Bakarrizketa feministen I. lehiaketa
Bakarrizketa feministen I. lehiaketa –
Nafarroako Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeon Plataformak bakarrizketa lehiaketa bat deitu zuen uda hasieran, azaroaren 25aren inguruan Plataforma horrek urtero egiten dituen jardueren barruan.
Bakarrizketak aurkezteko epea irailaren 30ean amaitzen zen, baina Plataformak epea urriaren 20ra arte luzatzeko erabakia hartu du. Dataz aldatzeko arrazoia jarduera hau zabaltzeko izan ditugun zailtasunak izan dira. Beste deialdi batzuetan egin dugun bezala, lehiaketaren sustapena sare sozialen bidez egin dugu nagusiki, eta publiko egin genuenetik eraso ugari jasan ditugu, Facebookek gure argitalpena ezabatzeraino.
.
Sare sozialetan jasandako erasoak salatu
Plataformatik eraso horiek guztiak eta bizi izan dugun jazarpena salatu nahi ditugu, ez bakarrik gure kasuan, baita, oro har, emakumeok eta mugimendu feministak esparru guztietan jasaten duguna ere, baita sareetan ere. Era berean, onartezina iruditzen zaigu facebookek edo beste edozein plataformak horrelako jarduerak gaitzestea, emakumeen irainak eta jazarpena ahalbidetzen eta bermatzen dituen bitartean. Behin eta berriz oihukatu dugu gaua eta kaleak ere gureak direla, jaunak; gaua, kaleak, sareak eta bizitza ere gureak dira. Patriarkatuaren, irainen eta matxismo amaigabearen aurrean, guk oso argi daukagu; feminismo gehiago.
Izen ematea: Urriak 20 baino lehen nomasviolenciasexista@gmail.com helbidean.
Bakarrizketa feministen I. lehiaketa