Gora emakume iraniarren borroka!
Gora emakume iraniarren borroka! –
Azken aste hauetan Iraneko emakumeak kalera irten dira, beloa behartuta eramatera behartzen dituen legearen aurkako aldarrikapena egiteko. Manifestaldi hauetan Iraneko emakumeek euren beloak erretzen dituzte legearen aurka dauden seinale, eta protesta hauek munduan zabaltzen ari dira, besteak beste, Madrilen, Londresen, Parisen… ere jendea bildu da honen aurka.
Baina, protesta eta mugimendu berri hauek ulertzeko, aurrekariak ulertu behar ditugu. Iranen beloa derrigorrez eramatera behartzen duen legea 1979ko iraultzaren garaian ezarri zen eta gaur egun arte iraun du. Lege honetan zehazten da, 7 urtetik gorako emakumeek, inolako salbuespenik gabe, beloaz kalera irteten diren bakoitzean eraman behar dutela. Lege hau betetzen ez bada moralaren poliziak emakume hauek kartzelaratu ditzake. Horrelako kasu bat eman zen duela hilabete bat inguru, non emakume batek ez zeraman beloa ondo jantzita eta poliziak kolpez, Mahsa Amini deituriko emakume kurdu hau hil zuen. Hilketa hau izan zen aipatutako manifestazio hauek bultzatu izan zituen arrazoi nagusienetakoa.
Aurreko honekin kontraste eginez, azken urte hauetan, feministen laguntzaz, borroka handia egon da beloa eramatea normaltasunez ikus dezagun, eta emakume guztiak errespetatu ditzagun, emakume guztiek euren erlijioa eta janzkera erabakitzeko askatasuna dutelako. Baina honen atzetik polemika handia egon da beti, Iran bezalako herrialdeetan ez dakigulako ze punturaino beloa eramatea emakumeen erabakia den edo legez behartuta dagoelako eramaten duten.
Manifestazio hauek ematen ari diren bitartean, horietan parte hartzen dutenak arrisku handian daude. Protesta hauetan parte hartzen duten pertsona gehienak gazteak dira, (Iranen biztanleriaren parte handia gaztea da) hauek ikuspegi modernoagoa dute, eta asko ez dira euren gobernuaren parte sentitzen, eta ez datoz bat 1979an idatzi ziren legeekin. Azken manifestaldietan 83 hildako egon dira, gazteak gehienbat, baina umeak ere (datu hauek Iran Human Rights GKEak argitaratu ditu).
Aurreko guztia kontuan hartuta, Iranen sasoi zaila izaten ari dira emakumeak euren eskubideengatik borrokan. Baina nahiz eta arriskutsua izan eta hildako asko egon, borrokan jarraitzeko asmoa dute, gauzak aldatzeko ilusioarekin, eta etorkizunean, euren buruan zer eraman edo ez eraman erabaki ahal izateko.
Barka, baina ez nago ados. Islama faxista eta arrazista da. Ez dago munduan Arabiarrak bezain arrazistak. Begira zenbat langile hil diren hurrengo Futbol Mundiala antolatzeko eta zer gutxi hitz egiten den horretaz. Orain Izanez tokatzen da, ez Saudi Arabiarraz, Yemenez, Yemenez ia ez da mintzatzen. Egipto, Pakistan… Zerrenda amaigabea. Kontua da neska hori Kurdua zela, eta persek ezin dituzte kurduak ikusi, berdin dio zapia ongi ala gaizki jantzi, beti ere euren ustetan. Eta galdera bat: hemen bizi diren emakume musulmanek zer dela eta janzten dute zapia? Izan al da Euskal Herrian emakume musulmanen xerlo mozketarik, elkartasunarik? Ez bada, iraniarrek eta Arabiarrek ezin dute elkar ikusi.
Eskerrik asko holakoak idazteagatik, izan ere, jende progre askok islama edozein modutara justifikatzen saiatzen da. Niri beloaren gorabeherak ez zaizkit asko axola, baina izebergaren punta da.
Izebergaren punta hori da eta azpian dagoena duela 1400 urteko erlijio dogmatikoa da. Beraz, ezkerrekook (askoz) gehiagotan kritikatu beharko genuke erlijio zikin hori, bestela jende ‘ez politizatuak’ eta fatxek uste dute bakarrik erlijio katolikoaren kontra gaudela, eta ez gizakiaren ideologia mediebal guztien kontra.
Islama bere horretan ez dut uste arrazista danik, zenbat eta jende gehiago izan bere jarraitzaile orduan eta hobeto (izan arabeak ala txinatarrak). Gero betikoa: kontuz musulman eta arabeak nahastearekin.
Zer zerikusi du mundialak islamarekin? hor dagoena betikoa da: monarkia absolutu bat eta esklabuak dauzka nahi duenerako.
Ez da hala ordea. Koranek dio, hitzez hitz, fedegabeari zintzurra moztu behar zaiola, hamabi urteko neskato batekin ezkon zaitezkeela profeta pedodiloak hala egin zuelako, emazteak hiru metro atzerago ibili behar duela edozein gizonengandik, dela senarra, dela semea, dela anaia. Emazteki baten aitortza epaiketa batean ia ez du aitortzarik, emaztekiek oinordoketzaren anaiaren erdia jasoko duten, ezin dira etxetik atera senide baten “laguntzarik” gabe… Eta Segi. Nerau ez naiz kristaua, baina alde ederra dago, faxismoa baino haratago doa, zer faxismoan emakumea askoz libreagoa zen.
Arabea zer ote da? Musulman guziek arabieraz egin behar dute otoitz eta Mekari begira. Esaiezu Kurduek, Amazighei, Koptoei, Anatolian bizi zirenei, Serbiarrei, Bulgariarrei, Greziarrei, Errumaniarrek, Kroaziarrei, Afganistango antzinako budistei, Indonesiako hinduei, Sahara Occidentaleko lehengo biztanle Amazighei, non daude? Zerrenda amaigabea da, erligio etnozida inperialista faxista.
Are gehiago. Zapiak ez zer ikusirik islamarekin. Esadazu non dagoen jasoa Koranen emaztekiek zapia jantzi behar dutela. Patriarkadoa zer den ez dakizue eta.
Nire inguruan dabiltzan musulmanak, gizon zein emakume, euren jatorriko jantziekin ibiltzen dira, guregandik hain ezberdinak. Eta ohartuta nago, ez dutela soilik jantzi hori eramaten betidanik beste jantzirik eramaten ez dakitelako, baizik eta gure aurrean egin nahi duten autoafirmazioa dela, desafio moduan.
Atzo Tolosan kultur aniztasunaren festa horietako bat antolatu zuten, herrialde ezberdinak bere postuan pintxoak prestatzen zituen, herrialdeko gastronomia ezagutarazteko. Postu bakoitzak herrialdearen izena zeraman. Makina bat postu bazeuden eta postu horien artean “Euskal Herria”. Aldiz, “Espainia” postua ez zen ageri. Nola ulertu behar dut hau? Beste herrialde etorkin horien artean Euskal Herria beste bat gehiago besterik ez dela eta Espainia dela etorkina ez den gure etxea? Gure ezker progreria!
Ezkerraren ergeltasuna, hipokresia edo inuzentekeria ulertezina da. Kaleko marrazketa horiek kalean ikusi ditut.
Ezin da konprenitu nola ezkerreko elementu batzuk sutan jartzen diren “islama matxista da” irakurtzean. Korrika doaz islama hitza ezabatzera. Badirudi ofendituta sentitzen direla.
Ba jakin dezatela jarrera horrekin botoak galtzen ari direla eta eskuin muturra indartu. Nik neuk lehen ezkerra bozkatzen nuen, baina jarrera horrekin ezinezkoa egiten zait orain. Jende askotxo ezagutzen dut horrela pentsatzen duena. Baina ez dira ausartzen esatera, faxista eta racista etiketa jarraian datorrelako.
“Estatua matxista da” diote. Ba estatuak diruz betetzen ditu txiringito feminista guztiak. Etengabe bidaltzen ditu feminismoaren aldeko mezuak. Goiko komentarioetan esan duten bezala, *islama guztiz matxista, arrazista eta faxista* da. Herrialde islamikoetan dituzten legeak eta sarraskiak ikusi baino ez da behar.
Gari: Ez dago erlijio katolikorik. Kristautasunaren adar bat baino ez da, ebanjelista faxistak tarteko. Eta galdera bat: zapiarena txori kaka bada zer dela eta hau guzti hau?
Gero betikoa. Kontuz hobeki eta hobe nahastearekin. Eta arabera eta arabiarra, beno, hori zeinen arabera ikusten den.
Ez dakit zergatik dabilen boladan medieval, euskara ez dena, ahaztuta Grezia, Erroma, Berpizkundea, guziak Antzin Arokoak eta Erdi Arokoak. Zer esan nahi duzue medieval hitz horrekin?
Iraultza eta kontra-iraultza ber gauza al dira? Izan daiteke islamiar iraultzarik? Ez dut uste. Feminismo islamiarra. Kargatxen zara.