Eman Ume
Ama, esker mila ni izateagatik, nahiz eta egundoko ostikoak eman nizkizun zure barnean nengoenean. Eskerrik asko zure titia eskaintzeagatik txikia nintzenean, protesta barik, nagikeria barik, ezta kexa barik, nahi gabe haginka egiten nizunean. Mila esker amatasunak ekartzen duen sufrimendua nirekin ez ordaintzeagatik, baita zu negarrez ez ikustragatik, nire anaia-arrebak eta ni kezkatu ez gintezen. Nahiz eta alokairua ezin ordaindu, nahiz eta abortu bat izan zoriontasunezko haurdunaldi batean, ni, neba bihurtuko ninduzulako. Amama, eskerrik asko nire ama mundura ekartzeagatik, eta zuri eskerrak zor dizkizut birramama, nire amamarekin erditzeagatik. Oro har, eskerrak eman behar dizkiogu mundu osoko emakumeei, altuei, baxuei, gizenei, argalei, haurrak izan dituztenei edota inoiz izango ez dituztenei.
Zure bizitzan zehar nigatik egin duzunagatik, ezin dut sinetsi emkume hitzaren jatorria “Eman” “Ume” hitzetatik datorrenik, hori baino gehiago baitzara. Nire bizkartzaina, nire irakaslea, nire zoriontasunaren zatirik handiena, nire ama, nire “Super ama”, txikia nintzenean esaten nuen bezalaxe. Arazoak egonez gero, bertan agertzen zinen. Ez zenuen hegan egiten Batman bezala, ez zenituen armiarma-sareak sortzen nigana etortzeko, ez zenuen egundoko indarra Hulk bezala, baina edozein komikietako supereroiak desiratu dezaketen boterea zeneukan: Zure muxuekin edozein zauri eta tristura desagertzeko ahalmena. Zure ezpainak nire masailak ukitzen zuten unea azalezina da, baina horrek sortzen zidan lasaitasuna zalantza gabekoa da. Agian hori da gu biok hain elkartuta egotearen arrazoia, ni jaiotzean elkartzen gintuen zilborrestea inoiz ebaki izan ez balitz bezala. Zure gorputzarekiko segurtasun ezak, gehien estimatzen ditudan atalak dira, zurea bezalako gorputz hain ederragoa ez dagoelako, nahiz eta emakume “perfektuaren” gorputz argala normalizatu egin den eta horrek kristolako presioa sortarazten dizun. Zuri eta munduko emakume guztiei. Jendeak jakingo balu ez dagoela gorputz perfekturik. Eta pertsona batek bere gorputzeko edozein atalekiko dituen segurtasun ezak, beste batek desiratzen dituenak izan daitezkeela. Baina jendeari emakume berba entzutean, ile luze eta leuneko pertsona argal bat etortzen zaio burura, arropa gutxikoa, hala ere titiak estalita dituena, guztioi elikatu gaituzten bularrak ez ikustea nahi baitute makina bat pertsonek. Baina nahiz eta emakume “perfektuaren” gorputza gure gizartean barneratuta egon, ama perfektuaren irudia pentsatzen dudanean zure aurpegia etortzen zait burura. Ama, nahiz eta bizitza zor dizudan, nahiz eta nire bizitza osoan eman dizkidazun maitasunez betetako laztanak ezin ordaindu, ezta munduko urre guztiarekin, ziur egon edozein zauri eta tristura dezagerarazi dezaketen muxuak nik emango dizkizudala.
Ama, amama, birramama… zuen eskubideengatik borrokatu duzuen emakumeak zaretenak. Zuek, edozein guda gelditu dezakezuen emakumeak zaretenak. Zuek, zuen gorputz ez perfektu eta ederrengatik irainak jaso dituzuen emakumeak zaretenak, geldi dezagun mundua bular bat erakutsiz eta “emakume” hitzaren esanahia iraganean gelditu den hastapena dela oihukatuz.Eman Ume
Emakumea gizonarengandik, zertan bereizten da biologiari heltzen badiogu??? Umeak ekarri eta haiei elikatzeko gaitasunean. Beraz “emakumea” hitza zuzena da.
Kaixo “Tximino”, hasteko, eskerrak eman nahiko nizuke zure iritzia emateagatik eta nire testua berriz irakurtzera gomendatzen dizut, ez baitut gizonak eta emakumeak aldentzen ditudan esaldirik aurkitu, agian zuk bai. Nola edo hala, testu honen xede bakarra, nire amarekiko sentitzen dudan maitasuna adieraztea zen, emakumeek bizitzen duten presioarekin lotzen nuen bitartean. Eta “Emakume” hitzara joanda, ez dut esan oker dagoenik, baizik eta umeak mundura ekar dezaketen baino askoz gehiago direla adierazi dut. Hala ere, animatzen zaitut gai honi buruzko iritzi testu bat idaztera, zentzuzkoa izan dadila, zure iruzkina ez bezala.
Agian, Tximinok ez du fede txarrez esan. Eztakit, berak azaldu beharko.
Bestalde, artikulua interesgarria da, originala. Nik behintzat ez nuen tankera honetakoa aurretik irakurri.
Amatasunak (eta aitatasunak) balio handia du eta gaur egun ez da behar bezala baloratzen.
Ondo izan, Lizarratik.
Inhar, zure kritika onartuz, eta nik ere nire arbaso emakumeengandik nire lilura eta maitasuna azalduz, zuk emeak izendatzeko ze izen proposatuko zenuke???
“… bular bat erakutsiz eta “emakume” hitzaren esanahia iraganean gelditu den hastapena dela oihukatuz. Eman Ume”.
Ez dakit nondik atera duzun etimologia hori. Egia esan, emakume-ren esanahia aski gardena eta guztiz zuzena da, munduko kultura guztietara itzul daitekeena eta onarpen unibertsalekoa: eme jaiotakoa.
Ez nengoke hain ziur. Erranen nuke “umeak ematen dituena” dela, gizaki onaren oso bestelakoa. Gizona
Anhitz esquer, Joseba Andoni!
Horixe etymologia çucena eta ez “umeac eguiteco machina” edo liçatequeen etymologia falsua.
Adeitassunez
Gizon < giza-on, hain kutsu larramendizale, azkuetar, oro har aurre-moderno eta maitagarria duen etimologia hori, guk behintzat ez dugu jaso gure Euskal Hiztegi Etimologikoan. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ehhe&task=hiztegia&Itemid=1193&lang=eu&mark=089-
Amonamantangorri,
Harçara ere, anhitz esquer bihotz bihotzetic.
Adeitsuqui
Oso yogi, baina ez da hala inolaz ere
Eta zer jaso duzue bada;?
Erran nahi dut garbi eta aratz zer uzta bildu duzuen.
Kaixo, Nagore. Ba, esteka jarri dinat. Baina nahiago badun, neronek laburpen bat eginen dinat, ez ditzanan begiak nekatu. Eta, baita ere, iruditzen bazain, sukaldeko ontziak garbituko ditinat, eta errenta aitorpenaren paper guztiak ordenatu. Hire zerbitzura.
Bada, nire ustez, oso testu interesgarria da, eta nahiko hunkigarria.
Bada, nire ustez, oso testu interesgarria da, eta nahiko sentimentala.
“Emakume” hizaren etimologiak ez du zerikusirik umeak ematearekin. Hor dugu “gizakume” hitza ere, “gizon” eta “gizaseme” erabiliagoak diren arren.
Iritzi testu hau ZuZeu Gaztearen denboraldi honetako eztabaidatuena da, zalantzarik gabe. Gazte honek arrazoia du testuaren izenburuan: “Emakume” hitza “Eman” eta “Ume” hitzetatik dator, “Maiteminduta” hitza “Maite” eta “Minduta” hitzetatik datorren bezala. Ez naiz testuaren helburuan sartuko, baina zerbait argi baldin badut zera da: oso originala da. ZuZeu Gaztearen irabazlearen testua irakurtzen egon gintezke une honetan.
Iritzi-testua originala da.
Irakurtzen ari naizen bezala, jendeak esaten du emakume hitza ez datorrela “eman” eta “ume” hitzetatik, baina oker ez banago, mutiko hau zuzen dago hitzaren jatorriari buruz.
Ez ditut ulertzen mutiko honen aurkako kritikak.
“Euskararen maitalea” izeneko erabiltzaileari erantzunez, nik uste dut testu honen idazleari, “Ni Ez Naiz Arrazizta Baina…” ko idazleari gertatu zitzaion gauza bera gertatuko zaiola: Iruzkin asko izatea, baina lorpenik ez.
Eztakit zein dan testu honen helburue, Emakumeak gizonak baino zertxobait gehixeago direla esatea?
Zure ama maite duzu, hori ulertuten dogu, baino bestea, emakumeena eta testuaren titulue? Eman Ume? Kristolango exagerazioe, eta esaten dotzut emakume nazen aldetik
Ez dodana ulertzen da azkenengo parrafoa, ze esaten dozu mundua gelditukozula bular bat erakutsiz, baina nola? Emakumea zara ba?
Esan nahi dodana da gizona bazara ez dodala uste hitz egiteko moduan zaudanik
Kaixo “Ez takit ze ipini” ez naiz emakumea, eta uste dut ez dudala merezi jarri duzuna. Nik, testu hau idaztean, nire amarekiko maitasuna adieraztea besterik ez nuen buruan, emakumeek bizi duten presioarekin alderatzen nuen bitartean, besterik ez. Hasieratik nekien irakurle askori ez litzaiekeela gustatuko nire iritzi-testua, emakumeaz eta sufritzen duenaz ari bainaiz, eta gizonoi, zorionez, ez zaigu horrelakorik gertatzen. Baina emakumeen sufrimendua eta presioa sinetsi gabe jarraitzen baduzu, artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizut: “https://www.newtral.es/mujer-asesinada-octubre-feminicidios/20231102/” non argi eta garbi idatzita dagoen zenbat emakume hil diren aurten. Spoiler: Artikuluko emakumeak ez dituzte beste emakume batzuek hil.
Berdintasuna lortzeko, gizonen eta emakumeen elkarlana behar da, ez ahaztu inoiz.