Banekien horrela izango zela…
Banekien horrela izango zela…
Lehen aldiz ikusi zintudanetik banekien gure harremana nahiko berezia izango zela. Begi bistan oso erakargarria zinela pentsatu nuen, eta hori, oso inportantea da niretzat. Oso ondo hasi genuen gure harremana, elkar ikusten genuen eta ez zegoen inolako arazorik, dena ezin hobeto zihoan. Institutuan hasi nintzenean, erlazioa ez zen aldatu, egunero elkar ikusten segitzen genuen eta azterketaren bat neukanean baino ez genuen gutxiago elkar ikusten.
Hilabeteak pasatu ziren eta harremanak 180ºko buelta eman zuen. Altxatzen nintzenetik zu ikustera behartuta nengoen, klasetan eta jatorduetan ere bai. Nire amak zioen erlazio toxikoa zela gurea, baina nik ez nion kasurik egiten, normaltzat hartzen nuen. Maiatza heldu zen eta berarekin batera selektibitatea. Hiru azterketa nituen egunero, eta arratsaldetan liburutegira joaten nintzen. Unadurarekin borrokatu behar izan nuen, eta ez nuen zure partetik inolako laguntzarik jaso.
Selektibitatea amaiturik, zugandik deskonektatzea lortu nuen eta momentu horretan konturatu nintzen zurekiko menpekotasuna pairatzen nuela. Hondartzara joaten ginen lagun guztiok, eta behin ere ez nuen zutaz pentsatzen. Konturatu nintzen bizitza bizitzen hasi nintzela, eta gure erlazioa bukatzeko momentua heldu zela.
Momentu ikaragarriak bizi izan ditugu elkarrekin, gehienak oso dibertigarriak. Eta egia da nire buruan oroitzapenak izaten lagundu zenidala, baina orain ez dut zure laguntza behar. Kanpoan bizitza sinestezin bat dago eta ez dut zugatik galduko.
Mugikor maitea, betirako agur esaten dizut.
[…] bezalako enpresa handietan, gure eguneroko bizitzan ezinbestekoak bihurtu ditugun sakelako telefonoak ekoizten dituzte; Apple enpresako iPad eta iPhone gailuak, baina baita beste marka batzuetakoak […]