Gorputza eta moda

Gorputza eta moda

Gaur egun anorexia, bulimia, bigorexia edo ortorexia kasuak oso ohikoak dira gure adineko gazteen artean. Izan ere, komunikabideetan ikusten ditugun gorputzak gure jokabidea determina ditzaketen faktoreak dira. Googlen gai honi buruzko esteketan klikatuz gero, informazio asko eta hainbat berri topa ditzakegu. Gai honi buruzko datuak kezkagarriak dira: gaur egungo neskatoen %10a ez dago pozik bere gorputzaren itxurarekin, nesken %37ak elikadura-desorden bat pairatzen du, gero eta gazte gehiagok lodi egoteari beldur diote…

Baina, nor da ezbehar honen arduraduna? Askok “Ana eta Mía” bezalako webguneei edo azkenaldian oso ezagunak bilakatzen ari diren “challenge” horiei errua leporatzen dizkiete. Nire ustez problemaren benetako jatorria modaren industria da. Zoritxarrez, gero eta nerabe gehiagori (gehienbat neskei) eragiten die. Egia da Interneten, telebistan eta aldizkarietan dagoela gazteei haien gorputza horrela desitxuratzeko mugiarazten dien informazioa, baina hori guztia modelo etxeen eta haien liderrengatik hasten da. Hori gutxi izango balitz, emakumeei buruzko iruzkin mingarriak egin dituzten diseinatzaile batzuk, haien artean Karl Lagerfeld. Chanel eta Fendiren zuzendari sortzaileak behin esan zuen “inork ez duela desfileetan emakume lodiak ikusi nahi”,

Gorputza eta modaIzan ere, kasu larrienak pasagunean ikus daitezke. Korridore amaigabe eta luze hau agertoki moduko bat dela esan daiteke. Hor, diseinatzaileek haien arropa bilduma berriak erakusten dituzte lehen aldiz. Edo, hobeto esanda, hor haien “luxuzko” trapuak daramatzaten gorputz ahul eta eskualido batzuk erakutsarazten dituzte. Zorionez, orain hau ez da munduko pasagune guztietan gertatzen, jadanik modeloen osasuna errespetatzen dituzten neurriak aplikatu baitira.

Bestalde, nire iritziz arazo hau komunikabideek erakusten dituzten gorputz gero eta argalagoengatik handitu da. Gaur egun gero eta abeslari, aktore eta modelo gehiagok sare sozialetara igotzen dituzte haien gorputzen argazkiak, haien artean meheena izateagatik borrokatzen arituko balira bezala. Gainera, haietako asko profesionalek PhotoShoparekin editatuak dira. Honekin zera helarazten digute: haiek bezalakoak ez direnak ez dira arrakastatsuak ezta xarmagarriak.

Zoritxarrez, gaur egun horrelako inposaketak onartzen ditugu gure janzteko, pentsatzeko, bizitzeko, jateko… modua determinatuz. Baina honetaz hausnartuz gero, presio-sozial hau ohargarriki nabaritzen dugu. Beraz, gure garaiko modaren industriak eskatzen dituen nolakotasun osasungaitzen aurka joan behar dugu, Karl Lagerfeld bezalako diseinatzaileei eta komunikabideetako moda zentzugabeei aurre eginez.

Gorputza eta moda

anorexia, gazteak, gorputza, moda

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude