Esklusio Soziala

Esklusio Soziala

Pilar

Esklusio sozialari buruz hitz egingo nahiko nuke. Lehen ez nekien esklusio soziala ezta zer zen ere, baina erlijioko klasera 40 urteko emakume bat etorri zen bere istorioa kontatzera. Istorio horri esker ikasi nuen zer zen esklusio soziala.

Badago jendea hainbat arrazoirengatik dena galdu duena, bizitzako gauzarik garrantzitsuenak: familia, osasuna eta lagunak. Esklusio Soziala jasaten duten pertsonak hainbat gauzetan errefuxiatzen dira euren arazoak ahazteko, kasu honetan drogetan. Hau izan zen Pilarren kasua.

Pilar klasera heldu zenean zerbait arraroa sumatu nuen, nabaritzen zen osasunez ez zegoela oso ondo. Imajinatu nuen bere iraganean agian txarto pasatu zuela, baina bere istorioa kontatzen hasi zenean ulertu nuen dena, oso gogorra iruditu zitzaidan eta pena handia eman zidan.

Pilar gaztetan gurasoen etxean bizi zen neba, ama eta aitarekin. Ez zuten inolako arazorik baina, halako batean, amak minbizia izan eta hil egin zen. Momentu horretatik aurrera dena aldatu zen, aita jota, lanean murgildu zen, ez zien kasurik egiten Pilar eta nebari. Pilar oso txarto zegoen eta ez zeukan gogorik eskolara joateko ere. Eskola abandonatu eta etxetik kanpo joatea erabaki zuen, eta kalean bakarrik bizitzea.

Itzubaltzetako pub batera ateratzen hasi zen gauetan, han nagusiak zeuden, eta berak 16 urte zituen. 22 urteko gizon batekin elkartu zen, horrelakoak ziren bere lagun berriak. Horietako lagun bat droga trafikantea zen, beraz, Pilarrek ez zuen inoiz drogak faltan botatzen, bere lagunak beti nahi beste ematen zion. Eta horrela hasi zen droga munduan sartzen, bere bizitza erratu zuen droga. Denetarik hartzen zuen, kokaina, heroina, tripiak, anfetaminak…

Esklusio SozialaKonturatu zenerako adikta bat zen, ezin zion hartzeari utzi. Kontatu zigun gauez bizi zela, lagunekin drogatzeko bakarrik elkartzen zela, oheratzen zenean, kalean, zubi baten azpian edo kartoietan sartuta, hurrengo egunean drogatzeko bakarrik esnatuko zela pentsatzen zuela.

Ikaragarria iruditu zitzaidan askotan bortxatu zutela esan zuenean, Itzubaltzetan, gure auzoan, eta beste leku batzuetan. Edozein kale ilun erabiltzen zutela Pilar zegoen egoeraz aprobetxatzeko eta Pilar bortxatzeko. Gainera bortxatu ostean batzuetan jipoiak ematen zizkioten eta nola ez, umiliatu eta mespretxatzen.

Pilar bizitzan bakarrik zegoen, esklusio sozial ikaragarria sufritzen ari zen.

Oso argal zegoen, ez zuen jaten, eta gogoratzen zenean joaten zen Indautxuko jantoki sozialera. Egunak lau hanketan arrastaka bukatzen zituen, ez zuen indarrik ezta zutik mantentzeko ere.

Esan ere esan zigun gaindosi asko izan zituela, gehiegi drogatzeagatik. Kideak alboan ere hil zitzaizkion gaindosiek jota.

Pilar eta bere lagunak drogatzen zirenean xiringa partekatzen zuten, eta gaur egun ondo dakigun bezala, hiesa fluidoen bitartez kutsatzen da. Pilarren lagun batek hiesa zeukan baina ez zekien, eta lagun guztiak kutsatu zituen. Pilarrek noski sexu harremanak mantentzen zituen senarrarekin, eta ez zuen babesik erabiltzen. Egun batean ospitalera joan eta  hiesa zeukala esan zioten, eta gainera 3 hilabeteko haurdunaldian zegoela. Semea eduki zuen, eta berdin jarraitu zuen. Beste bi ume gehiago ere eduki zituen. Baina ez, Pilar ez bere senarra ez ziren umeez arduratzen. Umeak senarraren amarekin bizi ziren.

Baina egun batean seguritate sozialekoek bere etxera deitu zuten umeak kenduko zizkiotela esanez, umeek bizitza on bat izateko. Momentu horretan, Pilarrek 30 urte zituela, iratzarri egin zen.

Desintoxikazio programa batean sartu zen drogak uzteko. Urte batzuk pasatu ziren, eta Pilarrek drogak alde batera utzi zituen. Horri esker jarraitzen du gaur egun bizirik. eta bere semeekin oso harreman ona dauka.

Istorio hau klasean kontatzen amaitu zuenean denak geunden aho zabalik. Nola pertsona batek jasan dezake halakorik, hain txarto bizi izan hainbat urtetan, hain zorte txarra eduki, nola da posible bizirik jarraitzea, eta osasunez nahiko ondo pasatakoak pasata.

Bere belaunalditik geratzen den bakarra da. Zoritxarrez gaur egun, oraindik ere, horrelako jende asko dago, horrelako edo antzeko egoeratan bizitzen. Penagarria. Pertsona hauek ez dira jende txarra, motxila bat daramate harriz beteta, eta ezin dute bizkar-zorro hori bota.

Uste dut Pilarrek kontatutako istorioa ezagutzea oso lagungarria izan dela nik, eta guk, horretaz pentsatzeko eta hausnartzeko.

Esklusio Soziala