Beltzen bizitzek ez dute (benetan) axola

Beltzen bizitzek ez dute {benetan} axola –

2013 urtean, Black Lives Matters (Beltzen bizitzek axola dute) ekimena sortu zen Amerikako Estatu Batuetan.  hashtag-a erabiltzen hasi zen sare-sozialetan George Zimmerman, Trayvon Martin izeneko gazte beltzaren hiltzaileari absoluzioa eman ziotenean. Mugimenduak oihartzuna izaten hasi zen 2014an, bi beltzen hilketa eta gero: Michael Brown, polizia batek tiroka hil zuen (denda txiki batean puroak lapurtu eta jabea mehatxatu zuen. Ondoren, polizia bere atzetik joan eta borroka egin zuten)  eta Eric Garner, polizia batek itota zuen hil zuen (zigarroak kalean legez kanpo saltzeagatik eta atxiloketari aurre egiteagatik). Fergusonen eta New Yorken protestak eta matxinadak izan ziren.

2020, BLM mugimenduak inoiz baino entzutetsuagoa bihurtu da George Floyden hilketatik, 2020ko maiatzean hasi ziren protestak Floyden hilketagatik justizia eskatzeko. George Floyd kalean bertan eta kamaren aurrean hil zen hiru polizien eskuetan. Polizia-autoan sartzen zeudela, Floyd atera zen. Ondoren, 3 polizia bere gainean jarri ziren geldiarazteko eta 8 minutu ondoren Floyd-ek konortea galdu zuen, arnas ezin zuela hartu adierazi eta gero.

Protestak hiri askotara hedatu ziren eta arpilaketa eta hilketa ugari gertatu ziren hilabeteetan zehar. Haserrea adierazteko, protestak erabat ulergarriak dira. Beste kontu bat denda txikietan, berekoikeriagatik, lapurreta egitea. Auzoari mesede egin baino kalte egin diezaiokete eta aldarrikapen zilegiei.

Mugimenduarekin biztanleriaren gehiengoak bat egin du. Izan ere, guztiz zilegi eta bidezkoa da beltzen bizitzak axola dutela aldarrikatzea eta poliziaren gehiegizko indarkeria salatzea. Baina leloaz haratago, mugimenduari eta honen inguruko erakundeari kritika gogorrak sortu dira. Zergatik? Bada, hain zuzen beltzen bizitzek benetan axola ez zaiela leporatzen dietelako. Eta nola uler daiteke hau? Hara azalpena:

Mugimenduak bakarrik salatzen ditu poliziak erahildako beltzak. Ez, ordea, gainontzeko kasuetan hiltzen direnak. Eta egia esan, deigarria da egoera hau, datuetara jotzen badugu.

Izan ere, AEBn 7.500 beltz inguru hiltzen dira urtero, homizidioz. Horietatik 200 inguru hiltzen ditu poliziak. Eta horietatik arma gabe daramaten hildakoak 10-20 artean izaten dira urtean. Arma gabe joateak ez du esan nahi haien aurkako indarkeria letalik justifikatua ez dagoenik. Gainera, polizia ugari beltzak dira eta jakina, hiltzen duten polizia beltzak egon badaude. Jakina, izango dira, arma eramanda ere, hilketa inola ere bidezkoak ez diren kasuak.

Hortaz, hainbeste kezkatzen baditu beltzen bizitzak, zergatik ez dituzte protestarik antolatzen gainontzeko beltzak hiltzen direnean? Hor dago kritikaren koska.

Kritika egiten dutenek aldarrikatzen dute mugimenduaren benetako helburua biktimismoa sustatzea, komunitate beltzaren apropiazioaz balioatzea, desegonkortasuna eragin eta agenda politikojakin  bat bultzatzea dela.

Beltzen artean desproportzioa poliziaren indarkeriaren biktima izateko.

Afroamerikarrek AEBko populazioaren %13 osatzen dute. Eta poliziak hildako biktimen artean %26 inguru dira. Hots, desproportzioa dago. Beltz batek poliziak geldiarazteko eta bere tiroren bat jasotzeko aukera handiago du. Batez ere, gizon gazteak, 15-40 urte artekoak.

 Baina datu hauek badute arrazoi bat. Izan ere, desproportzioa ere badago delinkuentziari dagokionez. Estatu Batuetan urtero dauden homizidioak 15.000 inguru dira. Horietatik, lehen esan bezala, erdia, alegia 7.500 beltza arrazakoak dira. Eta nortzuk dira hiltzaileak? Ba hiltzaileen artean, %50 beltzak dira era berean. Hau da, desproportzioa dago, bai biktima diren aldetik, baina baita exekutzaile diren aldetik (black on black homicide deiturikoa).

Ba al du justifikaziorik egoera honek? XIX. mendearen bigarren aldean, delinkuentzia gehiena irlandarren artean gauzatzen zen. XX. mendearen lehen 50 urteotan, italiarren artean. Baina XX. mendearen bigarren aldean eta hortik aurrera, afroamerikarrak nagusitu dira.

Honen arrazoiak, soziologo, kriminalista eta bestelako analisten arabera, multifaktoriala da:

  • Banda edo Gang antolaketa. Auzoetan, gazte taldeak sortzen dira. Milaka talde daude, garrantzitsuenak Crips eta Bloods direlarik. Talde hauen artean borrokak sortzen dira, batez ere, lurraldearen kontrolaren inguruan, droga salmentaren inguruan eta bestelako negozio ilizitoen inguruan.

  • Gansta kultura. Aurretik aipatutako Gang edo Banda horien inguruan, kultura bat garatu da. Bere identitate ikurrak nagusitu dira: Biolentzia eta aberastasunaren glorifikazioa. Hau ikusgai dago rap eta hip-hop inguruko bideoetan eta aurreko puntuko Gansta kulturaren baitan. Gazteen erreferentzia, armak, luxuzko autoak, matxismoz jositako eszenak eta aberastasuna harrotasunez erakusten duten iruditeria da. 50 cent-en abesti sortak dioen bezala “Get rich or die tryin´” (bihurtu aberats edo hil saiakeran).

  • Pobrezia eta aukera eskasagoak. Testuinguru sozioekonomikoa. Pobreziatik ateratzeko bide ohikoena ikasketak eta lan gogorra dira. Auzo pobreenetan ez dira, ordea, aukera hauek nabarmentzen.

  • Familia desegituratuak, hala nola,  aita umeen hazkuntza eta hezkuntzan ardura hartze eskasa. Datuen arabera, guraso biak afroamerikarrak diren umeen ia erdia aita etxean ez dagoelarik hazten dira. Hanka egin duelako, dibortzioa tartean dagoelako, espetxeratua dagoelako edo hilda dagoelako. Baina datu hori beste talde etnikoetan (kaukasikoa, latino, asiarra, indigena edo hawaitarra) ez da %25etik gorakoa. Hortaz, pobrezia eta delinkuentziaren zikloa belaunaldi berrietan errepikatzeko joera arriskutsua gertatzen da.

Maywather boxealaria opulentziaren harrotasunaren erakusle da. The Money Team, bere arropa marka.

Aita etxean ez egotearen ondorioz, mutikoek erreferentzia gabe heltzen dira nerabezarora. Askotan, erreferente edo lidergo hori kaleko bandetan topatzen dute eta etxean latzagoa da bide horretatik ateratzea. Bandetan behin sartuta, oso erraza da delinkuentzian barneratzea eta hortik gartzelan edo hilerrian bukatzea. Hurrengo belaunaldia ziklo bera errepikatzeko aukera handia dago.

Beltzen bizitzek ez dute {benetan} axola

Beltzen aurkako arrazakeria sistemikoa?

BLMeko agintarien hitzetan, beltzen aurkako arrazakeria sistemikoa da eta zuriak dira horren errudun. Zuriek (edo kaukasikoak, AEBn kalfifikatu ohi den bezala) white privilege deritzonaz gozatzen dute. Eta opresio sistemiko horren tresna polizia bera da. Hori dela eta, polizian “defund” aplikatu nahi dute (poliziaren finantza baliabideak murriztu, arrazakeriaren aurkako ekimenetara bideratzeko), edo kasu batzuetan, desmantelazioa bera.

Aurreko argudiaketaren kontra, arrazakeria sistemikoa bera existitzen denik baztertzen dute beste batzuek. Lehenik, polizian bertan beltz asko daudelako, beheko mailetan zein goi karguetan. Beltzak poliziaren biktima izatea, delinkuentzia mailari dagokiona baino baxuagoa da (homizidio orokorren erantzule %50ean, poliziaren biktima %26an). Hau da, poliziaren biktima izatea (justifikatua edo ez), ez da helburua ondorioa baizik. Poliziek ez dituzte pertsonak atxilotzen kolorearen azalagatik, beste zirkunstantzia eta ingurumariren ondorioz baizik. Ziurrenik egongo dira, polizia zinez arrazistak eta helburu dutenak afroamerikarrak izorratzea, baina ziurrenik hori ez da arau izango, salbuespena baizik. Arrazakeria hori, antzina benetan errotutako arrazakerian du oinarri, baina zorionez, eskubide zibilen aldeko urteotako borroken ondorioz gainditua izan da.

Ikuspegi historikoa kontuan hartuz, azken hamarkadatan, delikuentzia eta homizidioak gutxitu dira proportzionalki. Errebolta eta manifestazioak 60 hamarkadatik gertatu dira, sonatuenak 1967ekoak Detroiten eta 1992ko Los Angeles-ekoak (Rodney King jipoitu zuten akusatutako polizien absoluzioaren ondoren), non 63 pertsona hil ziren. Bitxia da, Detroit-LA arteko istiluetan 26 pasa dira, eta LA eta Minnesotakoen artean 27. Eta presidentzia hauteskunde-urteak, aurtengoa eta 1992koa.

Poliziaren indarkeria eta basakeria saihesteko herraminta onenetakoa agente bakoitzak derrigorrezko kamera indibidualak eramatea da. Heriotzak nahiz suzko armak ekiditeko, Taser pistolak. Gaur egun, gainera, gizartean kamerak nonahi daude, bai kalean zein norbanakoaren eskuetan. Hortaz, esan daiteke, gaur egun kasu gutxiago gertatzen direla, baina grabatuagoak daudela. Edonola ere, heriotza bakarra, gehiegi da. Hori bai, beltza, zuria edo beste edozein arrazakoa dela ere. Guztion bizitzek axola dutelako.

Beltzen bizitzek ez dute {benetan} axola

Zer duzu buruan “Beltzen bizitzek ez dute (benetan) axola”-ri buruz

  • Argi eta garbi esplikatua. Ez dakit zergatik hain zaila den ulertzea. Ni hau bera esplikatzen saiatu izan naizenean hitz oso gogorrak entzun beharra izan ditut.