Eskamak kentzen
Eskamak kentzen
“Eskamak kentzen” EITB-ko telesaio bat izan zen. Nik telesail honen kapitulu bakar bat hau ikastolan ikusi nuen, euskarazko klasean. Telesaila gustatu zitzaidanez, etxean jarraitu nuen ikusten (beno mugikorrean, EITBko aplikazioan) eta asko gustatu zait.
Telesaila Itxasoren itzulerarekin hasten da. New Yorken egon da ikasten eta lan egiten eta bere betiko herrira itzuli egin da, Mutrikura. Hango “eskabetxea” Genarok zuzentzen du, eta Inaxio bere laguntzailea da. Egun batean erabakitzen dute eskabetxea ixtea eta denak kanporatzea. Horretarako Itxasori eskatzen dio likidazioa prestatzeko. Itxasok Genarok eskabetxea ixtea eta beste negozio bat motatuko duela ikusten duenean, bera laguntzeari uzten dio. “eskabetxea” negozioa, berez, errentagarria da, baina Genarok diru gehiago irabazi besterik ez du egin nahi. Beraz, enpresa saltzen du, eta langileek erosten dute. Telesailean kontatuko dute hainbat arazo eta gero, nola neskek lantegia konpontzen duten eta jarraitzen duten “eskabetxea”n lan egiten.
Telesailari begira, aktore ezagun asko agertzen dira, adibidez:
Eskamak kentzen
Gehiago jakin baldin baduzue, telesaila ikus ezazue hemen.
Etxean ikusten genuen, gustura ikusi ere, eta bat-batean, istorioaren unerik interesgarrienean, amaitu egin zen, inolako azalpenik gabe. Jarraituko ahal dute telesaila ematen!