Frantziako legeak zigorra ezarriko die adingabeak hormonatzeari uko egiten dioten mediku eta psikologoei

Frantziako legeak zigorra adingabeak hormonatzeari uko egiten dioten mediku eta psikologoei – 

Frantziako legeak zigorra ezarriko die adingabeak hormonatzeari uko egiten dioten mediku eta psikologoei, eta trantsizio medikoa ez diren terapiekin seme-alabak tratatzen saiatzen diren gurasoek seme-alaben zaintza galduko dute.

Frantziar estatuan, beren gorputzarekin gustura ez dauden haurrak medikazioaren eta kirurgiaren bidez tratatzen ez dituena zigortzeko legea indarrean sartu da, genero-identitatearen aitzakiapean. Espainiar estatuan tramitazioan dagoen trans legea deritzonaren parekoa, alegia.

Berriaren titular eta albiste honek errealitatea ezkutatzen du.

berria.eus/frantziako-parlamentuak-sexu-orientazioa-aldatzeko-terapiak-debekatu-ditu

Sexu-orientazioa aldatzeko terapiak debekatuta zeuden dagoeneko, Espainiako estatuan bezalaxe. Baina, ba al dago haurrak pubertaro-inhibitzaileak, hormona gurutzatuak edo mastektomia bikoitzak hartzera bultzatzen dituena baino bihurtze-terapia basatiagorik? Bada, hori da gaizki deituriko trans lege hauek legeztatzen dutena. Hain zuzen ere, hitzaurreetan eta ia prentsa guztiaren titularretan esaten denaren kontrakoa.

Frantziako legeak zigorra ezarriko die adingabeak hormonatzeari uko egiten dioten mediku eta psikologoei, eta trantsizio medikoa ez diren terapiekin seme-alabak tratatzen saiatzen diren gurasoek seme-alaben zaintza galduko dute. Profesionalentzako isunak onartu dira, baita beren lanak galtzeko aukera ere. Mugaren alde honetan aurreikusten diren isunak, berriz, are handiagoak dira, 150.000 €ra iritsi baitaitezke.

Espainiako trans legeak, antza denez, Frantziakoak baino mozal lege gogorragoa du, isunak LGTBIQ+ kolektiboaren agindupeko komisionatu batek jarriko ditu, eta transfobia egozten zaion edozien akusaturi jarriko zaizkio. Akusazioa sentitutako izenordainak ez erabiltzea izan daiteke edota emakumezkoak bakarrik direla emakume esatea.

AMANDA guraso elkarteak eta DoFemCo irakasle feministen elkarteak diotenez, dagoeneko espainiar estatuko ikastetxeak ikasleen trantsizioa bideratzen ari dira familiek jakin gabe. Gurasoek ikastetxeak bilerara deitzen dienean jakiten dute. Lege erreakzionarioak, sexistak eta homofobo kamuflatuak dira, homosexualentzako eskubidez jantzita, eta tratamendu mediko esperimentala finkatzea dute helburu, haurrentzat eta gazteentzat ondorio larriak dituena.

Bestalde, aste honetan bertan jakin dugu, Andaluzian, tankera bereko lege autonomikoa indarrean sartu bezain pronto, psikologo feminista bati salaketa jarri diotela, konbertsio terapiak egitearen aitzakipean, nahiz eta tratu txarrak eta indarkeria obstretikoa jasan duten emakumeekin soilik lan egiten duen. Psikologoak sarri defendatu du sareetan generoa deuseztatu behar dela. Hori baieztatzeagatik – Istanbuleko Hitzarmenak dioen gauza bera, bide batez- 120.000 € ko isuna eta tarte baterako inhabilitazioa ekar diezazkioke salaketak, besteak beste.

 

Frantziako legeak zigorra ezarriko die adingabeak hormonatzeari uko egiten dioten mediku eta psikologoei, eta trantsizio medikoa ez diren terapiekin seme-alabak tratatzen saiatzen diren gurasoek seme-alaben zaintza galduko dute.

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

9 pentsamendu “Frantziako legeak zigorra ezarriko die adingabeak hormonatzeari uko egiten dioten mediku eta psikologoei”-ri buruz

  • Alpargatero 2022-02-10 11:35

    Absurdoa, erokeria, distopia… lege bihurtzen direnean… Orwel eta Kafka motz geratu zirela ikusten ari gara.

  • Naizen elkarteko sexologo batek duela aste bat RTVEn ,10-11 urteko neska ta mutilei eman zien hitzaldi batean.
    Zure apetek,zer jolas mota gustoko dituzun,ilea nola eramatea gustoko duzun, zer janzten duzun…zer sexukoa zaren esaten dute.
    Misoginia,homofobia,umeekiko tratu txarrak… Hori da erakunde hauen atzetik dagoena.

  • Alpargatero 2022-02-11 09:34

    Zuk “Naizen” idatzi eta nik “Nazien” irakurri…. Kasualitatea ote?

  • Pentsamendu bakarra bere potentzial guztian. EHFE segi gogor lanean, jendarte honek zuen behar handia dauka eta.

  • Alpargatero 2022-02-11 15:05

    Datorkigun lege horren aurka protesta egiten duzue feminista erradikalok, baina zuek ere bidea zabaldu zenieten era horretako zentzugabekeriei beste zentzugabekeria eta injustizia batzuk babestu zenituztenean. Horiei esker, gaur eta hemen, gizonok bigarren mailako herritarrak gara. Errugabetasunaren presuntzioa galdu dugu legearen aurrean, demonizatuta gaude, boteretik sustatutako sexuen arteko gerra artifizial baten erruz, gizonak soilik epaitzen dituzten salbuespenezko epaitegiak ditugu… Eta orain, badirudi bide ero horretan urrutiegi joan direla batzuk, baita feminista erradikalen ikuspunturako ere. Izan ere, ez emakumerik ez gizonik ez baldin badago, dena “konstruktu sozial bat” baldin bada, norbera gizona edo emakumea, edo ez bata ez bestea (edo beste edozer) izan badaiteke bere gogo edo aldartearen arabera… Zer zentzu dauka feminismoak?

  • Hi alpargatero, gizonezkoa bigarren mailako biztanlea dela esatea geixko esatea dela uste dut! Ez dut uste inondik inola ere egoera hori denik.
    Argi dago gai oso korapilatsua dela eta gizartea oraindik ez dela gai gai honek bereganatzen duen guztia barneratzeko.

  • Amonamantangorri 2022-02-11 22:45

    Egunen batean, hemendik hogei urtera edo, lotsatu eta damutu eginen gara, gaur gai honetan onartzen ari garen basakeriengatik, batez ere haurrekin.

    Berdin dio EAJ, Na+ edo EH Bildu, Sánchez nahiz Macron. Denak arduragabekeria beraz ari dira.

  • Antton Erkizia 2022-02-12 13:15

    Denak arduragabekeria beraz…” Egitan hala uste duzu?

    Merituak, onespenak eta soldatak hartzerakoan berdinak ez garenez, txaloak hartzerakoan sendagileak eta pazienteak berdinak ez garen heinean, irakasle eta katedradun eta sasi-herritar-ez-jakinen artean aski ederki bereizi izan dituzun horrek, Amonamantangorri, orain nola leporatu arduragabekeria bera gobernuan daudenei, indarra dutenei edo oposizioari?

    Militarizazioa eta kontrol gosea badakigu nondik datorren eta norentzat den egurra. Ardura bera?
    Egongo da ardurarik, bai, oposizioa aski irmoa ez egiteagatik, edo egiten uzteagatik, eskaileran, herritar xume ez-jakin hori arte…
    Baina erantzukizuna ez da berdina, adixkide.
    Bortxa eta abusu instituzionalaren ardura lehena “autoritatea” zeratenok lehendik. Besteok ere, bakoitzak berea, baina gero, ondoren…
    Denok zaku berean sartzea tranpa da.

  • Jarrai dezagun txorakeria hauetan denbora galtzen, oso modernoak gara eta. Bitartean, jaiotza tasa negargarriak dauzkagu eta jaiotzen diren haurren %30aren gurasoak atzerritarrak dira, baina hemen dena ondo doa ta, gora euskadi!