Umorea eta maitasuna…
Umorea eta maitasuna –
Umorea maitasunean, umorean maitasuna. Maitasunean, umorea garrantzitsua da oso. Maitasunaren lehen urratsetan, umorez blai gaude. Bikotekidearen edozein keinu, pausu eta ekimen begi onez ikusten dugu. Irria eragiten digu, baita irribarrea edota algara ere.
Denbora pasa ahala, ordea, maitasunaren puntu goren horrek behera egiten du. Puztutako burbuila horrek eztanda egin dezake (gertaera zehatz batek eraginda) edo ohikoago dena, gutxika-gutxika desegiten da, poliki-poliki itzaliz.
Baina bilakaera hori ez da zertan txarra izan. Maitasun hori “beste” motako maitasun bihurtu daiteke. Agian ez du izango aurrekoaren grina eta zirrara. Bikotekideen artean, konfiantza erabatekoa izango da, onerako zein txarrerako.
Maitasunaren sugar hori bizirik irauteko, osagai garrantzitsuena umorea dela esango nuke gertaera bereziak alde batera utzita, betiere. Adibidez, bikotekideetako batek maitale izateak ezin da umore onaz konpondu. Traizioa da hori, eta nekez gainditu daitekeena.
Inolako gertaera ezohiko izanez gero, umorea bizirik mantentzea sintoma erabakigarria da.
Hori dela eta, artikulu honetan bikotean egin daitezkeen txantxa batzuk bildu ditut.
…
-
Orrialde, baina bi alde
Zure bikotekidea etxera bueltatzen denerako zu ez bazaude bertan, hurrengo ohartxoa jar diezaiokezu:
Orrialdea tolestuta…
Baina ohartxoa guztiz zabaltzerakoan…
Hementxe daukazue ohartxoan idatzita agertzen dena…
Mikel,
Gutun hau idaztea erabaki dut. Oso inportantea da, beraz, arretaz irakurri Gaur jada ez naiz bueltatuko Agian haserretuko zara, badakit Zuk egiten duzun afaria ez zait gustatzen Badakizu nekatua nagoela Ez dut nahi nigatik gehiago egitea Ezin dut egoera hau jasan Gogoratu, ez egon nire zain Gozatu zure bizitza Agur, Edurne |
| ezazu.
| 21:00ak baino lehen. | laztana. | baina ez zugatik. | , hartu ezazu atseden. | , gauen helduko naiz. | nirekin batera. Beti. | maitasunez
|
Gutun hau idazteko, buruari eragin diot. Horrela, ezkerreko aldea soilik irakurriz gero, badirudi Edurnek Mikeli betiko agur esaten diola. Eskumako atalarekin irakurriz, ostera, erabat alderantziz pentsatuko du.
Horregatik, mahai gainean oharra utzi behar zaio, baina eskumako aldea guztiz itsatsia, susto ederra har dezan! 🙂
…
-
Atzealdea garbitzeko eta alaitzeko!
Komunean papera agortzea ohikoa izaten da. Guk hori aurreikusi dugula pentsarazi ahal diogu, modu xelebre honekin:
…
-
Faktura eta harridura
Gogoratzen duzu, elkarrekin ateratzen hasi ginenean, dena partekatuko genuela esan zenidala laztana?
Bai, jakina.
Ba, beitu, hementxe heldu zait elektrizitate faktura…
…
-
Orri asko, eduki eskas.
Liburu bat! Hain justu berak nahi zuena! “Sexua 40 urte eta gero.”
Honen ostean dibortzioa eskatu zion. Txantxetan, nola ez!
…
-
Hau bai “kakatilua” (kaka-katilu)!
Nire emazteak bitxiak nahi zituen… ez zen pozik egon oparitu ondoren… baina ez dut ulertzen, nire ustez oso praktikoa da, eraztun eta katilu aldi berean! Berak, ordea, “kakatilu” deitzen dio!
…
-
Tente tentel!
Argiagoa izan behar litzatekeela errepikatzen dut: “Te katilu” bat eskatu nion eta hauxe ekarri zidan.
…
Zure bikotekidearekin denbora asko igarotzearen ondorioz, ezagutu dezakezu zer duen gustuko eta zer gorroto; baina batez ere badakizu barrea nola eragin, horregatik jokoak eta txantxak zuen artean ez dira inoiz amaitzen eta honek zuen harremana indartsuagoa egiten du.
Hementxe ditugu hainbat txantxa dibertigarri gehigarriak zure bikotekideari egiteko:
https://www.luvze.com/love-jokes/
…
Espero hemen aipatutako aholkuak baliagarri izatea!