Soldata arrakala ez da lan gatazkarik gabe itxiko
Soldata arrakala ez da lan gatazkarik gabe itxiko –
Zer da soldata arrakala?
- Bertikala izan daiteke. Goi-mailako postuetan gizonak soilik daude.
- Horizontala izan daiteke. Kategoria berdintsuen artean, batzuk maskulinizatuak eta beste batzuk feminizatuak, azken horiek gutxiago kobratzen dute.
- Soldata arrakala da pandemian zehar langile edota lanpostu batzuk, gehienak feminizatuak, esentzialak direla esatea eta, aldi berean, prekarietatera kondenatzea.
- Soldata arrakala da garbitzaile gizon eta emakume baten artean ia 7.000€-ko aldea izatea urteko soldatan.
- Soldata arrakala da sektore feminizatuetan greba eskubidea urratzea, esentzialak direnaren aitzakiarekin.
- Soldata arrakala da sektore feminizatuetako hitzarmenak blokeatzea (4 lurraldeetako erresidentzietako hitzarmenak, ad.), hau da, haien lan baldintzak ez eguneratzea.
- Soldata arrakala tauletatik at dauden osagarriak dira, zeinak gizonei aplikatzen zaizkien.
- Behin-behinekotasuna emakumeetan gizonetan baino 10 puntu handiagoa da.
“Arrakalatik berdintasunera” zioen ELAko Zerbitzuak Federazioko azkenengo kongresuko leloak. Federazio horretan kokatzen dira egoera prekarioenen dauden sektore feminizatu gehienak; garbitasuna, merkataritza, ostalaritza, telemarketinga etab. Gaur harrotasunez esan dezakegu hamaika borroka aktibatu ditugula eremu horietan, eta industria federazioan bezain beste hitzamen sinatu ditugula.
Gure estrategiaren erdigunean zentroz zentro negoziatzea egon da, hitzarmen sektoriala gainditzeko eta hobetzeko. Horrela lortu ditugu akordioak: Elorrioko udaleko garbitasunean (%20ko soldata igoera), Ermuako udalean (%26) Guggenheim-eko garbitasunean (%20), Deustuko unibertsitateko garbitasunean (%22ko soldata igoera), Hondarribiko udalean (%22), Gorliz eta Bermeoko udaletan (%32 eta %10), Bizkaia plazan (%20) eta abar luze bat.
Gatazka horiek elementu komun bat dute, hainbat udalen menpe dauden langileak dira eta udalak publikatzen duen baldintza-agiriak jasotako lan-baldintzak aplikatzen zaizkie. Beraz, administrazio publikoa da soldata arrakalaren erantzule zuzena. Gatazka askotan Administrazioa da patronalik okerrena. Administrazio publikoan dago behin-behinekotasunik handiena, alegia, %44koa (eremu pribatuan baino handiagoa), gaur gure Administrazioak dira herri honetako ETTrik handienak. Horrek eragina du emakumeengan, behin-behinekotasuna emakumeetan gizonetan baino 10 puntu handiagoa baita.
Aipatutako akordioek etorkizunekoetara bidea irekitzen dute eta erakusten dute posible dela arrakalarekin bukatzea. Gure jardunean ezinbestekoa da borroka ezberdinen erreferentzia positibo eta feministak edukitzea.
Noski, akordio horiek ez dizkigute oparituko, izan ere, akordioak lortzeko gatazka luzeak jasan behar izan dituzte batzuetan langileek, sindikatuak eskura dituen baliabide guztiak erabiliz izan denbora, izan lan taldeak, izan zerbitzu juridikoak eta noski, izan erresistentzia kutxa. Hori da gaur egun ELAk soldata arrakalarekin bukatzeko egiten duen ekarpen nagusia gure herrian: gatazka greba sindikal feministen aktibazio, lanketa eta kasu askotan, garaipena!
Heriotz arrakala Ukraniako gerran!!!! Ejerzitoa sektore maskulinizatua da. Askoz gizonezko gehiago hiltzen dira frontean emakumezkoekin alderatuz. Errealitate hau aldatu dezagun!!!! Arrakalarik ez, ez hemen ez inon!!!!
Eta errusiako gizonentzat baita ere.
Quo vadis, ELA?
Leire, galdera bat: zergatik aztertzen dituzue gai batzuk genero ikuspegitik, eta besteak ez?
Lan merkatuan dagoen arazorik larriena lan istripuena da, baina hemen biktima ia denak gizonezkoak direnez, ez duzue ezertxo ere esaten.
Lotsa gutxi, eta manipulazio asko!