Gizakia, naturan ahula den izakia
Gizakia, naturan ahula den izakia –
Gizakiak eta (gainontzeko) izakiak ezberdintzen dituena honakoa izan daiteke: gizakiak ingurua bere beharretara moldatzen du. (Gainontzeko) izakiak, ordea, haiek dira ingurura moldatzen direnak.
Gizakiak inguruko erronkei aurre egiteko, hau da, harrapariei, elikagaia bilaketari, gaixotasunei edo baldintza klimatikoei aurre egiteko, tramankuluak eta metodoak asmatu ditu. Adibidez, harrapariei aurre egiteko armak garatu ditu. Gainerako gizakiek -animaliek eta landareek- beraien organismoak moldatzen dituzte. Beraien gorputzek eboluzionatzen dute: hala, pozoia, kamuflajea, hatzaparrak edo letaginak garatu dituzte.
Gizakiak etxeak eta arropak sortu ditu hotzari aurre egiteko. Animaliek eta landareek, ostera, lumak, ilea edo gantz geruzak.
Gizakiaren ibilbidea arrakastatsuena dela erakutsi du. Izan ere, munduko zirrikitu guztietara hedatu da (hasi espaziotik eta munduko edozein txokora: poloak, mendi gailur altuenak, itsaso hondoaren puntu sakonena edota basamortu hilgarriena) eta kopuruan nahi beste handitu da. Harrapari guztiak gainditzeko gai da gaur egun. Ez dago otsorik, lehoirik, marrazorik edo sugerik menderatu ezin dituenik. Elikagai ekoizpena artifizialki handitu du fertilizante (ongarriak), pestiziada, negutegi eta genetikoki haziak egokitzeari esker.
Honekin guztiarekin gizakia izaki boteretsua dela pentsa genezake. Baina, arrazoi beragatik, gizakia naturan bere asmakizunik gabe ezin bizitzea eragin du. Hau da, sortu dituen gauza horien menpe dago biziraun ahal izateko. Gizakiak ezin du basoan 72 ordu baino gehiago bizirik iraun janaria suarekin kozinatzen ez badu, janzten ez bada edo ura purifikatzen ez badu. Alegia, oso izaki ahulak gara. Gure tolerantzia bakterio edo birusei oso baxua da, kanpoko osagarririk hartzen ez badugu.
Gure gorputzak hain ohituta daude tenperatura egokian egotera eraikinen barruan edo arropa egokituarekin, non tenperatura aldaketak nekez jasan ditzakegun laguntzarik gabe. Gure txakurrek, txoriak edo gure inguruan bizi direna animaliak urte osoan, tenperatura eta baldintza klimatiko ezberdinekin bizi dira biluzik eta ortosik. Animaliak eta landareak egokitzen dira modu ezberdinen bidez: ugaztun batzuk mingainarekin tenperatura erregulatzen dute, txoriek migratzen dute, elefanteak belarriekin tenperatura egokitzen dute, hartzek inbernatzen dute, zuhaitzek hostoak galduz… baina denek modu naturalean.
Beste adibide bat: gizakia da kaka egin ondoren bere ipurtzuloa garbitu behar duen izaki bakarra. Garbitzen ez badugu, infekzioa eta mina izan dezakegu. Uzkia duten edozein animalik prestu du uzkia, ondoren garbitu behar izanik gabe. Bitxia ezta?
Gizakia, naturan ahula den izakia