Bidaiatzea

Bidaiatzea –

Beste leku batera joatea hango kultura, gastronomia edota jendea ezagutzea da bidaiatzea. Ez da soilik hegazkin bat hartzea bizi garen lekutik beste batera joateko, ez. Hori baino askoz gehiago da. Gure bizitza onera edo txarrera aldatu ahal digun akzioa da, alegia.

BidaiatzeaBidai gehienak onera aldatzen gaituzte. Hori baieztatu ahal dut nire esperientzian oinarrituz. Egin ditudan bidai guzti-guztiak gogoratzen ditut esperientzia politak bezala.

Bidai horiek hainbat gauza eskaintzen dizkigute, hala nola, lagun berriak egitea edota gure lagunekin dugun harremana estutzea, baita esperientzia berriez gozatzea ere edo gure egunerokotik ateratzea eta gure burua hobeto ezagutzea.

Gustuko ditugun bidai hauek amaitzen direnean, gizakiok gure gogamenera jotzen dugu. Ezin dugunez bizitakoa bidai horretan berriz bizi, bidai horri buruzko oroipenari itsasten gara. Baina, noski, ez da sentsazio bera. Hortaz, oroimen desatsegina sentitzen dugu eta hura da bidai honen desabantaila bakarra.

Berriz, bidai txarrak ere eragin handia dute gugan. Normalean, berriz bidaiatzeari uko egitea da. Zeren esperientzia txar hura “bidaiatzeari” orokorrean asoziatzen diogu. Baina nire ustez, bidai txarretan ere bai dago zer edo zer atsegina edo onuragarria dena. Adibidez, esperientzia horretatik ikastea berriz gertatu ez dadin.

Nire ikuspuntutik, bidaiatzeak hainbat esperientzia desberdinak eskaintzen dizkigu bai onak bai txarrak. Baina izatez esperientziak dira eta nahiz eta batzuk txarrak izan, gutxienez, “anekdota” bezala geratu ahal dira.Baina argi dagoena da bidaiatzea sentsazio politenetarikoa dela eta bidaiatzeko aukera edukiz gero, ez dugula galdu behar. Bidaiatzea gure nortasuna osatzen du.

anekdota, Bidaiatzea, esperientzia, nortasuna

Zer duzu buruan “Bidaiatzea”-ri buruz

  • Herri pobreen ustiapena, gure ideologia supremazista eta kolonialistaren hedapena, CO2 ren ixurketak…
    zein ederra den bidaiatzea, ezta hala, Lore!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude