Bigarren HearthStone karta joko txapelketa

Bigarren HearthStone karta joko txapelketa

Kaixo lagunok! Game Erauntsiak antolatzen duen HearthStone jokoaren bigarren txapelketa aurkeztu nahi dizuegu. Jokoaren “The Gran Tournament” hedapen berria atera dela aprobetxatuz, karta berriekin ondo moldatzen zaretela frogatzeko aukera ederra eta dibertigarria izango duzue. Prestatu zuen karta sortak zeren torneo handi honentzat sari potolo bat egongo da jokoan: PCn jokatzeko Diablo III jokoa eskuratzeko giltza (key) kode bat.

Blizzard etxeak kaleratu zuen karta joko honen bigarren kanporaketa txapelketa antolatu dugu. 30 jokalari arteko muga jarri dugu eta konkista (Conquest) modalitatean jokatuko dira partidak.

Joko hau gustuko baduzu, ez galdu aukera hau! Diablo III jokoa irabazteaz gain, euskal komunitatean erreferente bila zintezke HearthStone jokoan!

Ikusi arau eta baldintzak gure txapelketaren gunean eta eman bertatik izena!

Bigarren HearthStone karta joko txapelketa