Egilea: munstro bat

Egilea: munstro bat – 

Egilea: munstro bat

Zer gertatzen da munstro batek artelan bat sortzen duenean? Roman Polanskiren kasuaren inguruko etengabeko zalantza da hau. Duela mende erdi hamahiru urteko neska bat bortxatzea leporatzen diote. Neskak berak salatu zuen zinemagilearen jarrera desegokia. Urteak aurrera egin ahala, emakume askok salatu izan dute berdina; Polanskik bortxatu izana. Hala eta guztiz ere, gizartea banatuta izan du (eta du oraindik) honek. Izan ere, 2020an Frantziako Cesar sarietan gidoi eta zuzendari hoberenaren saria jaso zuen paristarrak. Hor dago gakoa; saritua izatea merezi al du etengabe emakumeak bortxatu izan dituen pertsona batek? Talentua eta lorpenak bakoitzaren pertsonaren gainetik al daude? 

Hainbat dira Polanskik sorturiko lanak. El Pianista, El oficial y el espía, Un adiós salvaje eta Oliver Twist, horien artean. Guztiek izan dute publikoaren feedback ikaragarria. Izan ere, talentu itzela behar du izan zinema munduan Polanskik. Izan liteke. Ez naiz ni izango hori ezeztatzen duena. Baina hain ikusiak eta goraipatuak diren filma horiek egin bitartean, hainbat emakumeri bizitza hondatzen ere jarduten zuen zinemagile preziatu horrek. Emakume guzti horien bizitza mespretxatzen dute etengabe Polasnkiri sariak eman bitartean. Adele Haener aktoreak Frantziako Cesar sarietako ekitalditik alde egin zuen saridunen artean Roman Polanski zegoela ikustean, eta eskerrak. Eskerrak oraindik ezagunen (eta ezagunak ez garenon) mundu honetan zentsua duen jendea dagoen.

Ezin daiteke zerbait saritu, nahiz eta izugarrizko lana izan, lan horren egilea munstro bat denean. Argi dago, ustez horrenbeste aurreratu dugun gizarte honetan, munstro batek artelan bat sortzen duenean, hondatutako bizitzak, ala horrek eragindako kalteak oso gutxi inporta dutela, eta noski, zapalduak izan diren pertsona horiek jai dutela. Ez dugu ezer aurreratu. Emakume bezala, penagarria iruditzen zait gizartearen gehiengoaren ekintza txarrak ahanzteko erraztasuna, gehienetan emakumeak baikara ekintza txar horiek sufritzen ditugunak. 

Bakoitza libre da nahi duena egin, eta sortzeko. Baina behin artelan bat sortzen denean, egilearen historiala begiratu beharko litzateke lehenik, eta aipatutako kasuetan, Roman Polanskiren kasuan, artelan horri ikusgarritasunik ez eman. Hau da, plataforma ikusienetan ez argitaratu, komunikabideetan horrekiko trataera mugatu, eta noski, inondik ere saritu lan hori. Gainera, kasu horietan, obra horien kredituetan, egilearen izena jartzean, bere ekintzak ere aipatu beharko litzateke, ikusleari hain gogoko dugun pelikula horren egilea munstro bat dela argi geratzeko.

Beraz, obra eta egilea, eskutik doaz. Beti. Horiek banatzea ez da zilegia, ala ezin liteke zilegia izan, behintzat. Ulertezina da pertsonak saritzerakoan eta goraipatzerakoan beraiek hondatutako bizitzetaz ez oroitzea. Ez da arazoa ikusten, ala ez da arazoa ikusi nahi? Gizarte matxista batean bizi garela geroz eta argiago dago, obra bere egiletik bereizten duen jendea dagoen bitartean. 

Egilea: munstro bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude