Markel Olano Vs. Odon Elorza Facebooken

Markel Olano Vs. Odon Elorza Facebooken

Afera Donostiako Talent House-n inaugurazioan gertatutakoaren gainean Markel Olanok bere pefilean jarritakoagatik hasi zen. Olanok esandakoaren arabera, inaugurazioan ziren arduradun sozialistek komunikabideak bera baino goizago deitu zituzten. Ondorioz, komunikabide gehienetan Olano ez zen agertu. Facebooken egindako adierazpen horri erantzunez Odon Elorza Donostiako alkateak iruzkinen atalean idatzi zion Olanori eta gezurtatu egin zuen Olanok esana. Ondoren, Olanok iruzkinetan bertan erantzun zion. Hortik aurrera baten eta bestearen inguruko jendeak, nahiz herritarrek beren iritzia eman zuten. Guztira 35 iruzkin bai!

NDYyOA==

Hona artekoa ikusita, batek sare sozialek egungo komunikazio publiko eta politikoan jokatzen duten paperaz zer pentsa ematen du. Argi dago ohiko komunikabideetatik haratago doala egungo komunikazio politikoa eta sare sozialetan ere baduela lekurik. Onerako edo txarrerako (hor iritzi ezberdinak badira), baina ukatzerik ez dago komunikazioaren paradigma aldatuta, politikagintza bera ere aldatzen dela, eta azken batean, baita gure demokrazia sistema ere. Oraindik sare sozialen erabilera politikoaren “haurtzaroan” gaude, eta ikusi beharko da datozen urteetan zein den erabilera horren bilakaera. Baina ia ziur nago gorantz egingo duela.

Baian imajinatzen al dituzue Facebooken eztabaidatzen Obama eta Sarkozy? Edo Rajoy eta Zapatero? Edo Jose Luis Bilbao eta Iñaki Azkuna? Niri behintzat harrigarria egingo litzaidake. Ez nau harritzen ordea atzo Gipuzkoako arduradun politikoek egindakoak bi arrazoirengatik. Lehenik eta behin, Markel Olanok bere kudeaketaren parte, normalean Facebook asko erabiltzen duelako bere ekintza, albiste zein ideien berri emateko, eta hala nahi duten erabiltzaileekin hitz egiteko. Horregatik, ez da harritzekoa Talent House etxearen inaugurazioan gertatutakoaren berri sare sozialean ematea. Bigarrenik, Odon Elorzaren bilakaera eta izaera ikusita ere, ez da harritzekoa hika-mikaren bila sartu izana. Olanok lau urte hauetan bultzatutako lidergo partekatuaren kontzeptua ez du oraindik guztiz barneratu alkate pertsonalistak. Donostian egindako ia lan eta inbertsio guztien zati garrantzitsu bat beti Foru Aldundiak finantziatzen du gipuzkoar guztien diruarekin, baina Odonek beti berea bakarrik balira bezala, eta berak bakarrik patrikako diruz ordaindu balitu bezala jokatzen du. Horregatik ez da harritzeko Odonek inaugurazioan komunikabideak lehenago deitu izana, eta ezta Olanoren iruzkinetan idatzi izana ere.

Kontu honetan guztian harritzekoena zera da: Markel Olano ez bezala, Odon Elorza iritsi berria da Facebookera, hain justu ere hauteskundeetarako bi hilabete pasatxo falta direnean. Alde batetik orri bat badu sare sozialean 49 jarraitzailerekin. Eta bestalde, bere perfil pertsonala ere badu lau lagunekin (ez da hau ere harritzekoa, donostiar guztiek bai baitakite Odonek ez duela ia lagunik eta erabat gizon bakartia dela). Eta kasualitatez, alkateak bere perfilarekin egindako lehen  ekintza Markel Olanoren perfilean idaztea izan da. Bere perfila zabaltzeko izango zen? Facebooken dagoela ezagutzera emateko? Akaso bai. Horrelako truko komunikatiboak ez dira gaur goizekoak. Baina Odon enteratu ez dena zera da agian: Facebooken ez duela aurkituko Gipuzkoako komunikabideetan daukan peloteo eta aldekotasuna, eta ez dituela izango kazetari “laguntxoak” bere propaganda egiteko.

NDYyOQ==

Odon Elorza, ongi etorri Facebookera! Ongi etorri komunikatzeko denok aukera berberak ditugun kanalera! Aholku moduan, utzi alkatetza eta hasi sarean sozializatzen, jubilaziorako ongi etorriko zaizu eta lagun gehiago edukitzea.

Irudia | Markel Olanok Facebooken jarritakoa | IL | Creative Commons By SA
Irudia | Odon Elorza eta Markel Olanoren hika-mika | IL | Creative Commons By SA
Irudia | Odon Elorza Facebooken | IL | Creative Commons By SA

Markel Olano Vs. Odon Elorza Facebooken

Herrigintzan, euskaran, gizartean eta oro har pertsonengan interesa duen gazte donostiarra naiz.

7 pentsamendu “Markel Olano Vs. Odon Elorza Facebooken”-ri buruz

  • haritz rodriguez 2011-03-12 14:14

    Ba zer nahi duzue esatea, tamalgarria iruditzen zait politikariek nola erabiltzen dituzten guztion diruarekin sortu/eraikitako egitasmoak bere irudia saltzeko.

    Aspaldian behin eta berriz errepikatu dut. Nik debekatu egingo nieke politikari guztiei herritarron diruarekin sortutako ezer inauguratzea horrelako ekitaldiekin.

    Abian jar dezatela, egitasmoaren ardura duenak beharrezkoa balitz eman ditzala hedabideen aurreko azalpenak, eta kitto. Ez kanaperik, ez saraorik eta ez politikarien onanismo ekitaldirik.

    Elkitaldi horietan gastatutako diruarekin beste zenbait egitasmo aurrera eramateko aukera legoke, gainera.

    Beraz, esandakoa, legez debekatuko nuke politikariek ezer inaugratzea.

    Amen

  • Ba zer nahi duzue esatea, tamalgarria iruditzen zait politikariek nola erabiltzen dituzten guztion diruarekin sortu/eraikitako egitasmoak beren irudia saltzeko.

    Aspaldian behin eta berriz errepikatu dut. Nik debekatu egingo nieke politikari guztiei herritarron diruarekin sortutako ezer inauguratzea horrelako ekitaldiekin.

    Abian jar dezatela, egitasmoaren ardura duenak beharrezkoa balitz eman ditzala hedabideen aurreko azalpenak, eta kitto. Ez kanaperik, ez saraorik eta ez politikarien onanismo ekitaldirik.

    Elkitaldi horietan gastatutako diruarekin beste zenbait egitasmo aurrera eramateko aukera legoke, gainera.

    Beraz, esandakoa, legez debekatuko nuke politikariek ezer inaugratzea.

    Amen

  • Gari Garaialde 2011-03-13 14:13

    Orain 2 edo 3 urte (agian gehiago) hauteskundeen aurreko hilabetean ezer ezingo zutela inauguratu ebatzi zuten gure politikariek. Ba orain hauteskundeen aurreko hlabetearen aurreko hilabetean inauguratzen dituzte. Lotsatu gabe, gorritu ere egin gabe.
    Eta horrela inauguratu zuten aurreko astean 2.009an jada politikari ber-berek inauguratu zuten Irungo industrialdea…
    http://irun.hitza.info/2011/03/11/araso-industrialdea-inauguratu-dute-urte-eta-erdian-bigarrengoz/
    Nik politikariak debekatuko nituzke, zuzenean.
    Zu hor ta ni hemen.

  • Mikel Agirre 2011-03-14 12:12

    Markel Olano ez zen Arason izan. http://tinyurl.com/6hky28m Politikariak debekatu bai, eta baita kazetari txarrak ere…

  • Gari Garaialde 2011-03-14 12:25

    Eta irakurle kaxkarrekin zer?
    Artikuloa irakurrita, Markel Olano 2.009ko hartan izan zela jartzen baitu.
    “(…) 2009ko urriaren 26an inauguratu zuten Irungo industrialde handiena izango dena. Ekitaldi hartara erakunde guztietako ordezkari anitz hurbildu ziren, hala nola, Markel Olano ahaldun nagusia (…)”

  • Mikel Agirre 2011-03-14 12:32

    “Eta horrela inauguratu zuten aurreko astean 2.009an jada politikari ber-berek inauguratu zuten Irungo industrialdea…”. Baino Markel Olano ez zen Arason izan pasa den ostiralean. Galdeiozu bertan izan zen kazetariren bati. Eta, bestela irakurri esteka hau: http://tinyurl.com/6hky28m Kazetari txarren artean ez zintudan sartu nahi, Gari, baina posizio temati defendatzen baduzu, zerorrek ikusi. 😉

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-03-14 15:17

    Lehendik ere aski debeku ez al dugu? Ez dago ba bide hobeagorik gauzak hobetzeko, debekatzeaz gain!