Eskoletan mugikorrak debekatu: Bai ala ez?
Eskoletan mugikorrak debekatu: Bai ala ez? –
Puri-purian dabilen gaia, eskoletan telefono mugikorren erabilera da. Izan ere, Frantzian sakelako telefonoak maneiatzea debekatu dute eskoletan. Ikasleak ezin izango dute mugikorrik erabili lehen mailako eta bigarren mailako ikastetxeetan, ezta institutuetan ere. Arau hau 2018-2019 ikasturtetik aurrera martxan jarri dute. Izango al du lege honek eraginkortasunik ikasturte honetan?
Esan beharrik ez dago, eskoletan teknologia ere aurrera doala. Badaude zenbait zentro liburu fisikorik ez dituztenak erabiltzen, esate baterako norberaren ordenagailu edo Ipad baten bitartez lan egiten dute, etxerako lanak egiteko, ikasteko, azterketak egiteko… hau da, edozertarako. Jadanik eskoletako ia gela guztiek arbel digitalak/proiektoreak dituzte. Hortaz, zentzurik al dauka eskolak teknologiaz beteta egotea baina ikasleen gailuak debekatzea? Argi dago, guztiak bezala honek abantailak eta desabantailak izango dituela.
Alde batetik, sakelakoa alde batera uztiko balituzte, ikasleek eskertuko lukete, horrela umeek mantenduko lukete, ez lirateke kezkatu behar mugikorretan agertzen diren entretenigarriez, ikasle zein irakasleei tresnekin grabatzeko aukera desagertuko litzateke, zenbait bullying gertaera aldenduko lirateke. Baina uste duzue mugikorrak direla gailu bakarra arazo hauei aurre egiteko?
Esan bezala, Frantzian debekatuta daude mugikorrak, Espainiako estatuan berriz, eskola bakoitzaren ardura da zer egitea, eta zer-nolako arauak jartzea. Egia da, XXI. mendea teknologiaz beteta dagoela, baina non dago muga?
Bestaldetik, zentroetan erabiltzea, neurri batean, erabilgarria izan daitekeela uste dut, ikasteko, laguntzeko, ondo pasatzeko, zalantzak argitzeko eta batez ere tresna pedagogiko bezala. Azken finean, irakasle on baten eginkizunetariko bat ikasleen arreta izatea da; atentzioa mantentzen badute mugikorrak alde batera utziko lituzkete. Zer gertatuko litzateke adi egongo balira? Tresnak erabiliko lituzkete? Halatan, irakasle edo ikaslearen errua da?
Gainera, noren erantzukizuna da tramankuluen erabilera? Umeak etxean hezten dira, eskolan heziketa hori bideratzen laguntzen diote. Izan ere, irakaslearen betebehar bakarra ez da heztea baizik eta, zeregin nagusiena irakastea eta azaldutakoa ikasketa bihurtzea da. Honek ez du esan nahi, arazoren bat izatekoetan irakasleak ez duela laguntza eskainiko, izan ere, irakasleak errefenteak dira ikasleentzako. Hala ere, eskolara ondo hezituta joango balira, jakingo lukete, noiz, nola eta zertarako erabili norberaren gailuak. Baina hau, betiko koska da, ez bakarrik mugikorrekin, baizik eta bullying arazoekin, errespetu faltekin…
Hau guztia kontuan izanda, nik argi daukat. Segapotoak zentroetan erabiltzea onuragarria iruditzen zait, beti ere neurri batean eta modu pedagogikoan. Eskoletan aurkezten diren arazoak ez dira desagertuko tramankulu hauek desagertzeagatik, izan ere, bestelako gailuak ere badituzte, ordenagailuak eta Ipad-ak adibidez. Hortaz, bakoitzak pentsa dezala zer eta nola erabili mugikorrak.
Telefono mugikorrak klasean debekatu behar dira zalantzarik gabe. Hor Frantziak oso erabaki ona hartu du. Baina ez bakarrik telefonoa, ordenagailuak, chromebook-ak etab ere kendu egin beharko lirateke. Ordenagailuak soilik informatikako gelan eta gela horretara informatikako klasean eta une jakinetan joan beharko lukete ikasleek. Nahi baldin baduzu, irakasleak ordenagailua erabili dezake klasea ematerakoan baina ikasleek ez. Eskola 2.0 delako hori goiko enpresa handi horiek (Microsoft…) bultzatutako eta derrigortutako zerbait da eta ez dio inongo beharrari erantzuten. Eta denborak demostratuko du, baina sekulako desastrea ekarri behar du eta lehengo erara bueltatu beharko da orduan. Neroni ari naiz ikusten: 10 urteko umeek zeinen trebezi gutxi duten idazten! Eta dena zergatik? Klaseko ordu guztiak chromebook batekin pasatzen dituztelako. Eta idazten bezala matematiketan ere, oso maila eskasa.Eta mundu guztia ari da ikusten hori baina inork ez du ezer esaten! Eskola 2.0 hori ere politikoki zuzena bihurtu dute eta ezin da ezta kritika bat egin ere. Eta dena zertarako? Ustez, analfabeto digitalak ekiditeko. Mesedez! Nik zer esango dizuet… berriro eskolara bueltatuko bagina, zuetako nork nahiko luke matematikako ariketak ordenagailu batean egin? Ez da ezta praktikoa ere, baina hala ere zintzurretik sartuarazi behar. Eta azkenik esan, Bill Gates berak, bere umeak ordenagailuak erabiltzen ez zituzten eskola batera eramaten zituela Silicon Valley-en bertan. Ospe handiko eskola omen. Tipo horrek zerbait bazekien eta ez dut uste bere umeak analfabeto digitalak atera direnik.
Euskaldun batekin ados. Ahaztu gabe gaitasun kognitibo eta sozialetan zer nolako hondamendia eragiten ari diren IKTa: hiperaktibitatea, tik-ak, joera antisozialak, arreta mantentzeko zailtasunak… Estimuluz gainezka dauden aparatuek menpekotasuna sortzen dute (frogatuta dago) eta epe luzerako kalteak eragiten dituzte. Nahiz eta eskola eta administrazioetako burokratek ezinikusiarena egin eta lobby teknologikoen eskuetan egon irakasle eta gurasoei galdetu besterik ez dute