Europan gehiegizko immigrazioaren aurka

Europan gehiegizko immigrazioaren aurka –

Europan gehiegizko immigrazioaren aurka

Europan duela urte batzuk eskuin muturrak edo gehiegizko immigrazioa mugatu nahi dutenen alderdiek gorakada izan dute hainbat herritan: Meloni/Salvinni Italian, Geert Wilders Holandan, Suedian, Austrian, Alemanian (Alternative für Deutschland edo AfD), Hungrian (Orban), Polonian, Erresuma Batuan (Brexit)… Estatu Batuetan, Australian eta Japonian ere horrelako ideologia sendo omen dabil. 

Mugimendu hauek Islamaren hedatzea edo delinkuentziaren handitzea gelditu behar dela adierazten dute, hala nola, jatorriko kultura eta hizkuntzak babestea aldarrikatzen dute. Baina mugimendu hauek ez dira soilik eskuma ideologikoan emanten. Izan ere, sozial demokrazian edo zentroan kokatzen diren alderdiek paradigma aldaketa izan dute. Jarrera gogorragoak adierazten dituzte immigrazio masibo, immigrazio ilegala eta asilo eskatzaileen aurka. Adibidez, Espainian, PSOEk Marokoren Gendarmeria txalotu zuen afrikar talde handi batek hesia saltatu nahi izan zuenean bortizki erreprimitzeagatik (30 hildakotik gora egon zen). Era berean, Marokorekin akordioak sinatu ditu migrazio fluxuak kontrolatu ditzan. Hau da, argi esan gabe edo aitortu gabe, bere politika aldatu du immigrazioaren aurka eginez (gutxienez Afrikatik datorrenaren aurrean, ze hego Amerikatik datorrenarekin ez du ezer esaten). Posible da aldaketa hau VOX agertu izanaren ondorio izatea. Ba, horrelako egoerak oso ohikoak bihurtu dira Europan. Espainian ere, mutur ezkerreko eta immigrazioaren aurkako taldea sortu da: Roberto Vaqueroren Frente Obrero.

Europar Batasunak dirutza ematen du Frontex finantzatzeko eta Turkiari nahiz Mediterraneo inguruko herrialdeei migrazio fluxuak geldiarazteko.

Suediaren adibide esanguratsua: oso eskuzabala izan da atzerritarrei ateak irekitzen, duela urte asko (1960 urtetik). Nahiz eta koloniak inoiz ez eduki, diru asko jarri du errefuxiatuak onartu eta immigrante ekonomikoen aldeko baliabideak ezarriz (Somalia, Irak, Etiopia eta horrelakoetatik joan dira). Baina Suediako auzo batzuetan arazo handiak sortu dira azken hamarkadetan. Auzo askotan ez da polizia sartzen (Guetto edo no-go zone bezala ezagunak); hilketa, bortxaketa eta drograrekin erlazionatutako delinkunentzia hain handia denez, segurtasun balditzak kaskartu dira. Malmö auzoa oso ezaguna egin da zentzu honetan. Estokolmo Europan bortxaketa gehien gertatzen diren hiriburua bihurtu da azken urteotan.

Komunikabide, enpresa handiek eta politikari gehienek gure herrian ez dute immigrazioa inoiz publikoki kritikatzen. Korronte orokorraren aurka doa. Baina Europa eta beste alde batzuetako mugimenduak gurera heltzen dira, goizago ala beranduago. Nora joko du etorkizunean?

Europan gehiegizko immigrazioaren aurka

Nola zaude?

5 pentsamendu “Europan gehiegizko immigrazioaren aurka”-ri buruz

  • Ausarta gure artean kontu tabu bat den gaia azaleratzen Oscar! Berandu baino lehen hemen ere eztabaidatu beharreko kontua zalantzarik gabe.

  • Ordezkatze politika hauek gelditzen ez baditugu, gure herria desagertuko da. Ez dakit betebehar garrantzitsuagorik dagoen momentu honetan…

    Eztabaidatu behar dugu bai, baina ekiteko!

  • Aurrekoan irakurri nuen berriki egindako inkesta baten arabera Euskal Herrian bizi direnen %43 soilik sentitzen omen da euskal herritar. Ez dakidana da Euskal Herriko biztanle bezala zein probintzitakoak hartu dituzten, EAEkoak soilik esango nuke nik, bestela %10era ere ez zen iritsiko. Baina beno, aizu! Aniztasunak aberastu egiten omen gaitu.

  • Egun on.

    Garagarra. Aipatzen duzun inkesta Jaurlaritzak hilabete gutxiro egiten duen Euskal Soziometroa da. Hemen aurkitu daiteke:

    https://www.euskadi.eus/euskal-soziometroak/web01-s1lehike/eu/

    Zuk aipatutako datua 24. orrialdean agertzen da, baina “Euskal herritarra bakarrik” eta “Euskal herritarra, espainiarra baino gehiago” itemen batura da %43 hori (%21 eta 22% hurrenez hurren). Kontua da inkesta hizkuntza gazteleraz egindakoek ez dutela “Euskal herritarra” aditzen “vasco” baizik; eta “vasco” hitz horren adiera ez dut uste batere operatiboa denik kasu honetan identitate nazionalari lotu nahi badakiokegu, askok erregio identitate batekin lotzen baitute.

    23. orrialdean abertzaletasunaz galdegiten da. %32ak oso abertzaletzat du bere burua, %36a erdigunean kokatzen da eta %25ak ez du bere burua abertzaletzat. Falta den ehunekoak EE edo ED.

    Eta 25. orrialdean independentziarekiko jarrera. %22 ados, %33a egoeraren arabera (beste inkesta batean irakurri nuenagatik, ekonomia eragina eta Europar Batasunean mantentzea funtsezkoa litzateke independentziazale askorentzat).

    Fitxa teknikoan azaltzen denez EAEko hiru probintzietan egin da inkesta. Lagin osoa 3030 pertsona.

    Bestetik, ez dezagun ahaztu iritzia eta portaera, are gutxiago engaiamendu politikoa, ez direla gauza berbera.

    Mahaigaineratzen duzun gaiari lotuz, immigrazioa eta identitatea, behatu datuok:

    https://www.gaindegia.eus/eu/immigrazioa-harrera-herri-bat-bi-errealitate

    Bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

  • Harrigarria da estatistika! Azkenean zuk nahi duzun emaitza ematen dizu. “Vasco” eta “Euskal Herritar” gaizki ulertua izan ez balitz, euskal herritarrak gehiengo zabala lirateke, eta gero kontutan hartuz iritzia eta engaiamendua oso ezberdinak direla, emaitza ia %100 gure aldekoa lor dezakegu. Ze ondo! Ni aspalditik pentsatzen ari naiz hemen norbaitek komunilabideetan sekulako dirutzak inbertitzen ari dela korronte ofizial bat eta bakarra sortzeko eta interesatzen zaiena bai ala bai irentsi beharra daukagu so pena de populista. Errepikatu nirekin: “inmigrazioa euskal identitatea indartzen ari da!”