Denboraren kudeaketa eraginkorra
Denboraren kudeaketa eraginkorra –
Denbora kudeatzeko enpresa aholkulari aditu batek bere konferentziara joan zirenak harritu nahi zituen. Bere idazmahaiaren azpitik aho handiko jarra/pitxer bat atera zuen. Ondoren, ukabilaren neurriko harriz betetako erretilu bat ere jarri zuen mahai gainean. Azkenik, hurrengoa galdetu zuen:
– Ontzi honetan zenbat harri sartzen direla uste duzue?
15 harri, 20 harri… ez zegoen argi. Bertaratuek haien (ustekatuak) eztabaida egin ondoren, harriak sartzen hasi ziren ontzia bete arte.
Ondoren, harriak sartzea erabaki zuten, harri kopuru zehatza zein zen jakiteko. Guztira 17 harri sartu zituzten.
Orduan, aholkulariak hurrengoa galdetu zuen:
– Beteta al dago?
Denok elkarri begiratu zioten eta baietz esan zuten. Orduan, mahaiaren behetik kubo bat legarrarekin (“gravilla”rekin) atera zuen. Legar eskukada batzuk pitxerrean sartu zituen eta astindu egin zuen. Harritxoak harri handiek uzten zuten tarte txikietatik sartu ziren. Adituak irribarre egin zuen ironiaz eta errepikatu zuen:
– Beteta al dago orain?
Aldi honetan entzuleak zalantzati zeuden:
– Baliteke ezetz. -esan zuten batzuek, aurreko esperientzian oinarrituz.
– Ondo!
Jarraian, mahaian ontzi bat jarri zuen arearekin eta pitxerrean botatzen hasi zen. Area harri handiak eta legarrak (gravilla) uzten zuten tarte txikietatik iragazten zen.
– Beteta dago? Galdetu zuen berriro.
– Ez!, erantzun zuten entzuleek.
– Ondo. -esan zuen, eta ur litro batez betetako edalontzi handi bat hartu eta pitxerrean botatzen hasi zen. Ageri zenez, pitxerra oraindik ez zegoen beterik.
– Beno, zer baieztatu dugu? Galdetu zuen.- Kontuan eduki ezazue pitxerrak ordutegia ordezkatzen duela eta pitxerrean sartzen duguna gure agendako egitekoak direla.
Ikasle batek hurrengoa erantzun zuen:
– Zure agenda beteta edukitzeak ez daukala garrantzirik, saiatzen bazara, beti izango duzu aukera gauza gehiago sartzeko.
– Ez!, esan zuen adituak: Baieztatzen duena hauxe da: harri handiak lehendabizi jartzen ez badituzu, inoiz ez duzula izango beste ezer jartzeko aukerarik. Zeintzuk dira zure bizitzako harri handienak? Zure seme-alabak, zure lagunak, zure ametsak, zure osasuna… maitatzen duzun pertsona? Edo zure lanbidea, zure bilera, zure laneko bidaiak, boterea edo dirua? Erabakia zure esku dago. Erabaki ondoren jar itzazu harri horiek lehenengo. Besteek bere lekua aurkituko dute.