Eskamak kentzen 

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen” EITB-ko telesaio bat izan zen. Nik telesail honen kapitulu bakar bat hau ikastolan ikusi nuen, euskarazko klasean. Telesaila gustatu zitzaidanez, etxean jarraitu nuen ikusten (beno mugikorrean, EITBko aplikazioan) eta asko gustatu zait.

Telesaila Itxasoren itzulerarekin hasten da. New Yorken egon da ikasten eta lan egiten eta bere betiko herrira itzuli egin da, Mutrikura. Hango “eskabetxea” Genarok zuzentzen du, eta Inaxio bere laguntzailea da. Egun batean erabakitzen dute eskabetxea ixtea eta denak kanporatzea. Horretarako Itxasori eskatzen dio likidazioa prestatzeko. Itxasok Genarok eskabetxea ixtea eta beste negozio bat motatuko duela ikusten duenean, bera laguntzeari uzten dio. “eskabetxea” negozioa, berez, errentagarria da, baina Genarok diru gehiago irabazi besterik ez du egin nahi. Beraz, enpresa saltzen du, eta langileek erosten dute. Telesailean kontatuko dute hainbat arazo eta gero, nola neskek lantegia konpontzen duten eta jarraitzen duten “eskabetxea”n lan egiten.

Telesailari begira, aktore ezagun asko agertzen dira, adibidez:

Eskamak kentzen
Elena Irureta: Xole Altuna.Eskabetxeko langile bat da, Genarok ixteko esaten duenean berak eta Garbiñek kooperatiba bat montatzea proposatzen dutenak dira. Mediaset-ko telesailean duela gutxi “Ciega a Citas” telesailean parte hartu zuen.
Eskamak kentzen
Karmele Larrinaga: Garbiñe Ituarte.  Eskabetxeko langile bat, Xolek bezala betidanik egin du lan hor eta ez dute nahi eskabetxea itxi dadin.
Resultado de imagen de itziar atienza elena
Itziar Atienza: Elena Elezgarai, eskabetxeko langile bat da eta ezaguna egin da. Vaya Semanitan umore telebista saioan.
Resultado de imagen de joseba apaolaza genaro
Ramon Agirre: Inaxio, Genaroren laguntzailea da. Ezaguna da Go!Azen filman parte hartzeagatik. Joseba Apaolaza: Genaro, eskabetxeko jabea izan zen, baina saldu egin zion diru asko irabazten ez zuelako. Ezaguna Espainian egin zituen papertxo batzuengatik “Aquí no hay quien viva” eta “Sin Identidad”, baina Euskadin “Goenkale” egin du.
Resultado de imagen de itziar aizpurua eskamak kentzen
Itziar Aizpuru: Maite. Itxasoren amona, dendan egoten da Mari Karmeni lagunartea egiteko. Loreak filmagatik ezaguna.

 

Resultado de imagen de loli astoreka eskamak kentzen
Loli Astoreka: Mari Karmen. Itxasoren ama da eta denda bat du herrian.

 

Resultado de imagen de Barbara Goenaga itxaso
Barbara Goenaga: Itxaso Lizardi.Protagonista da, New Yorken ikasi egin du eta eskabetxeko gerentea da finantzetan aditua delako.

Eskamak kentzen

 

Gehiago jakin baldin baduzue, telesaila ikus ezazue hemen.

Eskamak kentzen

Zer duzu buruan “Eskamak kentzen ”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2016-11-04 09:54

    Etxean ikusten genuen, gustura ikusi ere, eta bat-batean, istorioaren unerik interesgarrienean, amaitu egin zen, inolako azalpenik gabe. Jarraituko ahal dute telesaila ematen!