Zergatik gimnasiora?

Zergatik gimnasiora? –

Gaur egun, ohikoa baino ohikoagoa da gimnasio batean erregistratuta egotea. Errealitate honen kausa nagusia sasoian egoteari gero eta garrantzi handiagoa ematen diogula izan liteke. Baina, zer da sasoian egotea? Itxura fisiko txukuna edukitzea eta gorputz atletikoa izatea? Edo osasunari arreta jartzea?

Zergatik gimnasiora?Kirola egiten hasteko arrazoiak asko dira. Alde batetik kirola osasuntsu egoteagatik egiten dutenak daude. Kirola egiteak ikaragarrizko onurak dakartza gure osasunean. Esate baterako, heziketa kardiobaskularra oso mesedegarria da gure bihotzerako. Beste adibide bezala, pisua igotzeak estresa hobeto jasatearekin oso lotuta dagoela frogatu dute. Gainera, ariketa mota horiek hezur sendoagoak edukitzen laguntzean du ere. Beste aldetik, badaude itxurari arreta handia ematen diotenak. Hauek ez dute egiten kirola bere osasunari begira, baizik eta bere itxurari begira . Hau da, gure gizarteak gero eta arreta handiagoa ematen dio kanpoko irudiari . Esan nahi dudana zera da, pertsona askok garrantzi handiagoa ematen diote itxura fisikoari izaerari baino. Publizitateak buruan sartzen ari zatzaigu fisikoki perfektuak izan behar garela; batez ere arropa eta lurrinei buruzko iragarkiak, neska eta mutil atletiko, gazte eta ederrak erakutsiz. Garunean sartzen digute etengabe eredu hori eta edertasun kanon bat edukitzea eragiten digu. Askok euren gorputza eredu horiekin alderatzen dute eta insatisfakzoa sentitzen dute. Zergatik gimnasiora?Horren ondorioz izugarrizko dirutza ordaintzen dugu gorputz perfektuaren bila. Adibidez, batzuk pilulak edota jaki bereziak hartzen dituzte bere gorputza gantzik gabe eduki dezaten edo giharrak handitu edo puztu daitezen.

Ezagutzen dut beste arrazoi bat gimnasioan izena emateko: unibertsitateko kreditu libreak lortzeko. Arrazoi hau ez da nagusiena edo esanguratsuena, baina bai deigarria.

Zergatik gimnasiora?Aipatu dudan bezala, kirola egiten hasteko arrazoia ez da kasu guztietan berdina, baina nire aburuz, bizi garen azaleko gizarte honetan fisikoari gero eta inportantzia handia ematen diogu eta ziur nago % 50 baino gehiagok itxurari begira, egiten dutela kirola.Nik kirola egiten duen neska naizen heinean, onartu behar dut, gimnasiora joaten naizela ez bakarrik osasuntsu egoteko, lirain egoteko eta gustuko dudan itxura edukitzeko ere.

Zergatik gimnasiora?

2 pentsamendu “Zergatik gimnasiora?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-01-21 19:57

    Ba, nik besteen izerdiaz, bakteriaz eta auskalo zer gehiagoz blai egindako aparatuak ez ukitzeagatik bakarrik ez nintzateke gimnasio batean sartuko. Nahi duenarentzat.

  • Ihes egin behar dio, plasta, argazkikoari…