Alu hori...! -
-Ba... beste zerbait espero nuen -esan zidan argentinarrak, nahastuta, Kontxa ikustera eraman nuenean....
Zer ikusirik ez -
Bitxia da zein gutxi duten amankomunean, familia izanik, bi hitzek: bata -"errenkada"- hain dotore, hain gogotsua, hain ameslaria... eta bestea -"lerro"- hain errealista...
Ez dakit ongi egiten nabilen: ba al ziren... liburu bat landatu, zuhaitz bat izan eta seme-alaba bat idatzi, ezta?
Edo seme-alaba bat landatu, zuhaitz...
En fin
...
-Zelata ezazu...- esan dit gaur mekanikariak oporretako susto ostean konpontzera eraman nion kotxea bueltatzerakoan.
-Zelata ezazu...- ahopean, autotik nirekin urruntzen...
Beldurrez gidatu dut ...
Ez dut hasten dudana inoiz bukatz...
...
- Obrarako lizentzia, mesedez?
- Agente jauna, hau hondarrezko gaztelu bat besterik ez da eta zazpi urte baino ez ditut.
- O-BRA-RA-KO LI-ZEN-TZIA!!
...
Nasako tipoak aharrausi egin zuen. Emakumeak bagoitik ikusi zuen eta ekiditu ezin izan zuen aharrausiak, saltoka, ahoz aho, metroko konboi osoa zeharkatu zuen. Neska txirikordadun batek Moyuan d...
Egunsentian -
-Bizitzarekin goizaldearekin bezala gertatzen zait: ez dakit dagoeneko beranduegi den edo agian oraindik goizegi.
-Zertarako?
-Edozertarako... gurerako, adibidez.
En fin
eguns...
Ez dut arropa militarra hain modan ikusten nola urtero desfile bat egiteko.
En fin
...
Arranopola
-Hondartzarako arropa probatu dut.
-Eta?
-Toalla da ongi geratzen zaidan gauza bakarra...
En fin
...
Hitzordu itsua -
-Ezagutuko nauzu tronpeta bat eramango dudalako.
-Zein eskutan?
Hitzordu itsua...
Esan zidan Maria zuela izena, maite ninduela, eta ez zuela inoiz, inola ere, hiru aldiz jarraian egia esaten.
F. León de Aranoa...
Single -
Zuhaitz batean zizelkatutako maitaleen izenak ikusten ditudanetan, pentsatzen dut zenbat jendek eramaten dituen labanak bere hitzorduetara eta maitasuna zer arriskutsua den konturatzen...
Aldapa behera trenbiderantz zihoalarik, baloiak, haurra ihesi zihoakiola ikustean, negar egiten hasi zen .
En fin
Alderantziz...
Glup-glup -
-Aztertzaile jauna, orduan... gainditu al dut gidabaimenerako azterketa?
-Errekatik atera bezain laster, esango dizut.
Glup-glup...
Ez, zirku hark ez zuen inoiz zorte handirik: nanoak hazi ez ezik, bala-gizonak kanoi-emakume batekin alde egin zuen.
En fin
...
Komek bizitzak salbatzen dituzte -
Goazen, umeak, bazkaltzera.
Komek bizitzak salbatzen dituzte...
Eroarena eginez -
- Gure geneak eta ingurunea dira gure erabakiak hartzen dituztenak. Gu kausalitatearen txotxongilo hutsak besterik ez gara...
- Azkenengo aldiz... nire gizonarekin oheratu zine...
Baltasar -
Angolatik etorri zen Eguberrian bertan, Adao Preto errege (eta mago) koroatua izan zen Soriako herri batetan.
-Eta hementxe nauzue tronuan... -azaltzen die bere pisu paterakideei egun...
2022 -
Espero duguna... Izango dena
2022...
Eguberri on! -
-Eguberri honetan Olentzerok telefono mugikorra ekartzen ez badit, ez duzue Umea berriz ikusiko -zioen Mikelek jaiotzaren aska hutsaren azpian utzitako oharrak.
Eguberri on...
Amak berokiaren lepoa estutzen dit, ez elurra egiten hasten duelako, elurra egiten hasi egin dezan baizik.
César Vallejo
Amaren eskuak
...
Duda-mudatan -
Erribera kalean topo egitean, begietara begiratu zioten elkarri, eta berehala konprenitu zuten bata bestearentzat eginak zirela. Baina biak presaka zebiltzan: bata bezero...
- Ekar iezadazue zaldirik bizkorrena -eskatu zuen gizon zintzoak-. Egia esan berri diot erregeari.
Marco Denevi, Veritas odium parit
bb
Azkar!...
Kezka -
-Ez kezkatu. Dena ondo aterako da -esan zuen borreroak.
-Hori da kezkatzen nauena -erantzun zuen hiltzera kondenatuak.
O.E. Van Bredam
Kezka...