Gazteentzat autoa ez da askatasunaren sinboloa (lehen bezala, ez behintzat)
Gazteentzat autoa ez da askatasunaren sinboloa –
Nire aitak bere lehen autoa 21 urterekin erosi zuen kontatu didanez, ilusio handiz. Nik oraindik ez eta 21 urteak beteak ditut. Ez dut autorik erosi eta ez dut, momentuz, erosteko asmorik. Noizean behin erabiltzen dut, baina nire aitarena -oraingoa-, hain zuzen. Lanerako ez dut behar eta horrela den bitartean ez dut erosteko beharra ikusten. Bilbo inguruan bizi naiz eta nire etxetik garraio publikoa hurbil dut eta ondorioz, ez da ezinbestekoa. Gainera, gastu handia da. Beste gauzetan gastatzea interesgarriagoa da. Baina nire kasua ez da partikularra. Nire inguruan ere asko gaude egoera honetan.
Automobilen salmenten beherakadan eragina duten baldintza ekonomikoei gero eta espezialista gehiagok adierazten duten irakurketa soziala gehitu behar zaie. Askorentzat, autoa izatea ez da jada aurreko hamarkadetan izan zen askatasunaren eta independentziaren sinonimoa. Telefono mugikorrak eta baliabide digitalek ibilgailua alboratu dute. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologian doktore bat hiri mugikortasunean aditua da. Bere ustez, “Askatasunaren ideia aldatzen ari da” eta ez da autoa edukitzearekin lotuta egongo, baizik eta “askatasunez mugitzearekin”. “Eredu askoz irekiago eta hibridoago batera goaz, non mugikortasuna zerbitzu bat izango den, eta ez jabetza bat, partekatutako ibilgailuekin”, azaldu du. “Belaunaldi berriak hazten ari dira klima-aldaketari buruzko kontzientziazio handiagoko giroan. Kontua da auto elektrikoa alternatiba ekologiko gisa saltzea, baina askok ezin dute bat jabetzan hartu “, adierazi du. Garraio publikoaz/taxiaz edo Uber zerbitzuez baliotu eta bidaia luzeago baterako, alegia autoa behar dutenean, alokatu eta kitto.
Agian etorkizunean, ez gara autoen jabe izango. Auto autonomo bat deitu eta guregana etorriko da. Guk erabili eta beste batek erabiltzeko utziko dugu.
Arrazoi horrek ekonomikoarekin batera lotzen du. Gazte askok 2008ko krisia eta egungoa bizi izan dituzte, eta horrek emantzipazioa atzeratu du. “Alde batetik, balio-aldaketa sakona dago, eta, bestetik, egoera sozioekonomikoa”, dio soziologoak, eta azpimarratzen du “gaur egungo gazteak kaletar edo urbanitak izateko eta hirian bizitzeko joera dutela, eta horrek autoaren mendekotasun txikiagoa eragiten diela”. “Hirietan, batez ere hiri handietan eta hiriguneetan, garraio publikoz eta mugikortasun-zerbitzuz hornituagoak baitaude, logikoa da espero izatea autoaren jabetzaren kulturarekiko atxikimendua gero eta handiagoa izatea”, gaineratu du ikertzaile honek. Gainera instituzioek autoari zailtasunak jartzen dizkiote hirigunean: kaleetan aparkalekuak kendu, oinezkoa kaleak, autobus eta taxientzat soilik diren kaleak, norabide bakarreko kaleak, oinezkoen lehentasuna… Hortaz, autoarekin erdiguneetan ibiltzea nahiko abentura traketsa bihurtu da. Errealitatea hori da. Etorkizunean, ziurrenik, autoaren jabetza-tasa baxuagoa izango da.
Gazteentzat autoa ez da askatasunaren sinboloa (lehen bezala, ez behintzat)