Maskulinitateaz…
Maskulinitateaz … –
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza
Uda izaten da aktualitate gutiko garaia. Urte kargatu baten ondotik atsedenaldiaz gozatzeko norberak duen beharraren marka da eta ez baitezpada udan deus errateko ez dagoela. Zeren udak eman du zer eztabaidatzeko bidea: nazioartean gerlak, lehorte izugarriak eta tenperatura errekorrak, espekulazioaren aurkako borrokak, edota alokairuen mugatzearen dispositiboa gure lurraldean finkatuko dela berriki frantses etxebizitza inistroak egindako adierazpenak… Guziek merezi dute gogoeta, baina, maskulinitatearen indarraren adierazpen beharrari eta genero indarkeriar helduko diogu. Eta berezikiago maskulinitate adierazpen gehiegikeriak bultzatzen duen gizarte ereduaz.
Baionako bestetan gertatutakoa dugu horren lehen adibide latza. Aurtengo edizioaren bilan ofizialean lau bortxaketaren berri eman da. Horiei gehitu beharko genizkieke aipatzen ez diren emakumeen aurkako hainbat indarkeria matxista.
Herriko etxetik bestak “giro goxoan”-gertatu zirela erran da bestak bukatu orduko. Baina, horrelako bilana egiten delarik, “giro goxoa” izan dela erran daitekea? Gertakari horiek ez al dute bestetan inposatu den ereduari buruzko gogoetatzeko beharra zabaltzen?
Hau da norentzat eta zertarako egiten diren bestak: ordainduz geroz beren burua diskoteka erraldoi batean daukatela eta bertan edozer gauza egin daitekeela uste dutenentzat, ala beren herriko jaietaz jendetasunez gozatu nahi dutenentzat.
Argi da lehen jende multzoak hartu duela gaina. Ez da kanpoko jendeen edo tokiko jendeen errua, baina, bai, jai horietan eman diren egiteko moldeek inposatu duten ereduarena. Eta, horretan sartzen da maskulinitatearen adierazpen gehiegikeria. Horren adierazle dira gizon askok edonon pixa egiteko eta, gorputza erdi biluzik janzteko izan dituzten joerak.
Otuko litzaizueke zuen auzoaren ateanpixa egiten ibiltzea zakur baten modura? Edo edozein herriko karrikatan nikia kenduta galtza labur sexyekin ibiltzea? Emazte batek gauza bera egiten balu ez al luke askoren asaldatzea piztuko:”ze arduragabea den emazte hori”, “harrituko da gero bortxatua izatea”, edo“bortxatua bada bilatua du” bezalako adierazpenekin?
Baina, gizonezkoetaz ari girelarik adierazpenak bestelakoak izanen dira eta gorputzak inposatzen duen indar harremanak hartuko du gaina tamalez, hots maskulinitatearen adierazpen gehiegikeriak bai gizonen artean, eta baita gizon eta emakumeen artean ere. Baionako jaietan gertatutakoa berriki Espainiako football Federakuntzako Presidentea den Luis Rubialesek Emakumezkoen Munduko Football kopan jokalari bati emandako muxu bortxatuarekin lotu beharko genuke. Frantseskomunikabide batek horri buruzko informazioa zabaltzerakoan, Espainolak erotzat zituzten muxu “inozo” batengatik RFEF-ko lehendakaria kanporatzekotan zirelako.
Baina, karrikan gizon batek gorputz-enborra biluzturik eramatea karrikan bularrabiluzik eta football jokalari bati emakumea delakoan ahoan muxu bat emateaez dira ekintza “inozoak” gizarte eredu bat bultzatzen baitute.
Eta XXI. mendean barneratuak gaudela, gizarte modernoa, eta emakume eta gizonen arteko parekotasuna eta berdintasuna goraipatzen direlarik horrelako gertakariak salatzeaz gain, zigortu ere egin behar dira.
Gogoeta guzi honek azken punttu baten aipatzera bultzatzen nau, hau da, genero planoarena. Gure gizartean emazteen eskubideak ahanzteko eta askotan zapaltzeko dagoen joera horretan, emazteeneta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duen eredu indartsu bat lehenbailehenbultzatu beharra dela argi da. Eta, hura, izan ere, lehen lehenik mugimendu abertzalearen inguruan ditugun egitura askotarikoetan egin behar dugu.
Maskulinitateaz … Maskulinitateaz …
Maskulinitateaz baino… maskulinokeriaz, ezta?