Lan baldintzen argazki erreala nahi dugu

Lan baldintzen argazki erreala nahi dugu

OLATUKOOPeko kideok Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta jarri dugu martxan, Aztiker-en laguntzarekin.

Euskal Herriko egungo lan baldintzen ezaugarriak eta horien gaineko iritziak ezagutzeaz gain, etorkizunera begira eremu honetan egon daitezkeen alternatiben inguruko jarrerak aztertzea da helburua.

Horretarako, ikerketa bost atal nagusitan antolatu dugu: aldagai soziodemografikoak; enplegua eta bizitza duina; parte-hartzea eta informazioa; eta enpresa eredua: ESE (Ekonomia Sozial Eraldatzailea) eta zehazki “OlatuKoop bidea”.

On line inkesta betetzeko epea 2017ko urtarrilaren 16 eta otsailaren 3 artekoa izango da, OlatuKoopen eta Aztiker Soziologia Ikergunearen webguneetan.

Lan baldintzen argazki erreala nahi dugu

Lan baldintzen argazki erreala nahi dugu

Nagore Vega. Kazetaria. Kazetaritzaren jardunaz arduratuta. Oso Internet zalea.