Zinea: The Man Who Killed Don Quixote

Zinea The Man Who Killed Don Quixote –

Batzuetan pasatzen zait lagunen batek film bat estreinatzen duenean, hainbeste nahi dudala gustatzea, grina horrek bakarrik zapuztu egiten duela filma ikustearen esperientzia. Eta horrelako zerbait gertatu zait Terry Gilliam-en azken filmarekin.

Terry Gilliam - Zinea The Man Who Killed Don QuixoteGaizkiulertuak lehenbailehen argitzearren, Gilliam ez da nire laguna, ez dut ezagutzen, baina bere oso fana naiz eta film honen gora-beherak gertutik jarraitu ditut, filmatzeko lehen saiakera 2001ean egin zuenetik. Eta aitortzen dizut, filmaren lehenengo ordu erdia ikusten gaizki pasa dut, auzo-lotsa pixka batekin eta etsipenez, hainbeste urtetan ezinegonaz itxaron dugun film hau nora ote dijoan nire buruari galdetuz. Zorionez, filmak hobera egiten du eta erokeria zoragarri bat da.

Cervantes-en nobelan (oso) malguki oinarrituta dagoen film honen hasierako kredituetan autoreak esaten duen bezala: ”This movie was made, and then unmade and then made again”. Garapenetik proiektua bukatu arte pasa dituzten ia 3 hamarkadetan filma egin zuten, desegin zuten eta berriro egin zuten, bai, eta tartean proiektu hau mito bihurtu zuen dokumental eder bat ere egin zuten  Lost in La Mancha (Zuz. Keith Fulton, Louis Pepe).

Zinea The Man Who Killed Don Quixote

2001eko lehenengo filmaketa saiakera hartatik hainbat aktore pasa da Gilliam-en zuzendaritzapetik: Jean RochefortRobert DuvallMichael Palin, eta John Hurt On Kixote-ren paperean eta Johnny Depp, Ewan McGregor, Jack O’Connell, eta Robin Williams izan ziren aukeratuak Kixoteren sidekick pragmatikoarena egiteko. Zinea The Man Who Killed Don QuixoteUholdeak, lokalizazio suntsiketak, gaixotasunak, heriotzak, zuzendari aldaketa… zer ez da pasa ekoizpen honetan!

Film madarikatuak Toby Grummetten (Adam Driver) istorioa kontatzen du. Toby publizitate zuzendari arrakastatsu txotxolo bat da krisi artistiko baten erdian. Bere lantaldearekin Espainiako La Mancha lehor eta beroan dago, Don Quijote de la Mancha-n inspiratutako iragarki bat grabatu nahian baina ezinean. 10 urte lehenago zuzendariak, zine ikaslea zenean, leku berean filmatu zuen bere lehenengo film arrakastatsua, eta bertan topatzen du, film hartan On Kixoterena egin zuen herriko zapatagilea, Javier (Jonathan Pryce).

Toby zuzendaritza karrera arrakastatsua garatzen aritu den bitartean gure Javier giltzapetuta eduki dute, burua joanda, benetan On Kixote dela era bat sinestuta. Zuzendaria ikusten duenean, hau Sancho Panza dela buruan sartu eta biak (Toby-ren nahien kontra) La Mancha-n zehar road movie ero baten forma hartzen duen abentura epikoan barneratzen dira, zer eta Dulcinea-ren bila. Eta aurkitu aurkitzen dute, Angelica (Joana Ribero) neska gaztearen forman. Angelica-k Toby-ren lehenengo film hartan parte hartu zuen eta hasieratik nabari da, 10 urte lehenago bien artean piztu zen suaren garra oraindik bizirik dagoela. Eta gauza askoren artean hau maitasun istorio bat ere bai da, ez bakarrik Angelica eta Toby-ren artekoa, Toby eta On Kixoterena egiten duen Javier agurearen artekoa ere.

Zinea The Man Who Killed Don Quixote -Zinea The Man Who Killed Don Quixote -

Noski, Gilliam bera filmatze prozesuan On Kixote sentitu zen behin baino gehiagotan eta filmaren momentu batean Javier-ek Toby-ri esaten dionean: “We must always believe in ourselves. It is our story” (Gure buruan sinetsi behar dugu beti. Gure istorioa da), Gilliam-ek agian behin baino gehiagotan bere buruari esan dion zerbait izan da,  film hau egiten pasa duen odisea gainditzeko behar izan duen motibazioa, pasioa eta egoskortasuna bikainki laburbiltzen duen esaldia.

Gilliam-en hitzetan hau arrakastari buruzko film bat da eta arrakastak jendea nola usteltzen duen. Bizi garen garaien isla bikaina, zalantzarik gabe. Baina hau baino askoz gehiago da: zinegintzari maitasuna, ametsak eta ameslariak, erraldoien aurkako borrokalariak, idealismoa…

Film hau ez da perfektua baina Gilliam-ek bere irudimen eta zoramenean sartzen uztea eta berarekin abentura zoragarri honen bidez bidaiatzea eskertzekoa da. Beste inork ez luke egingo film hau eta zine produktu paregabe horietako bat bezala tratatu eta ikusi behar da.

IZARRAK: 5/4

AIPAGARRIAK: Jonathan Pryce-k, Javier/On Kixote gorpuzten duen modu bikaina eta filmaren amaiera aldean Monty Python-en The Flying Circus gogora ekartzen digun eszenatxoa.

TRAILERRA:

Zinea The Man Who Killed Don Quixote

Zinea The Man Who Killed Don Quixote Zinea The Man Who Killed Don Quixote Zinea The Man Who Killed Don Quixote Zinea The Man Who Killed Don Quixote

Zinegilea izarfilms.com tinkoeuskara.eus