Gorputz Perfektuaren Bila
Gorputz Perfektuaren Bila
Gizarte honetan gero eta gehiago entzuten da arrakasta izateko gorputz perfektua izan behar duzula. Hori dela eta, ondorengo lerroetan gai honen gainean nire ikuspuntua eman nahi izango nizueke.
Azken bolada honetan, edertasunaren eredua asko aldatu da. Gaur egun jende gehienak uste du zenbat eta argalago egon orduan eta ederragoa eta arrakasta handiagoa edukiko duela. Horregatik, gorputz argala lortzeko, bizitza ematen dute dieta egiten, batez ere, uda hasi baino lehen, bikini operazioa deritzona.
Jakina denez, orain dela urte batzuk egoera oso desberdina zen. Nire aititek, oso argal dauden pertsonak ikusten dituenenan “hezur zakuak” deitzen ditu. Bere garaian, norbait oso argala bazegoen, uste zuten gaixorik zegoela edo ez zuela dirurik jateko. Izan ere, gizonei emakume loditxoak eta mehaka zabalekin gustatzen zitzaizkien.
Argi dago, gaur egungo edertasunaren eredua oso zorrotza dela. Gizarte honetan, gorputza lantzea eta zaintzea obsesio bihurtu da pertsona askorentzat. Ikusi ahal dugu gero eta jende gehiago joaten dela gimnasioetara gorputz perfektuaren bila.
Hau guztia kontuan izanda, jendeak daukan edertasunaren eredua kezkagarria dela iruditzen zait, bereziki gazteei dagokienez. Ahalik eta argalen egon nahi dutenez, gazte batzuek jateari uzten diote, honen ondorioz, gaixotasun eta arazo psikologiko asko edukitzen dituzte. Jakina denez, gaixotasun arruntenak anorexia, bulimia eta antsietatea izaten dira.
Bukatzeko, nik uste dut gorputza zaintzea beharrezkoa dela, baina zu zaren bezala maite behar duzu zeure burua.