Zizur Nagusiko Udalak errekurtsoa, euskara ez puntuatzeko
Zizur Nagusiko Udalak errekurtsoa, euskara ez puntuatzeko –
ZIZUR NAGUSIKO UDALAK ERREKURTSOA, EUSKARA EZ PUNTUATZEKO
2021eko apirilean, Zizur Nagusiko Udalak ez zuen euskara jakitea baloratu atezainen zerrenda jakin bat eratzeko deialdian (2021eko apirilaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Herritar batek interpretatu zuen ez zela bete Zizur Nagusiko Euskararen Ordenantza, eta errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian. Hark arrazoia eman zion herritarrari, eta euskara puntuatu behar zela erabaki zuen (% 10eko balioarekin, lanpostuek jendearekin harreman zuzena dutelako), 2022ko apirilaren 25ean emandako ebazpenean (919. Ebazpena).
Bada, gutxi iraun du pozak. Zizur Nagusiko Udalak errekurtsoa jarri du aipatutako ebazpenaren kontra, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.
Gogoratu behar da Geroa Baikoa dela Zizur Nagusiko alkatea, EH Bilduren eta AS Zizur elkartearen botoekin. AS Zizurko Javier Álvarez zinegotziak esan duenez, Gobernu Batzarrak erabaki zuen errekurtso hori aurkeztea, Geroa Bairen, EH Bilduren eta PSNren aldeko botoekin.
Pena da. Nafarroako Administrazio Auzitegiak askotan baliogabetu ditu eremu mistoko udaletan lanpostu elebidunak, eta askotan debekatu du, halaber, eremu mistoko udaletako lanpostu batzuetarako euskara baloratzea, hori dena Euskararen Legearen kontra (17. artikulua) eta udalen autonomiaren kontra. Zizur Nagusian bertan, adibidez, 2021ean Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabaki zuen Udalak ezin zuela eskatu gaztelaniaz gain euskaraz jakin beharra idazkaria izateko eta gazteriaren arloko teknikaria izateko. Zizurko Udalak aurkeztu al zuen errekurtsorik ebazpen horren kontra? Ez da galdera erretorikoa, erantzuna jakin nahiko genuke. Pena litzateke euskararen arloan oraingo hau izatea lehenbiziko aldia errekurtsoa jartzen duena NAAren ebazpen baten kontra.
Laburbilduz: Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantza urratu zuen lan deialdi batekin; orain, euskara puntuatu behar ez izateko errekurtso bat jarri du, eta, epaileek euskararekin izan ohi duten jarrera ezagututa, segur aski arrazoia emanen diote.
Ohituta geunden eragile euskarafobikoek borroka juridikoa egitera euskararen kontra, baina berritasuna (txarra) da alderdi euskaltzaleek ere hala jokatzea.
Zizur Nagusiko Udalari eskatzen diogu errekurtsoa ken dezala. Euskara berreskuratzeko itxaropenari eutsi nahi diogu.
Zizur Nagusiko Gobernu Batzarra (Geroa Bai, EhBildu eta PSN) atezain lanpostuetan euskara baloratzearen aurka!!!
Lotsa gaindiezina.
Eta inork eskatu badie azalpenik Geroa Bai eta EhBilduri, zer diote?
Publikoki ez dute ezer erran. Antza denez, PSN-PSOE udal gobernuan mantentzeko jarritakoa da. AS Zizur taldearekin hasi zuten agintaldia eta gero horrek utzi zuen udal gobernua. PSN-PSOE sartu zen gero.
Haientzat euskararen garrantzia zein den erakusten du horrek.
Baina agian arrazoia beste bat da: Euskara horrelako lanpostuan % 10 puntuatzea gehiegi iruditzen zaie. Orduan, zertarako onartu zuten hori Euskararen Ordenantzan?
Azalpenak emateko obligaziorik ba al dute ba?
Izanen dute, baina ez balute bezala jokatzen dute.
Isiltasuna izanen da horien erantzuna
EAJ-GBairen epelkeriaren berri bagenuen, hain koldarrak zirela ez bagenekien ere. Orain EHBildu atxiki zaie, sisteman homologatu behar eta PSOEren bazkide izan nahi horretan. Garai zailak datozkigu.
Zizur Nagusiko Gobernu Taldearen azalpena (errekurtsoa kenduko du):
https://www.zizurmayor.es/eu/noticias/el-equipo-de-gobierno-de-zizur-mayor-aclara-lo-sucedido-con-la-preceptividad-del-euskera-en-la-convocatoria-para-puestos-de-conserjes/
Gaitzerdi. Eskerrak auzi triste honek bukaera zentzuzkoa izango duen.
Zorionak era batera edo bestera mugitu zaretenoi.
Zizur Nagusiko udal taldea erdaldunzale amorratua da, egun on ere esaten ez duena. Eta alkatea sasieuskaldun no entiendo erabatekoa. Analfabeto erabatekoak.
Barka. Baina zuk zergatik uste duzu auzi triste honek akabera goxoa izenen duela? Neronek ziurtatu diezazuket ez dela deus ere aldatuko. Ezagunak ditut eta badakit euskarena bost axola zaiela.Plantak egin eta EH Bildukoenek kaixo ere ez dakite erraten, etorkinendako planak, hura eta beste, eta geronen gazteak? Neronek ez daramat nabala bat bizkarrean larunbatetan. Zer egin?
Nik neuk errekursoa kendu eta deialdi berria egin eta garatu arte (euskara % 10 puntuatuta), ez dut ezer sinesten. Errekurtsoa kentzeko konpromisoa… Kendu eta kitto!