Gaur ere, martxoak 8
Gaur ere, martxoak 8 –
“Ni ez naiz feminista”, edo “ni ez naiz feminista eta ezta matxista ere”. Askotan entzuten ditut esaldi horiek gaur egun ere. Gizonen ahotik, baina baita emakumeen ahotik ere. Eta lasai gelditzen da hori bota duena. Niri, barrena erretzen dit, “ados, ez dut zurekin ezer jakin nahi”, esan nahiko nioke. Edo erantzungo nioke, “ba al dakizu zer den feminismoa?”. Arazoren bat dugu.
Berdintasuna lortua dugula, konparatzeko beste garai batekin edo Afrika beltzean ablazioa pairatzen duten emakumeekin, dio zenbaitek, “dena” edo “ia dena” lortua dugula diote. Eta nik barrenak irakiten ditut. Gauza asko lortu dira emakumeen askapen borrokari esker, feminismoari esker, baina ikaragarri gauza daude oraindik lortzeko. Zergatik erreakzionatzen dute zenbaitek beti beste garai batzuekin edo beste herrialde/kultura batzuekin konparatuz gaur eta hemen dugun egoeraz hitz egiten hasten garenean?
Zergatik urduritzen dira hainbeste gizonezko –eta emakume zenbait- “feminismoa” entzuten dutenean? Zergatik ez dute euren borrokatzat ikusten? Non daude gizonak? Martxoaren 8an ateratzen ohi da norbait kalera, baina non daude gizon feministak?
Betiko erantzuna jasoko du galdera horrek: “Emakumeek monopolizatu egin dute borroka hori”. Eta nik diot, zeinen gustura hartuko genituzkeen gizonezkoak (eta baita emakumezko gehiago ere!) edozein emakume edo elkarte feministatan. Borroka honek gizonezkoei ze askatasun ekarriko dien ulertu ezean, zail izango da gizonezkoak inplikatzea!
Baina askatasunak pribilegio batzuk galtzea esan nahi du. Hegemonia galtzea, boterea galtzea, espazioa galtzea, lanak partekatzea…
Eta ziur naiz gizonezko asko, asko eta asko prest daudela horretarako, beste behin ere planteatu genuen gai hau. Baina ez dute espazioa topatzen feminismoaren barruan. Arazoren bat dugu, beraz.
Beno, bat ez, arazo ugari ditugu. Martxoak8ari buruzko irratiko tertulietan entzun dut hurrengo urtean egun hau ospatu beharrik ez izatea seinale ederra litzatekeela, baina niri, errege magoei egin beharreko eskari zerrenda hain-hain luzea atera zait… galdera hauek etorri zaizkit burura bat-batean:
- Nork betetzen dituzte nagusiki zuk lan egiten duzun lekuan erantzukizun-lanpostuak?
- Soldata berdina kobratzen dute lan berdina egiten duten gizon eta emakumeek?
- Nork uzten du lana gurasoen edo seme-alaben kargu egiteko? Nork hartzen ditu murrizketak?
- Menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenek ze kobratzen dute? Ze lan baldintza dituzte?
- Krisiak zerbitzu sozialetan ekarri duen murrizketak zeini eragin dio bereziki?
- Nor arduratzen da zure etxeko lanez? Zur etxeko martxaz?
- Pentsioen erreformak zein kaltetzen du bereziki?
- Zenbat emakumek jasan dituzte tratu txarrak?
- Ezagutzen al duzu tratu txarrik jasan ez duen emakumerik?
- …
Gauza asko dago egiteko.
Gizakiaren eguna behar dugu. Emakumeen borroka ona da, baina XXI. mendean gehiago behar dugu, berdinak izan nahi badugu.
* -Nork betetzen dituzte nagusiki zuk lan egiten duzun lekuan erantzukizun-lanpostuak?
Emakumezkoek
* -Soldata berdina kobratzen dute lan berdina egiten duten gizon eta emakumeek?
Bai
* -Nork uzten du lana gurasoen edo seme-alaben kargu egiteko? Nork hartzen ditu murrizketak?
Kasuaren arabera.
* -Menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenek ze kobratzen dute? Ze lan baldintza dituzte?
Gutxi. Txarrak. Gehienak etorkinak dira.
* -Krisiak zerbitzu sozialetan ekarri duen murrizketak zeini eragin dio bereziki?
Etorkinei eta langabetuei.
* -Nor arduratzen da zure etxeko lanez? Zur etxeko martxaz?
Ni. Ni.
* -Pentsioen erreformak zein kaltetzen du bereziki?
Pentsiodunak
* -Zenbat emakumek jasan dituzte tratu txarrak?
Gehiegik.
* -Ezagutzen al duzu tratu txarrik jasan ez duen emakumerik?
Asko.
Egia da, gauza asko dago egiteko.
* -Nork betetzen dituzte nagusiki zuk lan egiten duzun lekuan erantzukizun-lanpostuak?
Gizonezkoek
* -Soldata berdina kobratzen dute lan berdina egiten duten gizon eta emakumeek?
Bai
* -Nork uzten du lana gurasoen edo seme-alaben kargu egiteko? Nork hartzen ditu murrizketak?
Kasuaren arabera, baina gehienetan emakumezkoek.
* -Menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenek ze kobratzen dute? Ze lan baldintza dituzte?
Gutxi. Txarrak. Gehienak etorkinak dira. Baina tranparik ez egiteko esango dut etorkinak eta emakumezkok izaten direla.
* -Krisiak zerbitzu sozialetan ekarri duen murrizketak zeini eragin dio bereziki?
Etorkinei eta langabetuei.
* -Nor arduratzen da zure etxeko lanez? Zur etxeko martxaz?
Biak.
* -Pentsioen erreformak zein kaltetzen du bereziki?
Pentsiodunak, baina lan merkatua eratua dagoen moduagatik eta bakoitzak daukan lan motengatik emakumezkoak gehiago izango dira.
* -Zenbat emakumek jasan dituzte tratu txarrak?
Gehiegik.
* -Ezagutzen al duzu tratu txarrik jasan ez duen emakumerik?
Asko.
Egia da, gauza asko dago egiteko.
Nik ere uste dut Gizakiaren edo berdintasunaren egun bat beharko genukeela, baina lehenik martxoaren 8ak emakumeen aldeko benetako eguna beharko luke eta beraiek beraien bidea egin dezaten utzi. Gizonok agindutako eta matxista suertatu den (ez zuen nahita ez bide hori hartu beharrik) sistema batetatik berdintasunera hurbildu nahi izatea tranposoa dela uste baitut.
* -Nork uzten du lana gurasoen edo seme-alaben kargu egiteko? Nork hartzen ditu murrizketak?
Kasuaren arabera, baina gehienetan emakumezkoek.
Egia, ez dut ezer ezkutatu nahi izan nire erantzunean, sinatzen dut zurea.
* -Menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenek ze kobratzen dute? Ze lan baldintza dituzte?
Gutxi. Txarrak. Gehienak etorkinak dira. Baina tranparik ez egiteko esango dut etorkinak eta emakumezkok izaten direla.
Baita. Tranpa ikusi nahi izan duzu baina ez zen nire intentzioa. Egia da.
* -Pentsioen erreformak zein kaltetzen du bereziki?
Pentsiodunak, baina lan merkatua eratua dagoen moduagatik eta bakoitzak daukan lan motengatik emakumezkoak gehiago izango dira.
Ez daukat daturik hainbeste zehazteko. Baliteke.
Nik ere uste dut Gizakiaren edo berdintasunaren egun bat beharko genukeela, baina lehenik martxoaren 8ak emakumeen aldeko benetako eguna beharko luke eta beraiek beraien bidea egin dezaten utzi. Gizonok agindutako eta matxista suertatu den (ez zuen nahita ez bide hori hartu beharrik) sistema batetatik berdintasunera hurbildu nahi izatea tranposoa dela uste baitut.
Galderak zuzenean erantzutera mugatu naiz, tranpa egiteko intentziorik gabe, urtero egun honen inguruan ateratzen diren datu asko interpretazio interesatuekin eta tranpa egiteko intentzio nabarmenarekin plazaratzen direlako. Aukera berdintasunean sinesten dut, oraindik urrun gaudela uste dut baina asko sentitzen gara ezeroso zabaltzen diren mezu batzurekin. Badakit ez dela politikoki zuzena hala esatea, baina galderak erantzutean galdetzean izan duten baino intentzio hobea izan dudala konbentzituta nago.
Galderek ez dute intentzio txarrik izan. Kontua da egun hauetan zuk diozun bezala datu asko interpretazio interesatuarekin ematen direla, baina nire ustez, zuk diozunaren aurkako zentzuan ere bai. Egoera hobetu dela sinetsarazi nahi zaigu, eta ados nago hobetu dela esatean, baina ez da egoera ona; bereizkeria, desigualdadea nozitzen jarraitzen dugu. Galdera horiei erantzun zintzoak ematea besterik ez dago ikusteko emakumeok, oro har, egoera okerragoa bizi dugula.