Heriotza duin, nahi eta ezin

Heriotza duina, nahi eta ezina

Gurutzetako (Bizkaia) ospitaleko atalean ezagutu nuen pertsona batek kontatu zidan istorioak eragin dit honako artikulu hau idaztea.

Heriotza duina, nahi eta ezinaEzagutu nuen lagunak berrogeita hamabost urte zeukan. Kontatu zidan duela hamabost urte  gaixotasuna diagnostikatu zutela (ELA: Esclerosis Lateral Amiotrofica, gaztelaniazko akronimoa). Bere bizitza erabat aldatu zen. Ordutik aurrera gaxoitasunaren aurka borrokatzen ari da. Nahiz eta gogoz saiatu, gaixotasunak astiro aurrera egin zuen eta une honetan mugikotasun txikia eta beste pertsona baten menpekotasun handia dauka. Bere egoera itzulezina da eta hobera egin beharrean, okerrera egiten du.

Hausnarketa eragin dit eta hori inspirazio iturri izan da.

Medikuntzak aurrerakuntza handia egitea lortu du azken 150 urteotan. Horren ondorioz, gure bizitza-kalitatea eta bizitza-itxaropena izugarri hobetu da. Baina nola ez, hobekuntza guztiek badute desabantailarik. Kasu honetan desabantaila zera da, medikuntzak pertsona baten bizitza luzatzea lor lezake, baina paziente horren gorputzak bizitza kalitate txarra duelarik. Eta are okerrago, paziente hori erabat kontziente delarik eta hortaz, bere sufrimendua oso handia delarik.

Gure gizartea, gero eta zaharkitua dagoenez, gero eta kasu gehiago agertzen dira, non dilema agerian geratzen den. Gaixo terminal askorekin noiz, zer, nork eta nola egin eztabaida handia da medikuntza arloan eta baita legelari/politikari artean. Kontua da, ordea, tabu eta beldur ugari plazaratzen direla heriotza bezalako gai baten inguruan.

Gaur egun, munduan bakarrik herrialde batzuek ematen dute aukera eutanasia aktiboa aplikatzeko (Holanda, Suitza eta Belgikan), baina muga batzuekin eta ikuskapen juridiko zorrotzaren pean.

Espainiar estatuan eutanasia, berez, ez da legezkoa. Hori bai, pazientea hil dadin aplikatzeko modu ohikoena hauxe da: sedazio paliatiboa. Kasu honetan, farmako batzuk sartzen dira gorputzean mina kentzeko eta pazientea lokartzeko.

Heriotza duina, nahi eta ezinaSedazio hau gaixo terminalekin aplikatzen da soilik. Medikuntzak eta legeak praktika hau onartzen du, helburu nagusia mina arintzea da eta. Bide batez pertsonaduintasunarekin  hiltzea lortzen da, baina hau ez da eutanasiatzat jotzen. Eutanasia, pasiboa edo aktiboa izan ahal da. Eutanasia pasiboa orokorrean onartuta dago, baina aktiboa, Espainiar estatuan, bide luzea dago egiteke, are gehiago, ez da ezta planteatzen hasi ere egin.

Arazoa hurrengoa da, badira paziente asko linbo batean daudenak,
hots, ez dira terminalak baina bere bizitza “infernu” bilakatu da: egun osoan ohean egon behar dute. Batzuek soilik burua mugitu dezakete. Gainera, askok min fisikoa sentitzen dute ere.

Ezin ahaztu bere familia eta hurbilenekoek ere asko sufritzen dutela egoera hauekin. Arazo psikologikoak ikaragarriak dira.

Dilema da zein pazienteri eutanasia ezarri ahal zaien. Arrazoi erlijioso eta pertsonalak daude. Gainera, pazientea kontziente ez badago edo bere egoera psikologikoa ez bada ona, zailagoa da erabakia hartzea.

Baina, hasieran aipatutako lagunarekin itzuliz eta bere begirada goibela kontuan hartuz,  bera eta bera bezalako pertsona batzuk laguntzeko, zerbait egin beharko dugulapentsatzen dut. Euren azalean jarri eta eutanasia aktiboa modu objektibo eta zentzudunean aztertu behar genuke beldurrik gabe.

Heriotza duina, nahi eta ezina Heriotza duina, nahi eta ezina Heriotza duina, nahi eta ezina
 
 

Zer duzu buruan “Heriotza duin, nahi eta ezin”-ri buruz

  • Oso zaila izan daiteke horrelako kasu baten aurrean gaudenean erabaki bat hartzea, baina argi daukadana da, erabakitzeko aukera izan beharko genukeela, behintzat.

    Zuk adierazi duzun moduan, medikuntzan egon diren aurrerapenak bizitza luzatu eta hobetu dute, eta gaur egun dauden ikerketeekin, gero eta gehiago izango dira aurrerapenak. Beraz, kontua da nola erabili behar ditugun hauek, urte gehiago bizitzeko bai, baina bizitza zigor bat bezala sentitzen dugunean, gu geuk geu gai izan beharko ginateke erabaki bat hartzeko, hots, gaixotasunean bizitzen jarraitzea ala gure buruarekin amaitzea.

    Eutanasia aktiboa, mundu osoan eztabaidu den gai bat da. Ez da erraza erabakitzea zein den bide egokiena, legeak ez dira argiak kasu honetan ere. Gizakiok beti saiatu gara osasuna lortzen eta gaixotasunak gainditzen, beraz gure pentsaeraren kontrakoa dela uste dezakegu,norbait hiltze uztea edo laguntzea behintzat. Hau dela eta, gaixotasun terminal batekin laguntzea legezkoa da, amaiera arintzea besterik ez delako; baina beste gaixotasun batekin, zuk aipatutako ELA adibidez, ez da posible. Nahiz eta fisikoki mugatua izan, burua ondo eduki dezakete eta bere nahia sufrimendu horrekin amaitzea izan liteke.
    Beraz, eztabaida amaiera gabekoa izan daiteke, bakoitzak gure iritzia baitugu.