Logure

Argazkia: Sander Sammy

Nasako tipoak aharrausi egin zuen. Emakumeak bagoitik ikusi zuen eta ekiditu ezin izan zuen aharrausiak, saltoka, ahoz aho,  metroko konboi osoa zeharkatu zuen. Neska txirikordadun batek Moyuan deskargatu egin zuen eta estudiante baten ezpainetan kaleraino atera zen.

Hor ahaurrasia Glovo-ko txirrindula batera igo zen eta etorbideko semaforo batean ezker eta eskumako oinezkoei ahoa zabalarazi zien.

Ni harrapatu nau Marisarekin terraza honetan eserita -Te aburres conmigo -aurpegiratu dit dagoeneko kalean behera bazihoan ahaurrasia. Moyuarantz.

En fin

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.