“Lurra, gorputzak, adostasuna” tailerra Igartubeiti Baserri Museoan

“Lurra, gorputzak, adostasuna” tailerra Igartubeiti Baserri Museoan –

"Lurra, gorputzak, adostasuna" tailerra Igartubeiti Baserri Museoan

Igartubeiti Baserri Museoak Emakumeen Egunarekin bat egiten du, “Lurra, gorputzak, adostasuna” tailerra antolatuz, “Barne Begiradak” proiektuaren barne.

Gure erritmo, behar, nahi eta bulkadak aintzat hartzeko denbora-espazio bat proposatzen dugu. Zaintzak iraultza bihurtzeko. Proposamen fisikoetatik abiatuta, eusten gaituen lurrarekin, beste izakiekin eta geure gorputzarekin nola erlazionatzen garen ikertuko dugu. Bakarka eta taldean egiteko proposamen errazak partekatuko ditugu, hala nola gorputzaren kontzientzia, zentzumenak esnatzea, adierazpen askea, mugak jartzeko jolasak, entzuteko txandak, etab.

Gizakiak lurrarekiko harreman estuari esker garatu gara, beste izaki batzuekiko elkarreraginean eta naturarekiko kontaktuan. Izaki interdependenteak eta ekodependeteak gara.

Emakumeen gorputzen aurkako indarkeriak eta lurraldeen esplotazioa menderatze-sistema beraren parte dira, kapitalismo patriarkala. Badakigu gure gorputza ez dagoela isolatuta eta naturaren parte garela. Gure ingurunearekin dugun harremana geure buruarekin dugun harremanaren isla da. Geure buruarekin, gure gorputzekin, besteekin eta gure ingurunearekin dugun harremana samurtzeko eta leuntzeko gonbidapena da hau. Gure gorputzak lurretik datoz eta lurrera itzuliko dira. Lurra gara.

Maria Alonso del Val-ek eskainia. Talde bideratzailea, antzerkian aditua, artista multidiziplinarra. Jarduera hau Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen bidez finantzatzen da.

“Lurra, gorputzak, adostasuna” tailerra Igartubeiti Baserri Museoan