BEZA matxista

Martxoak 8 – BEZA matxista –

BEZA matxistaMartxoaren 8an emakumearen aldeko manifestazioa egingo da estatu mailan. Emakumeon egoera salatzeko eta berdintasuna lortzeko helburuekin. Gaur egungo gizartea, XXI.mendekoa izan arren, badirudi XV.mendekoa dela. Urte horietan emakumeok ez ginen pertsonatzat hartzen, baizik eta gizonen menpe zeuden animalientzat. Ez zuten ikasteko eskubiderik eta gainera etxean geratu behar zure, semeak hazteko. Gaur egun egoera ez da asko aldatu. Emakumeen soldatak gizonezkoenak baino %13 txikiagoak dira( lanpostu berean),emakumeek kobratzen duten erretiroa gizonek baino %34a gutxiago kobratzen dute, enpresa edo gobernuan inportanteak edo entzutetsuak diren karguetara heltzeko oztopo lotsatiak pairatu behar dituzte eta gutxi izango balego, emakumeen produktuak gizonezkoen produktuak baino garestiagoak dira.

Atzo, telebista programa batean, hainbat aditu eta kazetari zioten emakumeen lehen mailako produktuak (tanpoiak, konpresak..), yateak, kabiar edota xanpain erostearren kobratzen diguten BEZA ehuneko bera zeukaten, hau da, gobernuaren ustez tanpoiak luxuzko produktuak dira. Arazo honekin atera ahal dugun konklusio bakarra emakumea izateagatik gehiago ordaindu behar dugula da. Adibide hau, bi mila arazoen artean bat da eta guztiak edo ia guztiei irtenbidea aurkitu behar geniela. Honekin esan nahi dudana emakumeok nahiz gizonek mobilizatu behar garela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta indartzeko.

https://elpais.com/elpais/2017/11/10/actualidad/1510308704_913366.html

BEZA matxista

2 pentsamendu “BEZA matxista”-ri buruz

  • Milaka eta milaka produktu dituzte %21 BEZa. Baita gizonezkoek behar dituztenak (bizarra kentzekoak adibidez). Biktimismo ta txorakeria gutxio.

    • Artikulu honen egilearekin zentzuz argudiatzea alferrikakoa izango da ziurrenik.
      Erlijio baten fededuna bezala, irakatsi dioten dogma batean sinisten du, zalantzan ezebez jarri gabe.

      Agian adinarekin, benetako errealitatea, estatistika eta analisi zientifiko pittin batekin kontatu dizkioten gezurretaz konturatuko da.