Inuzente eguneko ziriak

Inuzente eguneko ziriak

Inuzente eguneko ziriakInuzente Eguna ospatu zen herenegun, gure komunikabide askok ere txantxak egin eta ziria sartzeko aprobetxatzen dutena; Hegoaldekoek, Ipar Euskal Herrian apirilaren 1a baliatzen ei dute horretarako.

Kuriosoenak begitandu zaizkigunetako batzuk batu ditugu, irudimentsuenak, eta lerro hauen azpian zerrendatu:

 

Urumeako Kronika:

Hauxe begitandu zait politenetako: 2017an Astigarraga herri gisa eratu zela 30 urte beteko direnean, Astigarraga beti Donostia! taldea aurkeztu omen da, berriro Donostiako auzo izateko lan egiteko asmoz. “Askoz ere baliabide gehia­go izango genituzke -diote, sentimenduak aipatzen hasi baino lehen-. Donostiar sentitzen gara, eta sentimendu hori ez dute ezabatu 30 urte hauek”.

.

Bertsoa:

Pozik ziren herenegun, “ustez desagertutako ondarea” berreskuratu zela-eta. Horrela zioen berriak: Bertsogintzaren historia alda dezakeen dokumentua agertu da Berlingo Zine Eskolan: Hans von Vogelweide zinegile alemaniarraren “Das Gekeife” (“Ahotsak”) dokumentala agertu da eta, bertan, Txirritari egindako grabazio batzuk daude”.

.

Garoa:

Zarautzetik Donostiara, eta hemendik mundura zabaltzear ei da liburudenda. Protagonistek ezer esan baino lehen El País egunkariak plazaratu zuen berria, beste guztiei aurrea hartuta. Argian, honela dio Fernando Savater eta Iosu Alberdik sinatzen duten artikuluko titularrak: Garoak nazioartekotzea gauzatuko du Madrila, Sevillara eta Bartzelonara salto eginda”.

.

Kaixomaitia:

Bateren bat zapuztuko da, baina berria ez zaigu `benetakoa´begitandu: “Pauso bat harago eman, eta Kaixomaitale izeneko lokal liberal bat irekitzekotan gara. Euskaldunontzako soilik izango den EHko lehena da eta Donostian egongo da kokatuta, Alde Zaharrean; abenduaren 31n inauguratuko dugu urtezahar gauarekin. Okurritzen zaizue modu hoberik 2016a atzean utzi eta 2017a hasteko?”.

.

Hiru Damatxo:

Ideia Faktoria zena Factoría de Ideas ere izango ei da aurrerantzean (askok zoriondu ditu jada erabakia dela-eta): “Hemos decidido ampliar horizontes”, diote, eta euskal kulturaren beste erreferente batzuek lehendik ere zapaldua duten bidea egiten hasteko asmoa agertu dute, hausnarketa sakon bat egin eta orain arte “actitud sectaria” eduki dutela onartuta.

.

Diario Vasco:

Azken hauek zeharo despistaturik gauzkate, baten beharrean bi argitaratu dituzte-eta; zazpi ezberdintasunetara jokatzeko modukoak: “La luz verde a la incineradora encauza la solución a los residuos en Gipuzkoa” dio batak, eta “La Diputación anuncia un referendum sobre la incineradora”, erantzun besteak.


.

* Inuzente Eguneko berriak begitandu zaizkigu guztiak, baina bat egiazkoa ei da. Lagunduko diguzue aurkitzen?

Inuzente eguneko ziriak
bertsoa, Diario Vasco, garoña, Hiru Damatxo, inuzente eguna, kaixomaitia, Urumeako Kronika, ziria sartu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude