Zein da gizonen papera Greba Feministan?
Zein da gizonen papera Greba Feministan? –
Euskal Herriko Greba Feminista atarira jo du Salabardoak, deialdiarekin bat egin nahi duen gizonezkoak hartu beharreko jokabidea ezagutze aldera.
Emakumeok gaude deituta grebara, baina martxoak 8an ez dugu kapitalaren erreprodukziorako jarduerarik nahi. Beraz, gizona bazara eta greba babestu nahi baduzu, soldatapeko lana utzi norberaren eginkizunetarako egunak erabiliaz eta negozio propioa baduzu ateak itxi.
Emakume, bollera eta transak greban gaudenez gizonak etxeko eta zaintza lanez arduratu behar dira gizonak. Ondoren azalduko dira etxeko eta zaintza lanez arduratzeko moduak.
Gizona bazara zaintza lanez arduratzea da lehentasuna, eta ez mobilizazioetan parte hartzea.
Etxeko eta zaintza lanez arduratzeaz eskatzen dizugu, baina mobilizazioetan parte hartzen baduzu, gogoratu emakumeon* protagonismo eta bisibilizazioa ezinbestekoak direla. Gizon moduan, hori ahalbidetzea dagokizu, jar zaitez atzeko aldean, agindu edo azalpenik eman gabe.
.
Hemen doa, martxoaren 8an etxeko eta zaintza lanez arduratzeko eta greba bultzatzeko gizonentzako gida:
- Aita bazara zure seme-alabez arduratu eta eztabaida zein ikasle greba lagundu (guraso elkartean, eskolan…).
- Laguna bazara, zure lagunen umeak zaindu ditzakezu.
- Lankidea bazara, lantokian emakume* greba zabaltzeko, babesteko, zerbitzu minimoak egiteko edo emakume* lankideen lana egiteko eskaini ahal duzu zure burua. Eguneko soldata mugimendu feministari eman diezaiokezu, edo lantokian emakume* grebarentzat erresistentzia kutxa antola dezakezu.
- Enpresako nagusia bazara, enpresa itxi eta beharrezkoa bada zaintza kolektiborako espazioa irekitzea ahalbidetu.
- Ikaslea edota irakaslea bazara, eskolara joango ez diren emakume* ikaskideak eta ikasleen lanuztea babestu eta eskolak zaintza komunitariorako espazio bilakatu.
- Zure familian, elkarbizitza taldean edo inguru afektiboan zaintza behar duenik badago, has zaitez egun horretatik aurrera ohituraz emakumeok* betetzen dugun lan horretaz arduratzen.
- Zaintza komunitariorako espazioak autonomoki sortu (lantegietan, eskoletan, gaztetxeetan, e.a.). Gizonek ardura hartu behar dute, helburua ez da emakumeen* laguntzaile izatea.
- M8rako antolatzen diren bazkari herrikoietan e.a. lana egiteko zure burua eskaini.
- Zure inguruko norbait zaintzeko soldatapeko emakume bat badago (haur, adindun, bizilagun e.a.) zure burua eskaini egun horretan lan egiteko.
- Emakume* batekin harreman sexu-afektiborik baduzu, martxoaren 8an kalean egoteko behar duen laguntza guztia emaiozu.
- Zabaldu mezua zure lagun eta talde guztien artean. Militantea bazara, eraman zure eremu politikora.
- Ez kontsumitu. Batu zaitez kontsumo grebara.
- Greba egunaren aurretik eta ondoren beste gizonezkoekin bildu zaitezke, maskulinitateen inguruan elkarrekin hausnartzeko, lan pertsonala eta kolektiboa egiteko, zuen pribilegioez kontzientzia hartzeko eta menderakuntzarik gabeko jendartea lortzeko bidean pausoak emateko.
Greba feminista babesten ari bazara, zure lekua etxeko eta zaintzako lanetan dago!
Eta jaiotzetik duzun jatorrizko bekatua barkatua izan dadin, Simone de Deauvoirren liburu guztiak erosi eta irakurri eta Irantzu Varelaren 45€ko kurtsoan izena eman. Hortik aurrera, zeure burua zikiratu eta mugimendu feministak esaten duen oro txintxo bete. Matxista!
“Lankidea bazara, lantokian emakume* greba zabaltzeko, babesteko, zerbitzu minimoak egiteko edo emakume* lankideen lana egiteko eskaini ahal duzu zure burua. Eguneko soldata mugimendu feministari eman diezaiokezu, edo lantokian emakume* grebarentzat erresistentzia kutxa antola dezakezu.”
Ai ama, lanik ez eta gainera gure eguneko soldata pribilegiatuak garela dioen mugimendu feministari eman beharko diegu? Ez al duzue ba gure zergetatik bideratutako nahikotxo diru-publikoa eskuratzen?
Baino ze ostia da hau? Benetazkoa al da?
Ziur al zaudete ez dela mugimendu feminista barregarri uzteko eta gizon aliatuak umiliatzeko “fake” bat?
Ezker abertxalea bila ari da, bila ari da… eta bila ari denak jaso egiten du.
Feministak eliza katolikoa, vox eta falangea baino sexistagoak ote? Sekta ultraortodoxo baten kutsua hartu du. Edo da, hobe esanda.
Ni berriz gero eta konbentzituago nago euskararen aldeko borrokak feminismoarenarekin bat egin behar duela. Biak esku emanda, biak ala biak elkar lagunduz, helduko gara gauzak benetan aldatzera. Hori da bidea !
Gora Euskal Herriko Mugimendu Feminista!
Ah bai Amaraunaren erdian?! Esatea libre da baina zehaztuko zenidake mesedez feminismo honek ( feminismoa ez, feminismo hau baizik) zein lotura sinbiotiko duen, zeinaz euskara indartu eta indartu hasten den? Konbentzitzen banauzu, herriko elizara noa bihar pussy riotena egitera.
Bat nator Aintzanerekin: feminismo hegemonikoaren kutsu erlijiosoa itogarria da. Hauek femimonjak dira.
Feminismo hembristari ez!
Masculinismo machistari ez!
Berdintasun eta equitateari bai!
Ne quid metuas, Josu Lavin.
“… zuen pribilegioez kontzientzia hartzeko”.
“Pribilegio” terminoaren erabilera txoil oker eta inutila, Estatu Batuetako unibertsitate-giro progreetatik iritsi zaiguna.
Huts egite politiko larriagorik ba ote da, langile soil bati, ozta-ozta bere eskubideez baliatzen den herritarrari, “pribilegiatu” esatea baino?
Hitzek eta genero gramatikalak hainbesteko garrantzia duten garaiotan, zuzenbidearen termino funtsezko hori edozein modutan erabiltzen ari zarete. Eta total, ezertarako ez.
Sexismoari ez. Berdintasunaren aurka doaz jarrera sexista guztiak. Zer erakutsi zaie eskolan mutikoei greba debekatuz? Gutxiago direla? Gaizkileak direla? Sexismoa ona dela? Hau gaizki dago, oso gaizki…
Guztiok dakigu hau, baina gutxi batzuen reditu politikoa egiaren gainetik jartzen denean herriak garesti ordaintzen amaitzen du, historia berdina errepikatuz. Ausardia eta pazientzia herriari, beharko du-ta.