Ainhoa Esnarriagak eta Paula Llanok irabazi dute 2024ko udaberriko Zuzeu Gaztea Saria
Ainhoa Esnarriagak eta Paula Llanok –
Joan den apirilaren 1etik ekainaren 30a bitarte, zazpi sinaduraren 17 sarrera argitaratu ditugu Gaztea atalean, eta guzti horietatik, Ainhoa Esnarriagaren “Hizkuntza kontzientzia” eta Paula LLanoren “Terrorista nazkagarri horiek!” idatziak nabarmendu ditugu gainontzeko guztien gainetik, 2024ko udaberriko Zuzeu Gaztea Sariarekin. Lehenak, bere euskalduntze prozesua kontatu digu, eta nola piztu zitzaion hizkuntza kontzientzia euskaldundu ahala. Bigarrenak, bortxa erabiltzeko monopolioa dutenen hipokresia azaleratu du. Saritutako idatziez aparte, gainera, oso interesgarriak begitandu zaizkigu beste hauek ere: Unax Estradaren “Euskara=segurtasun neurria. Iruzurrak saihesteko modua, Ainhoa Astarloaren “Egilea: munstro bat” eta Maddi Larrañagaren “Joseba Barandiaran, ekonomialari, euskaltzale eta bertsozale”. Lehenak euskara erabiltzeko arrazoi berritzailea eman digu, bigarrenak egilea eta obra bereizi ezinak direla defendatzen du, eta hirugarrena hikarekin saiatu da, noka erabili ez duen arren.
Zuzeu Gaztea Sariak udakoa banatuko du hurrengo, uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko idatziei dagokiona (hemen dituzu orain artekoak).
ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari
Ainhoa Esnarriagak eta Paula Llanok irabazi dute 2024ko udaberriko Zuzeu Gaztea Saria