Markel Olano, plastiko beltzaren atzean lotsaz ezkutatua
Hondarribiako Alardearen kontura, Gipuzkoako Aldundiak hartutako jarrera gaitzetsi dute Klitto! aldizkari digital feministako arduradunek, Markel Olanori plastiko beltzaren atzean ezkutatu beharko lukeela esanda, lotsaren-lotsaz. “Matxismoaren alarde beste behin”:
Gipuzkoako foru aldundiak ez du Hondarribian Alarde parekidea babesten, “eztabaidak ekiditeko”
Bi hausnarketa-gai egon daitezke Alarde matxista eta parekidearen harira: lehena, matxismoa goratzen duen ekitaldi publiko bat egitea baimentzea erakunde publikoek; zeren eta, gogora dezagun, -beste motatako- terrorismoa goratzen duten ekitaldi, manifestazio, elkarretaratze, pintxo-pote, txokolatada eta abar publiko debekatzeko erraztasun agerikoa erakutsi dute herri honetan. Bigarrena, ustez herritarron ordezkari diren horiek berdintasunaren aldeko agerraldi publikoari bizkar ematea eta inongo erreparorik gabe zer eta eztabaidak ekiditeko dela esatea.
Zorionez esan beharko, gure ustezko ordezkari hauek ez dira herritarron isla, eta berdintasunaren alde gogor borrokatzeko prest, Jaizkibeleko Alarde parekidearen ausardia goraipatu nahi dugu Klitto!-n, ez bakarrik euren herrikideetako asko aurka dauzkatelako, baita Gipuzkoako erakunde publikorik handienaren babesik gabe egiten dutelako ere.
Alarde matxistako kideek jakin dezatela: badute lagun berri bat; berdintasunaren aurkako erasoan, emakumeen aurkako erasoan, lotsaren lotsaz, Markel Olano bera ezkutatu behar litzateke plastiko beltz baten atzean.
Alarde matxistaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dion babesaren harira, adierazpena argitaratu dute Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emakundek.
Irati Urkiola, Ana Iruretagoyena eta Malen Aldalur
Alardearekin jarraituta, gaiari buruzko beste bi idatzi argigarri dakargu sarrerara.
Batetik, Onddarbiko Pertsona Normalok-en “Dena ez da dirudien bezain polita”, egilearen beraren blog-etik jasoa. Bestetik, eta Argia aldizkaritik ekarri duguna, Gorka Bereziartua Mitxelena kazetariaren “Plastiko beltzen atzeko isiltasunak dioena”.
* Argazkia bertan Klitto!-n argitaratua da, beste sarrera batean.
Markel Olano, plastiko beltzaren atzean lotsaz ezkutatua
Hara! jada alarde tradizionalari, betikoari, matxista izendatzen eta terrorismoaren goraipenekin alderatzen hondarribiarrek zuen aldarrikapenetaz paso egiten dutelako. Gizartearen, ui barkatu, jendartearen ohiturak aldatu nahi dituzue zuen alukrazia inposatzeko baina ez duzue garaipena lortuko historiak hori erakusten du behin eta berriz, dena den jada ikusi dut zuen manifestazioetan burua estaltzen hasi zaretela, zuen etorkizuna aurreikusten agian?
Hobe zakar plastiko beltz horietan gizonari duzuen nazka eta gorrotoa sartuko bazenute.
Aiba! BETIKO “troll”ero goiz esnatu da gaur.
Denborak esango du zer den eta zer ez den troleoa.
http://topatu.info/wp-content/uploads/2015/08/eraso_sexistak_manifestazioa_donostia_2015_jaiak_11.jpg
http://www.frecuenciaprimera.org/extremos/135-burka.jpg
Aiba!. Zuzeun idaztera ausartzen dena feminista-internazionalista-guay izan gabe, troll da.
Jesus, Maria eta Jose, halakoak irakurri beharra ere!