Epaileentzako bideo laguntza edo VAR

Epaileentzako bideo laguntza edo VAR –

Telebista zuri-beltzean zanean be, kirol lehiaketetan epaileek haien lana ahalik eta modu egokienean egiten eben. Baina, jokozainen akatsak ugariak izan dira beti. Hala, 1970ean futboleko Txapeldunen Ligako finalean, Celtic-en aldeko zalantzazko gol bat, eta saskibaloiko Euroligako 1975eko finalean, Zalgirisen aldeko zalantzazko hiru puntuko jaurtiketa bat ontzat eman ebezan. Bi erabaki horreek erabat erabakigarriak izan ziran txapelduna izendatzeko. Bi kasu besterik ez zerrenda luze batean. Horregaitik, bideo bidezko epaileentzazko laguntza sistema indarrean sartzeko beharra agertu zan aspaldi, Mikel Etxarrik edo Pablo Lasok behin baino gehagotan adierazi daben moduan. Gauzak horrela, duela hiruzpalau urte, indarrean sartu ziran bai VARa (futbolean), baita Instant Replay sistema be (saskibaloian).

Saskibaloiko epaileek Instant Replay sistema konsultatzen.
Epaileentzako bideo laguntza edo VAR
Epaile batek VARa konsultatzen.

Egun, bietatik ezagunena VAR sistema da. Esan beharra dago hori ez dala makina bat. Zelaitik kanpo dagoan gela batean, VOR gelan (Very High Frequency Omnidirectional Range edo, hobeto ulertzeko, Bideo-seinalea jasotzen duten gela) hain zuzen, hiru epaile laguntzaile egongo dira partidako irudi desbardinak aztertzen. VOR gelakoak zelaian dagoan jokozain nagusiarekin kontaktuan jarriko dira, baldin eta azken horrek akats oso larria egiten badau. Kasu horretan, zelaiko epailea zelaian bertan dagoan pantaila elektroniko batera hurbilduko da ekintza berrikustera, bere azken erabakia hartzeko argudio nahikoa izateko.

Epaileentzako bideo laguntza edo VAR
Epaileek VOR gelatik partidua zuzenean jarraitzen.

VARaren kasuan ez bezala, Instant Replay sisteman ez dago aparteko gelarik, horregaitik jokozainek, kantxan bertan, kontsultatu daikie monitoreak zalantzarik izatekotan. VARaren funtzionamenduaren arabera, aldiz, zelaian dagozanak ezin dabe asistentziarik eskatu. Beraz, bi ereduen arteko desberdintasun nagusia izango litzateke noiz erabili daitekezan bata eta bestea.

Erabileran dabezan desberdintasun horreek erreakzio desbardinak sortu dauz futbol eta saskibaloi jarraitzaileen artean. Alde batetik, futbolaren inguruan bizi diranak ez dira VAR sistemarekiko oso baikorrak: partidak denbora luzez gelditzen dira; antzeko jokaldietan, kasu batzuetan baino ez dira kontsultatzen monitoreak; minutu asko pasatzen dira ekintza gertatu danetik berrikusten dan arte; eta gainera, partida amaieran ez da luzapen nahikorik ematen. Bestetik, Instant Replayaren egoera, ordea, guztiz kontrakoa da. Zaleak poz-pozik dagoz, arrazoi desberdinak direla medio; jokaldi baten azken erabakia hartzen danerako ez da denbora luzerik igarotzen; berrikusketa egiten dan bitartean joko-denbora geldirik dago; eta antzeko jokaldietan erabakiak ere antzekoak izan ohi dira. 

Velasco Carballok konfefrentzia baten VARa defenditzen.

Hori guztia kontuan hartuta, badirudi  Velasco Carballoren (Espainiako Futbol Epaileen batzordeko presidentearen) esanetan, kirol horretako “bidegabekeriak gitxinaka desagertzeko bidean dagozala”. Haatik, Ceferin jaunak -FIFAren lehendakariak-  kontrakoa aipatu eban erakundearen azken batzarrean: “ Saskibaloiak ezarritako sistematik ikasi beharko geunke; hots, epaile nagusiak laguntza eskatzean, oraindik ez daukaguz argi VARa erabiltzeko arauak”.

Ceferinek konferentzia baten VARa kritikatzen

Gauzak horrela, hitz horreekin argiago ulertu daiteke, nahiz eta teknologiaren laguntza izan, epaileek antzinako akatsak errepikatzen jarraitzen dabela, adibidez: Athletic eta Granadaren arteko norgehiagokan izandako penaltian, edo Houston Rockets taldeko James Hardeni baliogabe saskiratzean, erabaki zuzenaren kontrakoak hartu ebezan epaileek. Beraz, benetan sinestu behar da bideo bidezko laguntzak kirolaren sorreratik izan diran jokozainen akatsekin bukatuko dauala?

 

Oharra: artikulu hau bizkaieraz (bizkaiera batuaz, zehazki) egina dago. Espero dut ulergarria izatea!