Euskara atala Hala Bedi irratian (2022-2023)

Euskara atala Hala Bedi irratian (2022-2023) –

Euskara atala Hala Bedi irratian (2022-2023)Podcastak asko maite ditut, asko entzuten ditut. Bere sasoian bloga podcast bihurtzeko asmoa izan nuen, baina teknikak gainditu ninduen (asmoa hor dago, baina …).

Eta podcast-etan soziolinguistika (adiera zabalean, beti ere) lantzen bada, ba gusturago entzun izan ohi ditut. Urtero ekarri ditut MUko ikasleek egindako podcast-ak (Putzutik plazara 1 eta Putzutik plazara 2) eta iaz ere ekarri nuen blogera Irati Iciarrek Halabedi irratian egin zituenak. Eta oraingo honetan Ainhoa Pardinak Halabedi irratian egindakoak ekarriko ditut.

9 podcast dira, aski ezberdinak. Lehenengo biak hiztun berriei buruzkoak dira eta, ordutik, elkarrizketak egiten hasi zen Ainhoa: Paulina Toporowska, Joxe Mari Agirretxe, Beñat Garaio, Cira Crespo, Antton Telleria eta abar. Denak interesgarri eta denak entzungarri. Gozatu belarriak, irakurle (entzule).

Ainhoa Pardina Halabedi irratian:

  1. Hiztun berriak? Euskaldun zaharrak? Zergatik eta zertarako?
  2. Euskara hiztun berriak II
  3. Paulina Toporowskari elkarrizketa
  4. Joxe Mari Agirretxe Porrotxi elkarrizketa
  5. Gure esku ditugun baliabideak
  6. Beñat Garaiori elkarrizketa
  7. Cira Crespori elkarrizketa
  8. Antton Telleriari elkarrizketa
  9. Irati Iciar eta Julen Mendizabalekin solasean

Euskara atala Hala Bedi irratian (2022-2023)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude