Emakumearen egoera XX. mendean eta orain

Emakumearen egoera XX. mendean eta orain –

Emakumearen egoera XX. mendean eta orain
Argazkia: Johnson Barros – FAB

Bideoan agertzen dira hainbat emakume bere esperientzia kontatzen. XX.mendean, batez ere hasieran, kontatzen digute dana bekatua zela. Elizan, domekako mezatan, beti egon ziren sermoietan bekatu eta infernuari buruz hitz egiten.

Alde batetik, gizonak libreak ziren nahi zutena egiteko baina emakumeek, berriz, ez zuten aukerarik. Beti egoten ziren menpe, esan nahi dut haientzat dana txarto zegoela. Beste aldetik, etxe barruko zera guztiaz haiek arduratu behar eta senarrei dena egiten (haurren heziketa, etxea garbitzen eta antolatzen, senarrari plazerra eman, etab.)

Gaur egun, ordea, emakumeek ez dute halakorik onartzen. Dena elkarbanatu behar omen da, bai etxe barruan eta bai etxetik kanpo. Pasa den astean, martxoaren 8an, hain zuzen ere, hiriburu guztietan egon da oso manifestazio handia, aldarrikatzeko emakumeen parekotasuna hainbat arlotan. Nahiz eta XXI. mendean egon, ezberdintasun haiek nabarmenak izaten jarraitzen ari dira.

Esate baterako, soldatak ez dira beti parekoak, Athleticen, gizonek emakumeek baino askoz gehiago irabazten dute. Eta ez bakarrik kirol arloan. Lanerako elkarrizketa batean ohikoa da entzutea “Ezkonduko zara? Umeak izateko asmoa duzu?” baina gizona baldin bazara, ez dizute halakorik galdetuko. Zenbat aldiz entzun izan dugu emakume batzuk kontatzen umea izan ondoren kontratua ez berritu edo bota duten. Gaur egun horrela jarraitzeak kezkatzen nau, horrek erakusten baitu oso alde handia dagoela oraindik.

Emakumearen egoera XX. mendean eta orain