Garraio osasungarri baten alde

Bizikleta publikoak

Azken hogeigarren mendetik gaur egungo hogeitabat mendera arte belaunaldi askok bagabiltza ikusten zein bizkor doazen autoen eta garraiobide moten garapena eta zabalera, hauek gero eta teknologia paregabekoagoa edukiz eta erregai ezberdinak erabiliz; hau da, gasolina eta dieselez gain, gasa eta elektrizitatea aspalditik erabiltzen hasi dira airearen poluzioa eta honen aurkako araudiak direla eta. Garraio iraultza honek aldaketa pilo suposatzen ditu eta nolabait gure eguneroko bizitzarako onuragarria dirudien arren, lurraren bizi-iraupenerako ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

Era berean, biztanleon kopurua gero eta gorago bide doanez, garraiobideen eta garraio-lerroen eskaera handiagotzen ari da, herritar gehienok hiri-bizimodu erosoagoa eraman dezagun. Herri baztertuetan, ordez, apurka-apurka jende askoz gutxiago geratzen ari da (gaur egun deitutako “La España vaciada” gazteleraz), lan- zein ikasketa-aukerak guztiz murriztuak baitira eta gazteontzat erakargarria batere ez delako.

60. eta 70. hamarkadetatik auto bat eskuratzea aberastasun eta autonomiazko sinbolotzat hartzen hasi zen. Autoen salerosketa handituz zihoan eta familia bakoitzak gutxienez auto bat zeukan etxean. Azken honekin batera, Espainia mailan hiriburuen eta azpi-hiriburuen arteko errepideak eta lerroak gero eta ugariagoak eraikitzen hasi ziren. Ordura arte Bilbotik Madrilera bidaia bat trenez egunak iraun zitzakeen. Gaur, berriz, horrelako bidaia batek lauzpabost ordu dirau.

Goian aipatutako faktoreak kontutan hartuz, autoen erabileraren goarapena uler dezakegu. Alabaina, gaurko autoen neurrigabeko kopurua sinestezina da. Gasolina eta diesela azken hamarkada honetan inoiz baino garestiagoak bueltatu dira, eta adituen arabera aire-kutsaduraren baita berotze globalaren egoerak gero eta larriagoak dira. Egoera honi aurre egiteko neurriak hartu diren arren, egoera ez dirudi onerako aldatu denik. Estatistika ezberdinak ikusiz gero, datorren belaunaldi gazteen artean badago oraindik kopuru batek autoz garraiatzea nahiago duena. Jendeak, oro har, pentsatzen ohi baitu, autoz garraiatzea bizkorragoa dela, garraiobide publikoz baino. Neuk pentsatzen dut gizarte barnean kontzientziazio-falta handi bat dagoela eta gogoeta plan eraginkor bat bururatu eta bideratu beharko genuke, autoen erabilera murriztu dadin.

Azken arrazoi honengatik eta neure esperientzia hartuz gero, hona hemen neuk iradokiko nituzkeen irtenbideak:

  • Garraiobide publikoak bultzatzeko asmoz, bonoak eta halako diru-laguntza gehiago eskainiko nituzke, 30tik beherako gazteek hauek maizago erabil ditzaten.
  • Errepideetan errei edo lerro bereziak zabalduko nituzke, autobusak zein taxiak erosoago garraiatu ahal dezaten. Honela, auto-gidariak auto-ilara batean egotekotan, autobusen eta garraio-publikoen abantailaz ohartarazi lirateke.
  • Ikastetxeetan zein udalerriko eraikin nagusietan honi buruzko mintzaldiak antolatzea ez litzateke ideia txarra izango, biztanleok kontzientziatu ahal gaitezen.
  • Kutsadura zein autoen erabilera murriztuz gero, txirrindula zein patinete publiko gehiago biztanleon eskura jartzea. Egia da, Getxoko udalak beste udal batzuen artean, proiektu hau jadanik abian jarri duela. Dena den, zerbait gehiago gehitu beharko litzaioke; bidegorri lerro gehiago zabaltzea, esate baterako. Honela inpaktu positibo bat, eta azken finean, geure helburu nagusia lor genezake.

Garraio osasungarri baten alde

Hizkuntzalari eta Euskara irakurlea atzerrian. Folklore eta kultura maitalea