernetatik hasita, aldakara arte) eta soinean harriz eta beste material gogor batzuekin kolpeak ematen dizkizute; beste aldetik, Txinan exekutatzen zaituzte eta familiak balak eta sortutako desperfektu guztiak ordaindu eta konpondu behar ditu; Errusian eta Kalifornian epaiketa bat dago, non prozesua luzeagoa den, baina azken finean hiltzen zaituzte.
Heriotza zigorrari buruzko kontrako argudio batzuk aipatuko ditugu, baita aldeko argudioak ere. Heriotz zigorra arriskutsua da, poliziak ez baldin badu benetako gaizkilea harrapatzen pertsona errugabe bat hilko dute eta heriotz-zigorra oso gogorra da delitu txiki bat egiten duen pertsonentzat; baina beste aldetik biktimaren familiak txarto pasatzen du, ez dakielako zergatik hil duten bere familiako kidea; azken finean mendeku kontu bat da. Oso erraza da gogorregia dela esatea.
Egia da, orain, hirugarren pertsonan kontatzen ari naizen moduan gai hau, bai, esan dezaket oso gogorra dela; agian ez exekutatuarentzat, zeren hiltzen da eta kitto. Baina familiarentzat, oso gogorra izan daiteke. Gainera, aipatu dudan moduan, hiltzen badute ezin da bueltatu bizitzara, geroago pertsona horrek errurik ez zeukala konturatzen badira ere.
Aldeko argudioei dagokienez, ezagunena da pertsona horri bere delituengatik ordainaraztea. Pertsona hori kartzelan sartzen bada, ihes egin ahal izango du edo ez due sufrituko merezi duen beste. Adibidez, pertsona bat edo batzuk hiltzen baditu, eta hildako pertsona nire laguna edo familia bada, nik nahiago nuke exekutatzea, eta ez kartzelan sartzea, zeren eta egun batean aterako da hortik ia ia ziur.
Amaitzeko, esan beharra daukat, ni heriotza zigorraren alde nagoela, baina ez kasu guztietan. Ezin da berdin kondenatu pertsona bat ordenagailu bat lapurtzeagatik, eta beste bat zazpi lagun hiltzeagatik. Nire ustez, zigor honen aplikazioa, progresiboa izan behar da, hots, gero eta krimen edo gauza ez-legal larriagoak egin, gero eta zigor handiagoa jasan beharko du. Baina heriotza zigorra, nire ustez, zigorrik okerrena da, hori dela eta, kasu garrantsitzuenetan aplikatuko nuke.
euskeraren aldetik txukunago idatzi beharko zenuke, hizkuntzren aldetik akats asko daude eta oso larriak: Aditza gaizki jarrita, zetzu gabeko esaldiak… oso zaila da testu hau erabiltzea, ia den-dena aldatu behar delako.