Berbaxerka, berba berrien xerka
Berbaxerka, berba berrien xerka –
Berbaxerka jokoa edozein gailutan jolastu dezakegu. Internet baino ez dugu behar. Altarik ez dugu eman behar inon. Ezta deskargatu ere. Hori bai, gailu batean jolastean gailu horretan gordetzen ditu emaitzak, egun batez.
Jokoa egunean behin aldatzen da (“Egunean behin” jokoa bezala, hain zuzen, baina hori beste joko bat da).
Zein da jokoaren helburua?
HITZAk BILAtzea da helburu nagusia. Edo, bere izenak dioen bezala BERBAk XERKAtzea. Horretarako, 7 hizki edo letra batzuk eskaintzen dizkigute. Letra horiek horrela agertzen dira:
- Arauak hurrengoak dira: gutxienez 3 hizki erabili behar dira. Erdialdeko hexagono gorrian dagoen hizkia derrigorrez erabili behar da.
- Jokoak zenbat hitz dauden asmatzeke eta zenbat puntu lor daitezkeen adierazten du.
- Asmatzen duzun hitz bakoitza erlauntzaren azpian agertuko da. Bertan klik eginez gero, Euskaltzaindiako hiztegira eramango zaitu hitzaren nondik norakoak ikuskatzeko.
.
Trikimailuak, berbak aurkitzeko:
Hiztun arrunt edo hasiberria den jokalari batentzat, joko bakoitzean atera daitezkeen hitz guztien hamarren bat ateratzea, gauza erraza da. Hortaz, 10 hitz lortu ditugunean, oraindik pilo geratzen direla ikusiko dugu. Hortaz, nola topa ditzakegu hitz gehiago?
Bada, atzizkiekin jolastea oso eraginkorra da. Adibidez, -tsu, -dun, -ti, -garri… edo besteren bat topatuz gero, hitz gehiago topatzeko pista emango digu. Edo, horrez gain, sortu ditugun hitzetatik gehiago atera. Horretarako hitzen sustraiak zeintzuk diren ere pentsatu beharko dugu. Adibidez:
Panel edo erlauntzeko hizkiak hurrengoak dira: N, E, Z, T, R, K, I.
Behin “IKER” topatu dugula (“ikertu” hitzaren sustraia), -T(Z)E edo -T(Z)ENn gehituta, 2 berba gehiago sortu ditzakegu: “IKERTZE” eta “IKERTZEN”. Ondorioz, bidea irekitzen digu, hitz ugari sortzeko. Beste adibide bat, hizki sorta berarekin: IREKI, IREKITZE, IREKITZEN edo EZTI, EZTITZEN, EZTITZE.
Kontuan hartu beharrekoa da, halaber, izen propio gehienak ez dituela onartzen. Bai, ordea, nazioetako gentilizioak. Horrela, IRAN ez du onartzen, baina bai IRANIAR. HAITI ez, baina bai HAITIAR.
Jokoak entretenigarriagoa egiteko iradokizunak:
Jokoa entretenigarria da eta harrapa zaitzake. Baina are entretenigarriago izango litzateke jokalarien arteko lehiak ahalbidetuko balitu. Horrela, “pikea” piztuko balu eta aurkariak elkar kitzikatuko balitu, duda barik, erakargarriagoa bilakatuko litzateke.
Berbaxerka, berba berrien xerka
Berbaxerkaren xedea zein den ezin jakin. Euskaltzain guztiak ez dira gai erronka burutzeko. Gazte guztiak uxatzeko tresna garbia. Baina zertan ari zarete?