Canavero… Frankenstein Doktorea!

Canavero… Frankenstein Doktorea! –   

Sergio Canavero neurokirurgialari italiarrak, Frankenstein ezizenaz ezagutua dena, proiektu harrigarri eta berri bat egitea du helburu, alegia, murmuina edo burua transplantatzea. Mediku bitxi honek jada proiektu honetako lehen fasea arrakastatsua izan dela baieztatzen du. Canaverok ziurtatzen du berea ez den gorputz baten buru bat transplantatu duela. Hau da, bizirik dagoen gorputz batetik burua kendu eta beste gorputz batean txertatzea. Ekintza honek, Txinako Harbin Medical Unibertsitatean egin zen, eta hamazortzi orduko iraupena izan zuen (nahiko gutxi dira, kontuan izanda hogeita hamasei ordu iraungo  zuela uste baitzuten). Berak dioenaren arabera, bizkarrezur-muina, nerbioak eta odol-hodiak birkonektatzea lortu zuen.

Jakina, iragarkia eszeptizismoarekin jaso dela esatea gutxiegi izango litzateke, Canaverok ez duelako inongo probarik argitaratu/aurkeztu. Nahiz eta ezin frogatu, mediku italiarrak baieztatzen du proiektuaren hurrengo fasea laster burutuko dela, eta garun bat paziente bizidun bati aldatzea posiblea izango dela. Operazio hipotetiko hau Txinan ere egingo litzateke.

Frankenstein doktorea ez da lehenengoa izan buru transplante bat egitean, izan ere, 1954an Vladímir Démijov zientzialari sobietarrak operazio bat egin zuen bi txakurren buruak trukatzerakoan, nahiz eta animaliek soilik egun batzuk bizirik iraun zuten. Beranduago, 1970ean, Case Western Reserve Unibertsitateko Medikuntza Eskolako zientzialariek saiatu ziren tximino baten buruoa beste bati ipintzen. Animalia denbora batez bizirik atera zen eta bere zentzumenak operazioa baino aurretik bezala mantendu omen ziren. Beste saiakera bat egin zuen Xiaoping Ren ikertzaile txinatarrak. Hala, hainbat saguren buruak aldatzea lortu zuen nahiz eta bere akuriak soilik egun bat iraun zuten bizirik. Eta, hain zuzen ere, Canaverok dioenaren arabera, Xiaoping Ren Txinan orain dela gutxi egin den operazioan parte hartu du.

Ebakuntza eta operazio hauek zehatz-mehatz horrela izan diren edo ez ezin dugu zehaztasunez baieztatu, baina argi dago ez direla errealitatetik urrun egongo. Izan ere, mediku eta zirujauek gizakien gorputz atal guztiak transplantatzea lortu dute… burua edo burmuina izan ezik, edo ez behintzat munduan bizirik ezagutzen den gizakian. Adibidez, 1967an jadanik, Christiaan Barnardek lehen bihotz-transplantea egin zuen Hegoafrikan, eta ordutik milaka egin dira. Bioteknologiak zientzia fikzioa zirudien ekintzak aurrera eraman ditu. Argi dago operazio hau izateko hautagaiak ez direla falta, izan ere, burmuina ondo funtzionatu baina gorputza paralizatuta duten paraplejiko eta tetraplejiko pilo daude munduan. Haiei arriskatzea ez zaie axola, asko dutelako irabazteko.

Baina burura datorkigun hurrengo galderak eta kezkak agerikoak dira:

Ez al da beldurgarria buruko transplanteak masiboki egitea? Super gizakiak lortu litezke? Zaharkituak gaudenean, gaztetasuna berreskuratzeko behin betiko bidea izango liteke? Eta dirudunek gazteak hilko lituzkete euren gorputzez baliatzeko? Nola sentituko litzateke burmuina gorputz berrira igarotzean? Transexualentzat baliagarria litzateke?

Canavero… Frankenstein Doktorea!