Asko gura, gutxi barrura

Asko gura, gutxi barrura –

Umeak garenean guztiok ditugu mota askotariko ametsak, betetzeko zailagoak edo errazagoak izan daitezke, baina, ametsak direnez zailtasunak ez du axola. Ziurrenik umeen %50-a baino gehiagori entzun diegula esaten futbolariak izan nahi dutela.

Asko gura, gutxi barrura

Nagusiagoak egiten garen heinean, nerabezaroan sartzen garenean batez ere, amets asko galdutzat ematen ditugu, ideia asko nahasten ditugu, hau da, gure etorkizuna ez dugu oso argi ikusten; esango nuke gure bizitzako garai polit bat dela, baina aldi berean oso zaila. Gure bizitzako lehenengo atsekabe garrantzitsuak garai honetan jasotzen ditugu, ikasketak gero eta zailagoak dira eta hauek ere disgustuak ekar ditzakete. Gurasoekin daukagun harremana izugarri aldatzen da eta guretzat hori ez da lagungarria. Bat-batean konturatzen zara zure bizitza asko aldatu dela eta ez zarela lehen zinen ume mokoa, zure buruan ideiak argitzen joan behar zarela eta errealitatea nolakoa den ulertu behar duzu. Errealitatea nolakoa den ohartzen zarenean ume bat zinenean zenituen ametsak albo batera uzten dituzu eta zure bizitzako lehenengo erabaki garrantzitsuak hartzeko prest zaude.

Gaur egun 13 urterekin, DBH 3. Mailan, letren eta zientzien artean erabaki behar duzu. Horretarako zure etorkizunari buruz zerbait pentsatu behar duzu, zer izango den zuretzat baliogarriagoa edo zer gustatzen zaizun gehiago. Ez da beharrezkoa nagusia zarenean zertan lan egin nahi duzun jakitea, baina, gutxienez zertan ez duzun nahi lan egin jakitea ondo etorriko litzaizuke.
Aurrerago, ikasketak ez dira derrigorrezkoak jada, aukeratu behar duzu ikasten jarraituko duzun ala ez, eta jarraitzen baduzu, zer ikasiko duzun erabaki behar duzu. Erabaki hau ondo hartzea zure bizitzan zehar oso garrantzitsua izan daiteke, beraz, ondo pentsatzea komeni da eta zure bihotzak nahi duena egitea ezinbestekoa da, erabakitzen lagundu ahal zaituzte, baina, erabaki hori zurea baino ez litzateke izan beharko.

Nire kasuan, batxilergoa egitea erabaki nuen, errealitatea zein zen ikusiz, sortu nuen amets berria erdietsi ahal izateko, hots, Heziketa Fisikoko irakaslea izatea. Batxilergoa gainditu ostean unibertsitatera joatea erabaki nuen, amets berri hau lortzeko nahian.

Amaitzeko, gustatuko litzaidake esatea erabaki garrantzitsu bat hartu behar duen edonori, bihotzagaz erabakitzea, zure erabakiari buruz pentsatzen dutenak ez daukala inolako garrantzirik zu horrekin gustura sentitzen bazara, beraz, jendeari ez egin jaramonik eta zuri gehien gustatzen zaizuna aukeratu eta horregatik borrokatu lortu arte! ETSI BARIK!

Asko gura, gutxi barrura