Adierazpen-askatasuna kolokan

Adierazpen-askatasuna kolokan –

Azken urteotan adierazpen-askatasunaren mugei buruzko eztabaida garrantzi handia izan du gure gizartean. Zehazki, duela gutxi Pablo Hasel musikaria atxilotu zuten momentutik gori-gori dagoen kontua da, Twitterren eta bestelako sare-sozialetan batez ere. Beraz, adierazpen-askatasuna mugatu behar ote da?

Argazkia: Bizkaiko Hitza

Alde batetik, ezin da ukatu internet eta sare-sozialen erabileraren ondorioz adierazpen-askatasunak zenbait arrisku ekarri dituela. Izan ere, gizatalde jakin batzuen aurkako erasoak areagotu dira, hala nola errefuxiatuen aurkakoak, talde-erlijiosoen aurkakoak etab. Horrez gain, giza-eskubideen aurkakoak diren iritzi populistak geroz eta orokortuago daude, gizartea polarizatuz.

Beste alde batetik, ezin da ahaztu adierazpen-askatasuna edozein herrialde demokratikoren konstituzioan jasotako oinarrizko eskubidea dela. Gizakiok, izaki-arrazionalak garenez gero, geure pentsamendu eta ideiak plazaratzeko eskubidea dugu eta askatasun hori mugatzea naturaren aurka joatearen sinonimoa da. Gainera, arrazoiaz baliatuz jasotzen dugun informazioa aztertu dezakegu, eta horrek kritikoak izaten, iritzi propia izaten eta pertsonalitate indartsua izaten laguntzen digu, informazio edo datu baliagarriak eta  baliogarriak ez direnak ezberdinduz. Beraz, nahiz eta adierazpen-askatasunaren erabilera txarrak hainbat arrisku sor ditzakeen, eskubide hau mugatzea ez da zilegi.

Adierazpen-askatasuna kolokan
Argazkia: Arrosasarea.eus

Bestalde, oinarrizko eskubide demokratiko hori mugatuz gero, non jarri beharko litzateke muga? Desberdin pentsatzen duten pertsonei kartzela-zigorrak ezartzea eta ideologiak zentsuratzea onartezina da estatu demokratiko batean, eta demokraziaz mozorrotutako diktadura izango litzateke. Beste kontu bat horren atzean dagoen adierazpen-askatasuna erabiltzea jendea iruzurtzeko edota biolentzia sustatzeko; baina hori beste eztabaida baterako utziko dut.

Azkenik, norberaren ardurak eta inteligentziak gai horretan duen garrantzia nahi dut. Gizakiok irakurri, ikasi, entzun eta eztabaidatzen jakin behar dugu; gure adierazpen-askatasuna erabili behar dugu hain zuzen, Estatuak besteen eskubideak mugatu ez ditzan. Izaki arrazionalak gara, eta ez dugu behar besteek gurea den lana egitea. Izan ere, ariketa edo prozesu mental honi burutuz gero, gizarte moduan hobeak eta askeagoak izango gara, eta eztabaida hori behin eta betiko bukatu egingo da.

 

Adierazpen-askatasuna kolokan