Gazteak + Alkohola = Desoreka
Gazteak + Alkohola = Desoreka
Zoritxarrez, alkoholaren kontsumoa gero eta gehiago zabaltzen ari da gure gizartean, are gehiago nerabeen artean. Gazteek droga honen kontsumoari aurre egiteko, fisikoki eta mentalki prest ez daudela jakinda, ez da arraroa gero eta istripu gehiago gertatzen ari direla entzutea.
Gazteak, oraindik heldugabeak eta autokontrol gutxikoak, ez dira kontziente droga likido honek dituen arrisku guztiez. Mendekotasuna jada arazo larria izan daiteke, hots, gazteek jasan ezin duten droga hau gehiegizko kontsumoarekin batuz, ezin amaiera onik izan. Irtenbide bakarra mendekotasun hau etorkizunean ondo tratatzea eta azkenean suntsitzea da.
Beste alde batetik, heriotza arriskua dago. Kontrol gabeko gazteak litroak egiten, alkohola gazteei erosten dieten pertsona nagusiak, nerabe kuadrillak alkohola edaten eta edaten pausarik gabe ura izango balitz bezala. Gradu altuetako edari hauek jada ekarri dituzte nahiko hildako, baina gazteak ez die garrantzi handirik ematen, haiei gertatuko ez zaiela pentsatuz.
Hau guztia ikusita, nire ustez alkoholaren salmentak debekatuta egon beharko luke adin guztietako pertsonentzat. Ez dago alkohola edateko beharrik, hau da, helduak eta gazteak ez dute alkohola behar bizirik irauteko. Alkoholaren salmenta guztiz debekatzen bada, istripuen tasa guztiz jaitsiko zen, honekin batera ez lirateke alferrikako hildako gehiago egongo, haien artean oraindik bizitza oso bat bizi behar izan zuten gazteak.
Volstead akta ederki atera zen. Jendeak alkohola kontsumitzeari utzi zion eta biolentzia murriztu zen. Eta kokaina debekatua dago Nabarroan eta beraz ez da ia kontsumitzen, eta are gutxiago gazteek.
Sexuagatik edan eta esnifatzen dugula onartzen ez dugun bitartean…
Alkohola debekatzen kontua konponduko litzatekeela ez dut uste. Alderantziz, klandestinitate horrek, jende askorentzat, alkohola are erakargarriago bihurtuko lukeela uste dut. Alkoholaren mafiak sortuko lirateke, eroskeria eta ustelkeria gehiago…
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lege_lehorra_Amerikako_Estatu_Batuetan